Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eraikuntza (6.561 agerraldi, 244 liburu eta 2.548 artikulutan; ETCn 93.003 agerraldi; orobat eraikuntze g.er.) 1 iz eraikitzea.

Horri guztiari eraikuntza eta eraispenetan izandako hondakinak batuz gero, iaz, Bizkaian, 1.131.305 tona hiri hondakin batu ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

Behin batean bi anaia txiki aita San Frantziskoren ohoretan eliza bat eraikitzen ari ziren Siponto elizbarrutiko Peschici herrixkan; lan eskerga hartu zuten, baina baliabideak falta zitzaizkien eraikuntza burutzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 438. orr.

Euren historia ez da harriz harri jasotako eraikin baten eraikuntza.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 66. orr.

Ekonomiarako bastizen eraikuntza azkarki emendatu da.  Herria   2003-03-20

Salomonek tenpluaren eraikuntza prestatu.  Elizen arteko biblia   1 Erg 5,15 tit

Eraikuntza «erabat gelditu da» lehen greba egunean.  Berria - Ekonomia   2004-05-11

Ariel Sharonek berak, Yehuda Aimanrat bizi den kokagunearen eraikuntza bultzatu zuen.  Berria - Mundua   2004-02-17

Bi jarduera-mota baitzituen: batetik, piramideen eraikuntza eta bestetik metal bitxien erauzketa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 116. orr.

Hidraulika, kosmografia eta astrologia eta machinatio deitua, hau da, mekanika aplikatua eta makina zibilen nahiz militarren eraikuntza.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 170. orr.

Nik neuk agindu behar izan nuen zuhaitz-mozketa, baita oholezko euskarriaren eraikuntza ere, autoaren azpialderaino iritsi ahal izateko.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 254. orr.

Uraren presio-sistemak, makina automatak eta beste era askotako bitxikeriak esplikatu zituen, eta horien artean, bereziki, urezko erlojuen eraikuntza.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4510. orr.

Museoek, zerurantz jasotzen diren eraikuntzek, zubiek, parkeek ikuskizun bikainak eta atseden toki apartak eskaintzen dituzte.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 8. orr.

Eraikuntzaren hirugarren gorputza izan behar zuenaren harri meta.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 147. orr.

Seaskak du bere gain hartu ikastola berri baten eraikuntzaren finantzamendua, jadanik eraikitzen ari den Hazparnekoarekin batera.  Herria   2002-12-05

Elbarriturik eta mugiezin, Brooklyn Heightsen alokaturik zuen apartamentutik ateratzeko ezgauza, urteak eman zituen zubiaren eraikuntzaren nondik norakoak etxeko leiho ondotik zuzentzen, teleskopio bidez lanak ikuskatzen zituen bitartean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 90. orr.

Dena prest nuen eraikuntzarako.  Elizen arteko biblia   1 Kro 28,2

Eraikuntza horretan, justizia erabiliko dut plomutzat, zuzenbidea nibeltzat.  Elizen arteko biblia   Is 28,17

Zer parte hartzen dute, ernalkuntzaren aurretik, amaren geneek enbrioiaren eraikuntzan?  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 59. orr.

Limes baten ezarpenak sorturiko gizarte-eustorma eta urtegi baten eraikuntzak sorturiko eustorma fisikoa izadiko lege beraren mende daude.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 145. orr.

2 (izenondoekin)

Eraikuntza astuneko belaontzia, Atlantikoan ibiltzen zena, K.a. 56an Zesar harritu zuena, gero Britainia deituko zen penintsula hartu zuenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 342. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eraikuntza epeak murriztuko ditu, kostuak txikitu eta produktibitatea handitu.  Berria - Ekonomia   2004-10-15

Maroko Gobernuz Kanpoko hainbat erakundek ere eraikuntzen egoera kaxkarra nabarmendu eta Rifen eraikuntza legeak ez zirela betetzen salatu zuten atzo.  Berria - Mundua   2004-02-26

Etcheverry jaun abokataren laguntza ere ardietsi du, Prefeturak eman duen urdandegiaren eraikuntza-baimena ezeztatzeko.  Herria   2004-12-09

Diru-laguntza hau erabilia izanen da Garaziko ikastolaren eraikuntza-gastuentzat.  Herria   2003-11-06

Esan israeldarrei nolakoa izan behar duen tenpluak, beren erruez lotsa daitezen. Eraikuntza-planaz ohartzean, lotsa izango dira egin duten guztiaz.  Elizen arteko biblia   Ez 43,10

Abangoardioako eraikuntza teknologietan, aeronautikan eta jarduera aeroespazialetan.  Berria - Gaiak   2006-01-20

Zubiaren eraikuntza lanak hasi eta gutxira, sute bat gertatu eta hainbat ordu igaro zituen Washington Roeblingek urpean, aire kamara bat osatzen zuen kutxa neumatiko batean harrapatuta.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 90. orr.

Julian Palmero, CCOOko Eraikuntza arduraduna.  Berria - Ekonomia   2004-02-28

Bizkaian, 2003 urtean, 405.538 tona hondakin batu zituzten han eta hemen egindako eraikuntza eta eraispen lanetan.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Borondatea da, hain zuzen, etxe-eraikuntza osoko oinarrien euskarria.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 97. orr.

5 irud/hed

Pertzepzio oro, epai oro, ezagutza oro, eraikuntza da, modu orokorrean, hipotesiak eta zentzumen-organoek emandako datuak alderatuta egina. Pluralismoa, eraikuntza denean bakarrik izan daiteke positiboa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 88. orr.

Teorien eraikuntzaren tradizioaren barruan, biologoek edo kimikariek jakintza horiei buruzko teoria bat ulertu ohi duten bezalaxe uler daitekeen hizkuntz teoria zabal bat sortzeko hizkuntzalari batek egin duen lehen saio serioetako bat da.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 9. orr.

Erlisio katolikoa eta nazio nortasunaren eraikuntza Euskal-Herrian.  Herria   2002-09-19

Hau adigaien eraikuntzaren bitartez egindako arrazoimenaren erabilera da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 251. orr.

Ezagutza filosofikoa adigaietatik abiatzen den arrazoimen-ezagutza da, ezagutza matematikoa adigaien eraikuntzatik abiatzen dena.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 248. orr.

Analogia mailaka baliatzen den eta konbentzioz erabil daitekeen eraikuntza bat delako ideia hori adierazteko, kode kontzeptuaren ordez, beraz, hizkuntzalaritzako jatorriak markatua baita beti, nahiago dugu adierazle kontzeptua erabili (eta analogia-aztarrenak direla esango dugu), eraikuntza oso horretan parte hartzen duten irudiaren elementu guztiak izendatzeko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 193. orr.

6 irud/hed (izenondo eta izenlagunekin)

Eraikuntza teoriko honen bigarren "estaia", errealtasun-efektua, originalagoa da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 107. orr.

Kontzeptuak eraikuntza deduktibo birtual batean kokatzeko nahia izan beharrean, deskribatu beharko litzateke eurak agertzen diren eta zirkulatzen duten enuntziatuen eremuaren antolakuntza.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 66. orr.

Paraliteraturak beste era bateko eraikuntza narratiboa du.  Berria - Kultura   2004-09-04

New Yorken deuseztatutako azken eraikuntza historikoa izan omen zen Penn Station.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 129. orr.

Jada kolokan omen da XX. mendeko eraikuntza sozial nagusitzat har daitekeen Ongizate Estatua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 145. orr.

Zer aterako dugu honetatik, zer askatasun, zer eraikuntza nazional, zer ostia...  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 167. orr.

'Eraikuntza europarrerako estrategia sindikala' izeneko txostenean.  Berria - Euskal Herria   2004-06-18

Forma sinbolikoaren kontzeptua [...] Ernst Cassirer alemaniar filosofoari zor zaio; gizakiak munduarekin harremanetan jartzeko baliatzen dituen eraikuntza intelektual eta sozial handiak hartzen dira kontzeptu horren barruan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 201. orr.

Koadro batean eraikuntza geometriko sail batek baliteke inoiz, gutxitan, koadroarentzat prestamenerako "arkitektura" bezala balio izana.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 250. orr.

Francastelek luzaro aztertu du, irudiarekiko erlazioari dagokionez, zer dagokion irudimenezko espazioaren eraikuntza aktiboari.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 131. orr.

Obra baten eraikuntza "extatikoa" -filma izan, pintura izan, literaturazkoa izan- metaketa-prozesu batean eta bat-bateko eztanda prozesu moduko batean oinarritzen da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 92. orr.

Artistak, berriz, barne-mundu bat deskribatzen du; objektuek eta gertakariek ez dute han inolako errealtasunik: giza gogoaren eraikuntza huts gisa agertzen dira.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 177. orr.

Ikuslearen eginkizuna guztiz aktiboa da, Gombrichen iritzian: "(ber-)ezagutzaren" ikusmenezko eraikuntza, "oroitzapenaren" eskemak baliatzea, bata eta bestea irudiaren osotasunaren ikuspen koherentea eraikitzeko adostea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 87. orr.

7 irud/hed (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Erresistentzia garaitik eraikuntza garairako pausoa islatzen du aitak, hau da, oposizioaren kultura hautsi eta erabakietan eragina izateko asmo duen garai berrirako pausoa.  Berria - Mundua   2004-03-21

Kartzela berrien eraikuntza boom handia izan da azken urteetan, bereziki gune atzeratuetan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 146. orr.

Zelulak aurkitzearekin, eraikuntza-batasuna frogatu zen: biziaren atomoak edo; gero, eboluzioaren teoriarekin, jatorri-batasuna.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 11. orr.

Eraikuntza-ahaidetasuna, lehenik, zeren, zelula argiratu denetik, organismo bizi oro "klon"tzat jo baita, zelula-koloniatzat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 118. orr.

Luzara ikusiko zenbat kalte ekarriko dion horrek Angeluko eraikuntza ingeniaritza eskolari.  Herria   2002-10-03

Arrautza horretan daude eraikuntza-materialak: proteinak, koipeak, azukreak, mitokondrioak, eta gunea, hantxe baitaude irarrita eulia sorrarazteko behar diren aginduak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 63. orr.

Honelakoetan, "eraikuntza-homonimia" gertatzen dela esango dugu, eta, gure gramatika egokia bada, hizkuntzako perpaus honek anbiguoa izan beharko luke.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 49. orr.

8 irud/hed (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nazio eraikuntza bera kriminalizatu eta Euskal Herria egituratzeko xedea geldiarazi nahi izan zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-04-29

Nazio eraikuntza eta eraikuntza soziala eskutik doazela uste dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-12-31

Enuntziatu bat eratzeko ez da beharrezkoa hizkuntza-eraikuntza erregularra.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 101. orr.

Den-denak perpaus gramatikalak dira, perpaus-eraikuntzarako bide soil eta oinarrizkoenak erabiliaz egindakoak.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 43. orr.

9 eraiki den gauza fisikoa. ik eraikin.

Patioan eraikuntza asko zegoen: mirabeen bizitokiak, aletegiak, sotoak... nabarmenki zahartuak denak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 170. orr.

Haren herrixkan nahaste-borrastea zen nagusi: eraikuntzak hor, zaharberritze-lanak han, karea, adreiluak eta habeak kale guztietan pilaturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 448. orr.

Etxea eraiki ondoren arkitektoa erretiratu arren, haren lanaren eta presentziaren premiarik gabe eraikuntzak zutik dirau.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 287. orr.

Ez zuten eraikuntza bukatu.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 79. orr.

Eraikuntzaren gainean, teilatuaren ordez, autoak eta prototipo berriak probatzeko erabiltzen zuten pista handi bat dago.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 27. orr.

Eraikuntzaren atean iltzaturik zeuden azken dekretuak bai eta epaitegi erabakiak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 285. orr.

Arnasestuka sartzen ginen eraikuntzaren lehen solairuko galeria luzean, non ikasgeletako ateak lerroan jarrita zeuden.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 117. orr.

Zer den harrizko eraikuntza bat, zutabeak, kapitelak dituena, eliza bat bezala egituratua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 97. orr.

Lurjabeen eraikuntzetako teilatu gorriak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 364. orr.

Tenpluaren inguru guztian, sala handiaren eta santutegiaren hormei atxikia, eraikuntza bat egin zuen, hiru solairukoa.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,5

Ikusgarria da eraikuntzaren forma gordinek osotasunari ematen dioten dotorezia.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 20. orr.

Firmitas, utilitas, venustas, hau da, eraikuntzaren sendotasuna, eraikuntza bere funtzioari egokitua egotea eta edertasuna.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 200. orr.

Eraikuntzako arduradunak, bezperan medikuak bezala, ez zizkion galdera askorik egin.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 143. orr.

10 (izenondo eta izenlagunekin)

Soalarreko zutarria azken urteotako aurkikuntza megalitikorik garrantzitsuena izango dela ohartarazi dute dagoeneko adituek, gure artean ez baita, oraintsu arte, iruditeririk aurkitu horrelako eraikuntza neolitikoetan.  Berria - Kultura   2004-02-13

Gaztelu hil baten arkitektura harrigarri oso baten isla marrazten zuen hondoa jotako eraikuntza zahar izugarri eta miresgarri bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 259. orr.

Dama zuri eder bat sartu da eraikuntza zaharrean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 115. orr.

Tormes ibaiari bizkarra emanda dago eta txundituta begien aurrez aurre dauzkan hain eraikuntza ederrekin -katedrala, unibertsitatea, irlandarren Kolegio Nagusia...-, eguzkirik ezkutatzen ez zaion inperio handiaren emaitza harrigarriekin.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 54. orr.

Mendixka baten kontra eraikia izan zen eraikuntza handi bat.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 110. orr.

Eraikuntza karratu astun eta gotorra da, itxura ahaltsukoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 260. orr.

Eraikuntza erraldoiak, etxe orratzak, etxe-bizitza bihurtu diren ur-ontzi tradizionalak, karrika jendetsuak, [...].  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 77. orr.

Irudipena dut diseinua eta moda erakusketetan eta pasareletan ageri dela, baina ez kalean, dendetako erakusleihoetan, eraikuntza publikoen hornikuntzan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 80. orr.

Etxeko otsein guztiek eraikuntza urrutiratu batean zuten lotarako lekua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 397. orr.

Ezagutzen dugun haren eraikuntza bakarra Fano hiriko basilika da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 120. orr.

Hau da eraikuntza diastiloen proportzioak finkatzeko metodoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1950. orr.

Gaur egungo atxiloketa kopuruari eusteko, Frantziak behin-behineko eraikuntza bat baliatuko du.  Berria - Euskal Herria   2006-01-13

Halako zahartasun berealdikoa atzeman zien Txitxikovek zurezko eraikuntza haiei guztiei: izbetako enborrak ilunak eta zaharrak ziren, teilatu askok galbaheak baino zulo gehiago zituzten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 167. orr.

11 (hitz elkartuetan)

Leiho biribileko argi motelduak eraikuntza-barrena zeharkatzen zuen alderik alde, eta presbiterio-moduko baten isla itzaltsuak erakusten zituen ekialdeko horman.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 141. orr.

· Ez da Anoetako Belodromoa itoginak dituen kirol eraikuntza bakarra.  Berria - Kirola   2004-11-12

12 eraikinak eta kidekoak egiteko jarduera.

Hegazkin arinen garraioan eta eraikuntzan hasi zen lanean, eta lanbide horiek Manilara eraman zuten.  Berria - Kirola   2006-02-09

Garai horretan eraikuntzarekin erlazionatutako profesionalei, hala eskala arkitektonikoan nola hirigintzaren nahiz lurralde-eraldakuntzaren eskalan, gaitasun gero eta zabalagoak eta dibertsifikatuagoak eskatzen hasi zitzaizkien.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 130. orr.

Kargutik kendu zituen eraikuntza-batzordeko funtzionarioak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 338. orr.

