Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harrera-lekura hurbildu nintzen eta erakusmahaian bermatu nituen ukondoak. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 232. orr.
Asko gustatzen zait erretilu bat, eta labana txikia, sardea, koilara eta paperezko aho-zapia hartu, eta erakusmahaian nahi dudan janaria aukeratzea. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 65. orr.
Durangoko Azokako erakusmahaietan. Berria - Euskal Herria 2004-12-05
20 erakusmahai paratu dituzte ekoizpen franko presentatuz, bai bistan dena etxakin ezagutuak gasna bezalakoak baina ere gauza berriak, inork gutik ezagutzen dituenak, hala nola kiwi erreximenta. Herria 2001-05-31
Mota guztietako salgaiak pilatu dituzte erakusmahaian. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 23. orr.
Betebeharren bat duzunean, batarekin eta bestearekin egon eta azkenean ez duzu astirik izaten erakusmahaiak lasai ikusteko. Berria - Kultura 2004-12-08
-Ordaindu nahi dizut -erantzun nion, eta ehun dolarreko billetea erakusmahaian jarri nuen. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 72. orr.
Alleyne jauna eta Delacour andereñoa zeuden erakusmahaiaren aurrean zutik, eta enplegatu guztiak alde hartara bueltaturik, zerbait bazela eta. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 132. orr.
Erakusmahaiaren azpian, kutxa batean, untxi bizi batzuek lepoa luzatu eta haren gona usaintzen zuten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 274. orr.
Eskuak lirdingatsuak zeuzkan zamoen izerdiarekin, eta gorputzetik urruntzen zituen, erakusmahaiko arrain bustien gainetik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 177. orr.
Eskua luzatzen zuten dendetako erakusmahaien ondotik igarotzean, eta aran bat, eskutada bat gerezi, bakailao puska bat osten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 265. orr.
Zuzenean joan liburu berrien erakusmahaira. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 65. orr.
Erakusmahaiaren altxagarria altxatu eta, bezeroen artetik igaroz, bulegotik irten zen, pauso astunean. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 125. orr.
Euskal literaturaren erakusmahaia jarriko du gaurtik urriaren 2ra LIBER-en Euskal Editoreen Elkarteak. Berria - Kultura 2004-09-29
Beste ezer baino lehen, nobedadeen erakusmahairantz abiatu eta hara non Jack aurkitu nuen, gure liburu pilatxoaren ondoan. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 44. orr.
Nire izena jakinarazi eta itxarongelarako bidea erakutsi zidan, larderiaz, erakusmahai baten gibelean harresitutako bulegari mari-ozpinak. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 93. orr.
Aurten erakusmahai propioa izango du Nafarroak. Berria - Euskal Herria 2004-01-28
Gizonak zurezko asto baten inguruan eserita zeuden; huraxe zuten erakusmahai. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 102. orr.
Munduaren erakusmahaia da Alexandria. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 145. orr.
erakusmahaiaren atzean (4); erakusmahaiaren gainean (3); eta erakusmahaian (3)