Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ostegunetik igandera bisitariak oro har eta bildumagile profesionalak mundu zabaleko 42 galeriek Kursaalean jarritako erakuslekuak ikusi ahal izan zituzten. Berria - Kultura 2006-05-09
Maiatzaren 24a arte Getariako herriko erakuslekuan zintzilikatu ditu bere lanak. Berria - Kultura 2004-05-04
Pierre Bonnard (Frantzia, 1867-1947) egilearen obra aukeratu dute Parisko Arte Modernoko museoko arduradunek, euren erakuslekua berriro zabaltzeko. Berria - Kultura 2006-02-02
Animalia disekatuen erakusleku gordera sartu ginen, eta beste hainbat bazter debekatutara, oso kontuz, edozein izkina edo kantoitan egon zitekeelako jesuitaren bat zelatan. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 147. orr.
Txillidaren erakusleku berria aipatzen zuen, oraindik orain, Koldo Izagirrek, gauzei zentzua kanpotik ezartzeko gure joera gaiztoaren erakusgarri. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 154. orr.
Guztira 150 artelan inguru erabili ditu artistak «erakusleku zail batean» bere muntaia egiteko. Berria - Kultura 2006-02-03