Hamar urte geroago -ezkondua ordurako, eta eraikuntza entrepresa batean ingeniari-, kotxea autopista baten biaduktoan aparkatu eta bere burua bota zuen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 10. orr.

Ezaguna nuen, eraikuntzako marrazo bat, ez hain aspaldiko sindikalista.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 139. orr.

Batetik, eraikuntzan erabiltzeko material berriak ikertu beharko lirateke, eta, bestetik, eraikuntzan eta eraikina eraistean sortuko diren hondakinen berrerabilpena eta birziklatzea landu beharko genituzke.  Berria - Gaiak   2004-10-28

Lan-talde honetan eraikuntzarako material berriak ikertzen ari dira, eguratseko kutsadura gutxituko dutenak.  Berria - Gaiak   2004-10-28

Hondakinak, gainera, eraikuntza gaiak egiteko erabil daitezke.  Berria - Gaiak   2006-05-09

ACCIONA (%1,76) eraikuntza eta zerbitzu enpresak 727 milioi eurotan saldu du Vodafonen zuen %0,48ko partaidetza.  Berria - Ekonomia   2004-01-03

Eraikuntza sailean aipatzen da üsü langile eskasa badela.  Herria   2002-11-14

Gorakada eraikuntza sektorearen hazkunde nabariagatik gertatu zen batipat.  Berria - Ekonomia   2004-03-18

Sektoreka, eraikuntza da oraindik «euskal ekonomiaren alor dinamikoena».  Berria - Ekonomia   2004-01-21

13 bertuetaren bidean ongi aritzea edo aritzeko eredua ematea; horren ondorioa.

Autorearen lehen helburua ez zen Ordenako arazoez aritzea, fededunen debozio eta eraikuntza sustatzeko Frantzisko santu eredugarri bezala aurkeztea baizik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 179. orr.

Haragitik hasi zara eta, beraz, zeure eraikuntza espiritualari oinarri galgarria jarri diozu.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 211. orr.

Eta hainbeste izan baitziren haren hutsalkeria-lagunak, konbertsioa ere eraikuntza-aukera handia izan zen askorentzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 346. orr.

Bere arimaren kontsolaziorako eta hurkoen eraikuntzarako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Frantziskotar familietan aszesi-testu eta espiritu-eraikuntzarako orientabide bezala irakurri izan dira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 33. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adreiluzko eraikuntza (3); banaketa hesiaren eraikuntza (6); basilikaren eraikuntza (3); bat eraikuntza (4); batean eraikuntza (4); baten eraikuntza (18); berriaren eraikuntza (6); beste eraikuntza (4); da eraikuntza (9); dira eraikuntza (11); diren eraikuntza (4); dituen eraikuntza (4); dituzte eraikuntza (3); du eraikuntza (3); dute eraikuntza (3); duten eraikuntza (3); edo eraikuntza (3)

