Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eraisketa 1 iz lurrera eroraraztea. ik eraispen.

Hasia zen Donostia mendetan barrena gartzela bihurtu zuen murru madarikatuaren eraisketa.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 41. orr.

New Yorkeko Dorre Bikien eraisketa, irudi pornoak eta kiroletako eszenak lotzen dituen bideoak irudien banalizazioari buruzko hausnarketa egiten du.  Berria - Kultura   2006-04-09

Palestinarren etxeen eraisketa gelditzeko ezin duela ezer egin esan zuen Annanek.  Berria - Mundua   2004-06-26

Elkartearen lehenengo ekintzak nahikoa arrakastatsuak izan ziren -XVI. mendeko zubi baten eraisketaren kontrako helegitea, Pilsudski kaleko kafetegi modernistaren zaharberritze lanen gelditzea-, eta horrek indarra eman zion taldeari, hasieran.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 34. orr.

2 irud/hed

Bizkaian ez dugu beste eraisketa industrial bat onartuko, eta ez dugu nahi Naval Izarretik bereiztea, porrot tekniko eta ekonomikora eramatea litzatekeelako.  Berria - Ekonomia   2004-10-14

Txinan konfuziar letragizonen aldi bateko eraisketak aukera beranta eman zion murgilduta zegoen herri-literaturari bertako hizkuntza bizian Txinako gizarte-bizitzaren gainaldera irteteko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 230. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus