Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
erakusgune iz erakusketak egiteko gunea. ik erakustoki.
Ortzegunetik larunbaterat, Ortziraletik iganderat, Irunen, Ficoba erakusgunean, Bioterra erakusketa. Herria 2005-06-02
Egitarauan, erakusketak toki desberdinetan (saltoki, erakusgune, leku publiko), karrika animazioak, kontzertuak, artista et publikoen arteko topaketak. Herria 2003-04-03
Larunbatean eta igandean, Miarritzen, Bellevue erakusgunean, gazteentzat idatzi liburuen azoka. Herria 2003-11-20
2002. urtearekin estreinatu zuten erakusgunea bi artista lagun ingelesekin, Keith Hill eta Nichollas Hamperrekin. Berria - Kultura 2004-08-19
150 artixta baziren gisa hortan elgarretaratuak dotzena bat erakusgunetan beren obrak agertuz, gehienak margoak. Herria 2005-05-26