Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nahi izan zuen halabeharrak ni aizkolari australiar baten erakustaldian suertatzea, eta ni neu aizkorarekin nahikoa trebea izaki, euskal ebakera erakusteko aitzakiarekin Australiara joan nintzen. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 14. orr.
Erakusketa hura, beraz, "oroimen hutsa"ren erakustaldi ez ezik, sujet obsesibo bakar bati loturiko oroimen batena ere bazen: haurtzaroko herriaren oroitzapenari loturikoarena. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 160. orr.
Odola musuzapian ipini eta belarrikoa zela esan nuen, ondoezik nengoelako itxurak egiteko eta ama ikaratzeko; galtzak jaitsi eta erakustaldi bat egin nion Jack Williamsi. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 37. orr.
Bi mila pertsona inguruk parte hartu zuten atzo arratsaldean Gasteizen, Espainiako Armadaren Aguila patruilaren erakustaldia gaitzesteko manifestazioan, Gasteiz Desmilitarizatua plataformak egindako deialdiari jarraikiz. Berria - Euskal Herria 2004-08-01
Goizean Herrialde Katalanetako elkarteek erakustaldi bat egingo dute, Lluis Companys pasealekuan barrena desfilatuz. Berria - Mundua 2004-09-11
Sortuko zuen lan horrentzat merkatu bat, hasiko zen etekin on samar bat ematen, eta gero, bi edo hiru erakustaldi egin ondoren, artista hark hanka egingo zuen New Yorkera. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 50. orr.
Iñigo Pascualek erakustaldia eman zuen Eibarren; erraz, pilota ugari errebote inguruan jarrita. Berria - Kirola 2004-01-07
Erakustaldia eman du Alejandro Valverdek eta bigarren saioa irabazi. Berria - Kirola 2006-03-03
Erakustaldiaren izaera militarra ukatu du Espainiak. Berria - Euskal Herria 2004-06-06
Azkenik, herri bateko biztanleak hainbeste ikaratu ziren Nourrek egin zien erakustaldiaren ondorioz, hil egin baitzuten, demonio baten aurrean zeudelakoan. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 9. orr.
San Frantziskoko Exploratoriumak oroimenari buruzko sinposium bat eta erakustaldi bat antolatu zituenean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 159. orr.
Gizon-emakume haien artean denetik egongo zen, nik uste: erakustaldi hura ontzat jotzen zutenak, eta gehiegizkotzat jotzen zutenak. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 173. orr.
Istiluak saiheste aldera, txapelketa izena baztertu, eta irabazlerik eta galtzailerik gabe, erakustaldi moduan antolatu zen 73koa. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 68. orr.
Urdiñarbeko Müsikaren Egünak, ostegün arratsean hasirik "Kantuketan" Erakustaldiaren estrenarekin, igante arrastiritan ürrentü dira ederki. Herria 2001-05-24
Gasteizko jaietako lehenengo egunean Espainiako Armadaren erakustaldi aeronautiko bat dago iragarrita. Berria - Euskal Herria 2004-07-15
Une hartan animazio handia zegoen borrokarako laukietako nagusian, klubeko izarra zen Manu Kid Sanchez, pisu astunetako txapelduna, berton ari baitzen erakustaldi bizian. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 53. orr.
Gaztetxoak beren erakustaldi indarrezkoak, militarrak, beldurgarriak noiznahi egiten zizkigutela. jada ez zuten beren armen erakustaldi hain nabarmenik egiten. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 15. orr.
Toreatzaile zaldizko haien artean, kondea omen zen onena, eta erakutsi ere zigun bere erakustaldi ezin bikainago hartan ezen ez zuela idurikorik eta ez parekorik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 160. orr.
Gero musika ipini zuten, doinu sentsual bat, eta berehala erakustaldi hirukoitza hasi zen. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 104. orr.
Buru ona dut horrelako kalkuluetarako, eta, jendaurreko erakustaldi horietako batzuk neke handirik gabe egiteko gauza naiz, baina Berehala bildu ziren plaza erdira bertako eta kanpoko emakumeak, bertako eta kanpoko gizonezkoekin dantza egitera, gaueko dantzaldiak saiatzera, benetako erakustaldia ordukoa izango zela jakitun, bale ala kale egitekoa alegia. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 25. orr.
Nire hizketarako trebetasunaren sekulako erakustaldia egiten nuen. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 86. orr.
San Ignacio, aldiz, bere praktikazko erakustaldietan da gure tesiaren aitzindaria. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 29. orr.
Hamekak eta erditan, bota lüzeko erakustaldi bat. Herria 2001-06-28
Inoiz baino soldadu gehiago zegoen zalgurdiaren inguruan, eta, halako arma-erakustaldia ohikoa ez zenez, harritu egin zen Joanes, eta kezkatu. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 247. orr.
Bilboko Fantasiazko Zinema Erakustaldiak Mario Bavaren eta Barbara Steelen lana ekarriko du gogora maiatzaren 4tik 9ra arte. Berria - Kultura 2004-04-28
Ikuskizun erakustaldiak hitzaldi eta ikastaroekin tartekatuko ditu. Berria - Kultura 2004-05-22
Milango moda erakustaldiko modeloari soinekotik askatu zaion titi gorriak, berriz, bonba-auto baten indarra hartzen du. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 122. orr.
Alaitasun erakustaldiak debekatuta baitzeuden. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 216. orr.
Ilehoria gurekin ari zen bazkaltzen jokalariak bere berriketa erakustaldiak egiten zituen bitartean. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 209. orr.
Zigorra saihestu duelako zur eta lur, areagotu egin baitu bere damu-erakustaldia. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 143. orr.
Goazen denok udaletxera protesta-erakustaldi bat egitera! Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 141. orr.
Bidea ireki zien haiei, gogor eginez borrokan ari ziren gorputzen artetik, gorputz okertuen arkuen artetik, gihar erakustaldiaren artetik, ke artetik, edari minen sunda artetik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 214. orr.
Ez zen ohikoa nigan sentimendu erakustaldi handiak egitea. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 258. orr.
Ez zuen ematen oso pozik zegoenik senitartekoen arteko maitasun-erakustaldi harekin. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 300. orr.
-Zuk uste duzu niri moral erakustaldiak emateko moduan zaudela? Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 50. orr.
Gero, oso astiro eta metodikoki, bere poza estu gorderik berezkoa ez zuen kontrol-erakustaldi ezohiko batez, Harryk lanari ekin zion. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 56. orr.
Hura, benetan, basakeria-erakustaldi tamalgarria izan zen. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 214. orr.
Bertan kalejira, bazkaria eta kirol erakustaldiak antolatu dituzte (barrenatzaileak, sokatira eta kick boxing-a). Berria - Kirola 2004-07-02
Ben Gordon Chicagoko jokalari ingelesak joko erakustaldia eman zuen. Berria - Kirola 2006-04-16
Enpresak aurkeztutako Lehiakortasun Plana «asmo oneko adierazpen» hutsa da, eta onartzea oraingoz egiteko prest ez dauden «fede erakustaldia» baizik ez da. Berria - Ekonomia 2004-07-06
Berekin ekarri zituen bide batez, gerrekin gertatzen den bezala, borrokaldien "albo-erakustaldi" batzuk, garrantzi handiegirik gabeko eskualde urrunetan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 472. orr.
beste erakustaldi (15); beste erakustaldi bat (13); diren erakustaldi (3); erakustaldi aparta (6); erakustaldi aparta eman (3); erakustaldi bana (3); erakustaldi bat (35); erakustaldi bat egin (7); erakustaldi bat egingo (3); erakustaldi bat eman (6); erakustaldi batean (6); erakustaldi batekin (3); erakustaldi batzuk (3); erakustaldi bikaina (9); erakustaldi hori (3); erakustaldi horietako (4); erakustaldi militarra (4); erakustaldi moduan (3); erakustaldi polita (6); erakustaldi polita egin (3); eta beste erakustaldi (3); eta erakustaldi (10); eta erakustaldi bat (3); indar erakustaldi (12); indar erakustaldi bat (4); joko erakustaldi (3); lehen erakustaldi (3)
aguila patruilaren erakustaldia (4); berrien erakustaldia (3); erakustaldia da (4); erakustaldia egin (39); erakustaldia egin zuen (15); erakustaldia egin zuten (9); erakustaldia eginda (3); erakustaldia eginen (3); erakustaldia eginez (3); erakustaldia egingo (15); erakustaldia egingo du (6); erakustaldia egingo dute (6); erakustaldia egiteko (4); erakustaldia egiten (6); erakustaldia egiten ari (3); erakustaldia eman (79); erakustaldia eman du (7); erakustaldia eman zuen (61); erakustaldia eman zuten (3); erakustaldia emanda (5); erakustaldia emanez (3); erakustaldia eskaini (3); erakustaldia eskaini zuen (3); erakustaldia eskainiko (3); erakustaldia eta (5); erakustaldia ez (3); erakustaldia gaitzesteko (3); erakustaldia izan (8); erakustaldia izan zen (4); erakustaldia izango (3); eta erakustaldia (5); eta indar erakustaldia (4); hegazkinen erakustaldia (3); horren erakustaldia (3); indar erakustaldia (30); indar erakustaldia egin (10); indar erakustaldia eman (4); indar erakustaldia izan (3); joko erakustaldia (18); joko erakustaldia egin (5); joko erakustaldia eman (9); lehen erakustaldia (3); patruilaren erakustaldia (4); sekulako erakustaldia (11); sekulako erakustaldia egin (4); sekulako erakustaldia eman (6); zuen erakustaldia (3)
emandako erakustaldiak (5); erakustaldiak egiten (5); erakustaldiak eman (6); erakustaldiak ematen (4); erakustaldiak eta (8); erakustaldiaren aurka (3); erakustaldiaren aurkako (3); erakustaldiaren ondoren (10); erakustaldiren bat (3); erakustaldirik egin (6); erakustaldirik handiena (3); inoizko erakustaldirik (3); inoizko erakustaldirik handiena (3)