Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Metro batzuetara ikusi nuen bigarrena, erakusleiho bati begira. Lander Garro «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 41. orr.
Erakusleiho batean koadroak, gaztaina-koloreko tapizak eta antigoaleko aulki bernizatuak erakusgai zeuden, kristalen atzean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 198. orr.
Bere burua aurkituko du munstro, korrikaldian doala, azken behakoan apika, arkupeetako erakusleiho batean. «Kuskue tanden», 2004 - 110. orr.
Dendetako erakusleiho askotan (gehienetan, esango nuke), beti ere, uste dudanez, apaingarri berak topatzen nituen asteetan eta hilabeteetan barrena. Txillardegi «Putzu», 1999 - 297. orr.
Erakusleiho batzuetan saguzar-barez eta aingira-begiz beteriko upelak zeuden, sorginkeriari buruzko liburu-pilak zabuka, lumak eta pergamino-erroiluak, edabe-botilak, ilargiaren esferak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 69. orr.
Bihotza ahula izaki, erakusleiho ongi hornituen sedukzioari ezin gogor egin, eta erosi eta erosi jardun beharra zeukan. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 135. orr.
Itxaroteko eskatu zion eta denda zabalik zegoelako adierazle ziren eragiketa guztiak egin zituen: errotulutxoa itzulbiratu, pertsianak jaso, eta erakusleihoko argitxoak isiotu. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 149. orr.
Erakusleiho zabala da. Alberto Barandiaren «Mundu txikia», 2005 - 51. orr.
Klausek garagardo botila, ordurako hutsa, erakusleiho txikiaren kontra bota zuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 51. orr.
Espaloietan utzitako auto bakanen ondoan igaro nintzen, hutsik ote zeuden ikustearren, eta denda itxien erakusleiho ilunen itzalak aztertu nituen banan-banan. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 130. orr.
Marrubi eta kakahuete-gurinezko hiru izozki handi erosi zituen, eta kalexkan noraezean zebiltzan bitartean pozik zurrupatu zituzten, dendetako erakusleiho liluragarrietara begira. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 53. orr.
Hantxe dago, erakusleiho lohitua kartelez eta pintadaz beteta daukala. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 26. orr.
Eta are okerragoa zena, dendako erakusleiho hautseztatuaz bestaldean Harryk ikusten zuen kale estu iluna ez zen inola ere Diagon kalexka. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 47. orr.
Handik bi urtera, goraxeagoko postu batera igorik zen, erakusleiho apaintzailearen laguntzaile izendatu baitzuten. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 46. orr.
Denbora gutxi egiten zuten elkarrekin, astearte eta ostiralero, Hannaren biolin-ikastorduen garaian, eta eguraldia edozein zela ere, neskatila beti itsuaren gidari eta erakusleiho-erakusle. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 277. orr.
Tourreko etapa Euskal Herriaren erakusleiho bilakarazi nahi du Kanbok. Berria - Harian 2006-03-08
Bertsolaritzak telebista bezalako erakusleiho baten beharra du. Berria - Kultura 2006-02-04
Azokak erakusleiho izan nahi du, baina erakusleiho dinamiko eta praktikoa. Berria - Euskal Herria 2004-03-12
Alphagalileo Europako ikerketen berri zabaltzeko sortu zuen Erresuma Batuko British Association elkarteak, Europan egiten den lanaren erakusleiho izateko. Berria - Gaiak 2004-06-08
Barakaldon berriki estreinatua izan da euskal industriaren erakusleiho handiena: 251.000 m2-ko erakustoki erraldoi bat, "Bilbao Exhibition Centre". Herria 2004-04-29
Makina-erreminta «mundura zabaltzeko erakusleiho aparta» izango da BEC, Ibarretxek nabarmendu zuenez. Berria - Ekonomia 2004-06-08
Aro kontuen erakusleiho gure hedabideak ditugunez, bai aipatu nahi nukeela, urtaro hasierako data horietan, zenbateko presing eta estuasunak ikusi izan ditudan euren aldetik. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 168. orr.
Bitxia da, esate baterako, La leyenda de Jaun de Alzate-n, adibidez, euskal arima eta mitologia nola germaniartzen duen, Ortzi eta Thor berdinduz, bertute nietzschearrez adelatuz, etab., etnografikoki itxuragabekoa, baina erakusleiho polita Baroja-ren beraren arimarentzat. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 245. orr.
Kultur erakusleiho bat. Berria - Kultura 2006-01-10
bateko erakusleihoaren (5); bateko erakusleihoaren aurrean (4); baten erakusleihoaren (4); baten erakusleihoaren aurrean (4); dendako erakusleihoari (3); dendako erakusleihoari begira (3); dendetako erakusleihoak (5); erakusleiho bat (5); erakusleiho batean (9); erakusleiho baten (7); erakusleiho baten aurrean (4); erakusleiho bihurtu (6); erakusleiho bihurtu da (4); erakusleiho garrantzitsua (3); erakusleiho handia (3); erakusleiho izan (9); erakusleiho izan nahi (4); erakusleiho izango (5); erakusleihoa da (3); erakusleihoaren aurrean (13); erakusleihoaren aurrean gelditu (3); erakusleihoaren beste (3); erakusleihoaren beste aldean (3); erakusleihoaren kontra (4); erakusleihoaren ondoan (5); erakusleihoari begira (4); erakusleihoen aurrean (4); eta dendetako erakusleihoak (3); eta erakusleihoaren (3); eta erakusleihoko (4)