Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
eraisle (orobat erausle) izond/iz eraisten duena, suntsitzailea.
Haren ondoren, haren indarrik eta handitasunik gabe bada ere, beharbada, beste eraisle bat dator, Iparreko beste hartz bat, Schopenhauer, hark ez baitzituen utzi nahi izan maisuak, ausardia faltaz, laztankiro gorde zituen itzurbideak. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 175. orr.
Kant izan da gezur greko-semitikoaren erausle handia. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 175. orr.