Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pentsatu zuen etxe hura zela-eta anaiek, bizi ziren edo biziko ziren lekuetan, antzeko etxe handiak eraiki edo eraikiaraziko zituztela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 563. orr.
Agintari ahaltsu haien oinordeko ahaltsu bezala, inoiz izan diren jauregi eta gotorleku ederrenak eraikiarazi zituen Sha Jahanek. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 92. orr.
Dietrich Von Furstenburg printzeak eraikiarazi zuen gaztelua, XVII. mendearen hasieran. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 261. orr.
Diru-sari bat egokitu zion Nizamek, eta behatoki bat eraikiarazi. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 261. orr.
Inguru hauetan sekula ikusi ez den dorre hori eraikitzen lagun diezazula. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 359. orr.
Edgarrek eraikiarazi zuen zentral nuklear berria zen Goliath. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 88. orr.
Xaflazko etxetxo moldakor bat eraikiarazi zuen Hart jaunaren jardinean kontua esperimentatzeko. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 20. orr.
Zezen-plazaren ondoan azken alkateak eraikiarazi zuen metakrilatozko Eiffel dorrearen erreplika ikusten dut. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 10. orr.
Putzuak zularazi zituen, hiriak eraikiarazi; arraina jatea galarazi zien iktiofagoei. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 38. orr.
Hantxe bertan, Pasig ibaiaren hegian, gaztelu bat eta harrizko hiria eraikiarazten ditu. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 176. orr.
Jauregiak eraikiarazi nituen eta mahastiak landatu. Elizen arteko biblia Koh 2,4
Orduan eraikiarazi zuen Enperadorearen guardiako kapitainak basoko etxea. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 23. orr.
Tikriteko hilerrian gertatu zen eztandak Saddam Husseinek bere aita zenarentzat 2002an eraikiarazi zuen mausoleoa txikitu zuen. Berria - Mundua 2006-03-01
Alargundu zenean, Babiloniako lorategi eskegiak eraikiarazi zituen. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 135. orr.
Haren oroigarri, gela handi batean marmolezko hilobi bat eraikiarazia zuen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 52. orr.
Gero, bere aita Xaramanek nola, halatsu eraikiarazi zuen semeen ohoretan hilobi monumentu bat, Tristura enea izenekoa. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 157. orr.
Bi kale nagusietako etxe batzuek armarria ageri dute; beste batzuek, latinez idatzitako esakuneak, eta gehien-gehienek, zenbaki bat, egin ziren data eta eraikiarazi zituzten senar-emazteen izena. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 24. orr.
Elkarri mugimendua ari da aspaldi huntan lan eta lan Euskal Herrian bakea eraikiarazi nahian, alderdi politikoak mahain berdinaren inguruan bilaraziz, elgarrekin finka ditzaten bake urratsak. Herria 2005-07-21
bat eraikiarazi (6); bat eraikiarazi zuen (3); eraikiarazi zituen (6); eraikiarazi zuen (16)