eraikuntza alorrean (4); eraikuntza alorreko (7); eraikuntza arauak (3); eraikuntza arloan (4); eraikuntza arloko (10); eraikuntza bakarra (3); eraikuntza bat (18); eraikuntza batean (5); eraikuntza batzordeak (3); eraikuntza bera (6); eraikuntza bere (4); eraikuntza berri (8); eraikuntza berria (6); eraikuntza berriak (5); eraikuntza berriaren (4); eraikuntza bertan (6); eraikuntza bertan behera (5); eraikuntza bukatu (4); eraikuntza bultzatu (4); eraikuntza bultzatuko (3); eraikuntza bultzatzea (5); eraikuntza bultzatzeko (4); eraikuntza da (11); eraikuntza deduktibo (3); eraikuntza edo (4); eraikuntza enpresa (15); eraikuntza enpresak (17); eraikuntza enpresaren (3); eraikuntza enpresek (4); eraikuntza enpresen (5); eraikuntza ere (7); eraikuntza erraldoiak (4); eraikuntza eta (50); eraikuntza eta gatazkaren (3); eraikuntza eta obra (3); eraikuntza eta zerbitzu (5); eraikuntza europarraren (3); eraikuntza euskal (3); eraikuntza ez (6); eraikuntza greban (3); eraikuntza guztiak (3); eraikuntza guztiz (3); eraikuntza handi (8); eraikuntza handi baten (3); eraikuntza hartan (4); eraikuntza hau (4); eraikuntza hauek (4); eraikuntza helburu (3); eraikuntza honek (3); eraikuntza honen (3); eraikuntza hori (5); eraikuntza hutsa (4); eraikuntza intelektual (3); eraikuntza iraunkorra (3); eraikuntza izan (5); eraikuntza izan zen (3); eraikuntza lan (4); eraikuntza lanak (22); eraikuntza lanen (5); eraikuntza lanetan (13); eraikuntza legeak (3); eraikuntza material (3); eraikuntza materialak (4); eraikuntza modu (3); eraikuntza nazionala (10); eraikuntza nazionala eta (4); eraikuntza nazionalaren (18); eraikuntza nazionalaren alde (4); eraikuntza nazionalaren aldeko (4); eraikuntza oso (3); eraikuntza osoa (3); eraikuntza proiektua (4); eraikuntza proiektuak (4); eraikuntza prozesua (4); eraikuntza prozesuan (6); eraikuntza prozesuaren (4); eraikuntza sektorea (6); eraikuntza sektoreak (4); eraikuntza sektorean (10); eraikuntza sektorearen (7); eraikuntza sektoreko (8); eraikuntza soziala (9); eraikuntza soziala eta (4); eraikuntza zahar (3)

baten eraikuntzak (4); bestelako eraikuntzak (3); eraikuntzak dira (4); eraikuntzak egiteko (4); eraikuntzak eta (7); eraikuntzak ez (7); ere eraikuntza (5); espainiako eraikuntza (4); espainiako eraikuntza arauak (3); eta eraikuntza (67); eta eraikuntza lanetan (3); eta eraikuntza nazionala (3); eta eraikuntzak (5); eta nazio eraikuntza (7); etxebizitzen eraikuntza (7); europako eraikuntza (6); europaren eraikuntza (18); euskal herriaren eraikuntza (13); gasteiz eraikuntza (3); gipuzkoako eraikuntza (9); halako eraikuntza (4); haren eraikuntza (3); harrizko eraikuntza (3); helburua nazio eraikuntza (3); herriaren eraikuntza (16); herriaren eraikuntza nazionalaren (3); herriaren nazio eraikuntza (11); hesiaren eraikuntza (14); hesiaren eraikuntza bertan (3); horren eraikuntza (3); industria eta eraikuntza (4); izeneko eraikuntza (3); kuartelaren eraikuntza (3); mendeko eraikuntza (3); museoaren eraikuntza (3); nazio eraikuntza (75); nazio eraikuntza bera (3); nazio eraikuntza bultzatzea (5); nazio eraikuntza bultzatzeko (4); nazio eraikuntza eta (9); nazio eraikuntza prozesuan (3); nazio eraikuntzak (9); nortasunaren eraikuntza (3); sacyr eraikuntza (3); tenpluaren eraikuntza (6); zen eraikuntza (10); ziren eraikuntza (3); zuen eraikuntza (5); zuten eraikuntza (10)

donostia gipuzkoako eraikuntzako (8); dute eraikuntzako (3); eraikuntzako arduradunak (7); eraikuntzako enpresa (3); eraikuntzako enpresak (5); eraikuntzako eta (3); eraikuntzako lan (5); eraikuntzako langile (5); eraikuntzako langile bat (5); eraikuntzako langileak (6); eraikuntzako langileek (10); eraikuntzako langileen (5); eraikuntzako materialak (3); eraikuntzako ordezkariak (3); eraikuntzako sindikatuek (5); eta eraikuntzako (13); gipuzkoako eraikuntzako (22); gipuzkoako eraikuntzako arduradunak (3); gipuzkoako eraikuntzako lan (3); gipuzkoako eraikuntzako langileek (5); gipuzkoako eraikuntzako sindikatuek (4); labeko eraikuntzako (4); latasa labeko eraikuntzako (3); zuen eraikuntzako (4)

