Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eraikitzaile (orobat eraikitzale g.er.) 1 izond eraikitzen duena.

Horren guztiaren atzean lurren gaineko interesak eta enpresa eraikitzaileen kontratuak daude.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 29. orr.

Hirigintzari buruzko foroa Eusko Jaurlaritza eta enpresa eraikitzaileen arteko eztabaida gune bihurtu da, Lurzoruen Legea hizpide.  Berria - Euskal Herria   2006-05-06

Iragan larunbatean, berrehun bat lagun bildu da Ainhiza Monjolosen, Euskal Herriko Laborantza Ganbararen Adiskideen biltzar eraikitzailean.  Herria   2005-07-21

Jende hau guzia Ainhizeko Zuentzat egoitzara hurbildua zelarik, anartean Laborantza Ganbararen sortzaileek Biltzar Nagusi Eraikitzailea zuten, 9etatik 11etara.  Herria   2005-01-20

Pizkunde eraikitzaile hori, heriotza gainditu dezakeena eta hizkuntza zeresan gabe utzi, Gertakari subjektibo hutsa da, jakina, ez frogatu edo faltsutu daiteken gauza bat.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 128. orr.

Ondasun materialei lehentasuna eman beharrean egitasmo eraikitzaile kolektiboari ematea.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 66. orr.

Yolanda Arrieta bitalista, eraikitzailea eta hausnarkaria da, sortzaile sakona.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 386. orr.

Inkontzienteki eta ilunki bazen ere, amodioaren indar sortzaile eta eraikitzailea sentitu zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 59. orr.

Gauza bat da zientziaren gabezia, muga eta arriskuen berri ematea (analisiaren osagai deuseztatzailea litzatekeena); eta beste bat, arras zailagoa, parte-hartze publikorako ereduak proposatzea eta horiek modu eraginkorragoan indarrean jartzea (analisiaren alderdi eraikitzailea litzateke).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 252. orr.

Aldi berean, ordea, hitz eraikitzaileak nahiko zituen, noski: Ignazioarekiko maitasunez edo halako atxikimenduz idatziak, behintzat.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 8. orr.

Uztailaren-23an,-ortziralez: Goizeko 10etan, Elizaldian solasaldi: "Bakearen eraikitzaleak".  Herria   2004-07-22

2 irud/hed

Estatutu Proposamenak irekitako eztabaidan «era positibo eta eraikitzailean» ekarpena egiteko borondatea adierazten du.  Berria - Ekonomia   2004-02-13

EB-Berdeetako koordinatzaile Javier Madrazok esan zuen Madrilgo bilerara «jarrera eraikitzailea» erakusteko asmoz joan zela eta bere alderdikideen aurrean «euskal gizarteak bere etorkizuna libreki erabakitzeko duen eskubidea» aldarrikatu zuela.  Berria - Harian   2005-01-13

EA ere abstenitu eginen dela aurreratu zuen Lasagabasterrek, baina «abstentzio eraikitzailea» izanen dela azaldu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-06

Eusko Jaurlaritzako Estatutu Proposamenari «arbuio eraikitzailea» adieraztea proposatzen zuen zuzenketa ez zuten onartu, eta txostengileek proposatutako testuak egin zuen aurrera azkenean, baina titulu esanguratsua kenduta: Babes eraikitzailea.  Berria - Euskal Herria   2004-11-16

Bere esaldi kritiko eta eraikitzailearekin ados nago.  Berria - Euskal Herria   2006-02-19

Orain arte Esloveniako lehen ministro izan den Anton Ropek «oposizio eraikitzailea» egingo duela adierazi du.  Berria - Mundua   2004-10-05

Presidenteak ikerlarien proposamenak «eraikitzaileak» direla esan eta «hausnartu eta ikertu» egingo dituela adierazi zuen Etxe Zurian.  Berria - Mundua   2004-07-23

Ildo eraikitzaile horri babesa emateko eskatzen diogu jendeari, hortik datozelako irtenbideak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

Palestinako agintariek beren jarrera zein den agerian uzteko aukera izango dute orain, palestinarrei, nazioarteari eta israeldarrei bide eraikitzailea egiteko borondatea dutela erakutsi beharko diete.  Berria - Harian   2005-08-16

Zainduko dugula, eta hala badagokio fede emango, parte hartzen ari diren eragile guztiek xede duten Oinarrizko Akordio Demokratikoa iristeko prozesua elkarrizketa eraikitzailez egin dadin.  Berria - Harian   2005-02-01

AEBetako segurtasun egiturak erreformatzeko eskaera egiten duen txostena «oso eraikitzailea» dela iruditu zaio George Bush presidenteak.  Berria - Mundua   2004-07-24

3 (izen gisa)

Kontratisten eta Eraikitzaileen Elkarteak lan-itxiera erabakiko du astelehenetik aurrera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 286. orr.

Batzordean eragile pribatuak eta publikoak zeuden: sustatzaileek, higiezinen agentziek eta eraikitzaileek %60 zuten, eta Gasteizko Udalak, %40.  Berria - Kultura   2004-07-21

Millauko zubiaren eraikitzaileek 120 urteko bermea eman dute.  Berria - Gaiak   2004-12-15

Abrahamen deia, adibidez, hebrear kondairan beren buruaz ziur zeuden Babel dorrearen eraikitzaileek Jainkoari botatako erronkaren ondorio gisa agertzen da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 139. orr.

Ni produktorerik handiena, eraikitzaile ikustezina, ulertzen duzu?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 359. orr.

Filologo edo hitz-maite ona, izan ere, fidakaitz eta sinesgogor amorratua baita dotrinanteekiko, fedekalte eta fedegalgarria [...], izpiritu xano sineskorren, ideien eraikitzaile gezur-merkeen eta "bizitzen laguntzen duten" gezur polit kontsolagarrien etsai txarrena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 54. orr.

Antzinako eraikitzaileek ez zituzten ez onartu eta ez erabili modiloiak edo dentikuluak frontoietan, baizik eta erlaitzak bakar-bakarrik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1890. orr.

Sarriegi da, dudarik gabe, Donostiako hiriaren irudikapenik biziena herri memorian sustatu duen musikagilea, eta era berean da memoria kolektiboan finkatuena dagoen erreferente emozional eta sentimenduzkoaren eraikitzailea.  Askoren artean   «Rataplan» - 82. orr.

Eremuaren %80 eraikitzaile pribatuen esku uzteko asmoa du PPk.  Berria - Harian   2006-02-21

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zer, izan ere, gaur hiri-eskubide gabe uzte hori baino hoberik, bihar nonbait hiri eraikitzaile itsu bihurtzeko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 324. orr.

Niri etxe eraikitzaileek askotan esaten didate «bai, paperean oso polita da hori, baina gero egin egin behar da!».  Berria - Kultura   2004-11-14

Yaguek Copasur izeneko auziagatik deklaratu zuen, etxe eraikitzaile batek haren etxean eginiko obrengatik ia milioi bat euro eskatzen baitizkio alkateari.  Berria - Mundua   2006-04-01

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Baldintzetan oinarrituta, abuztuan bertan etxe-eraikitzaile talde bat harremanetan jarri zen Gendulaingo eremuaren jabeekin.  Berria - Harian   2005-09-14

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus