Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Graben-en, gizonezkoen moda-denda handian sartu eta saltzaileari gorbatak erakutsarazi zizkion Kallisthenes Skuludisek. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 135. orr.
Eskolako koadernoak erakutsarazten zizkigun, eta monokuloa ipinita, serio-serio, gure lanak zorrotz gaitzetsi eta irakasten hasten zitzaigun. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 98. orr.
Begi beltzak, itzal ilunez margotuak zituen, eta irribarreak hortz zuriak erakutsarazten zizkion. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 52. orr.
Pesta hau hasi da afitxa lehiaketa batekin; afitxa horiek aurtengo Baztandarren Biltzarraren emanaldia behar zuten erakutsarazi. Herria 2005-07-21
Encina Serrano talde terapia egitera baino ez da etorri, gatazkaren parte ez dela erakutsarazteko. Berria - Euskal Herria 2004-08-11
Baina, orduan, nire eskua hartu zian, eta berarekin batera hatzaz erakutsarazi zidaan, ikus nezan. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 83. orr.