baten eraikuntzan (8); dira eraikuntzan (3); edo eraikuntzan (3); eraikuntzan ari (3); eraikuntzan ari diren (3); eraikuntzan aritzen (3); eraikuntzan aurrera (7); eraikuntzan diharduten (4); eraikuntzan duen (4); eraikuntzan erabiltzeko (4); eraikuntzan erabiltzen (3); eraikuntzan eta (22); eraikuntzan ez (3); eraikuntzan izandako (3); eraikuntzan lan (8); eraikuntzan lan egiten (3); eraikuntzan lanean (4); eraikuntzan lanean ari (4); eraikuntzan parte (10); eraikuntzan parte hartu (4); eraikuntzan sartu (3); eraikuntzan sinesten (4); eta eraikuntzan (20); eta nazio eraikuntzan (5); europako eraikuntzan (5); europaren eraikuntzan (12); euskal herriaren eraikuntzan (10); gipuzkoako eraikuntzan (4); herri eraikuntzan (3); herriaren eraikuntzan (12); horren eraikuntzan (3); nazio eraikuntzan (51); nazio eraikuntzan aurrera (7); nazio eraikuntzan diharduten (4); nazio eraikuntzan eta (4); nazio eraikuntzan parte (3); nazio eraikuntzan sinesten (4)

baten eraikuntzarako (4); eraikuntzarako biltzarra (4); eraikuntzarako biltzarrean (3); eraikuntzarako eta (8); eraikuntzarako eta gatazkaren (4); eraikuntzarako materiala (3); eraikuntzarako nazio (4); eraikuntzarako proposamena (10); eraikuntzarako proposamena eta (4); eraikuntzarako proposamenak (3); eta eraikuntzarako (5); eta nazio eraikuntzarako (15); europaren eraikuntzarako (5); euskal herriaren eraikuntzarako (3); herriaren eraikuntzarako (3); hurkoaren eraikuntzarako (3); nazio eraikuntzarako (52); nazio eraikuntzarako biltzarra (4); nazio eraikuntzarako biltzarrean (3); nazio eraikuntzarako eta (3); nazio eraikuntzarako nazio (3); nazio eraikuntzarako proposamena (10); nazio eraikuntzarako proposamenak (3); zein nazio eraikuntzarako (3)

adigaien eraikuntzaren (10); adigaien eraikuntzaren bitartez (8); adigaien eraikuntzatik (3); baten eraikuntzaren (4); da eraikuntzaren (4); edo eraikuntzaren (3); eraikuntzarekin aurrera (3); eraikuntzarekin zerikusia (3); eraikuntzarekin zerikusia duten (3); eraikuntzaren alde (12); eraikuntzaren aldeko (8); eraikuntzaren alorrean (3); eraikuntzaren aurka (3); eraikuntzaren bidean (4); eraikuntzaren bidetik (3); eraikuntzaren bitartez (8); eraikuntzaren eta (7); eraikuntzaren eta gizarte (3); eraikuntzaren gogoeta (3); eraikuntzaren inguruan (8); eraikuntzaren inguruko (3); eraikuntzaren izenean (3); eraikuntzaren kostuak (5); eraikuntzaren oinarri (3); eraikuntzaren sektorean (4); eraikuntzaren zilegitasuna (5); eraikuntzari begira (13); eraikuntzari buruz (8); eraikuntzari buruzko (9); eta eraikuntzarekin (3); eta eraikuntzaren (11); eta nazio eraikuntzaren (8); europako eraikuntzaren (5); europako eraikuntzari (3); europaren eraikuntzarekin (3); europaren eraikuntzaren (8); europaren eraikuntzari (3); euskal herriaren eraikuntzaren (5); herriaren eraikuntzaren (6); herriaren nazio eraikuntzaren (3); hesiaren eraikuntzaren (3); nazio eraikuntzaren (68); nazio eraikuntzaren alde (8); nazio eraikuntzaren aldeko (5); nazio eraikuntzaren alorrean (3); nazio eraikuntzaren bidean (4); nazio eraikuntzaren gogoeta (3); nazio eraikuntzaren inguruan (4); nazio eraikuntzari (22); nazio eraikuntzari begira (11)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus