Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eragabe 1 izond era edo neurririk ez duena, gisagabea. ik itxuragabe.

Orduan hasi nintzen ni Unibertsoko Nagusiari otoitz egiten, otoitz zentzugabeak, eragabeak, baina daitezkeen beroenak, zinezkoenak egiten.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 100. orr.

Nahiago zuen etxeko andreak hainbeste estutu ez balu, etengabe ematen baitzizkion agindu eragabeak eta arnasa hartzeko betarik utzi gabe hona eta hara bidaltzen, senetik ateratzeraino.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 25. orr.

Tourettedun askok atletismorako joera izaten dute, hein batez (susmatzekoa da) beren abaila eta zehaztasuna dela medio, eta beste hein batez beren mugimendurako bulkada eztandatsu eta eragabea dela medio.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 108. orr.

Bezperan, argi-unetxo bat izan zuen gaixoak eta, ahal zuen moduan, hitz eragabez baina bihotz zintzoz, Aita errukiorrari deika hasi zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 873. orr.

-Barkatu, zuetako nor da Nozdriov jauna? -esan zuen ezezagunak, harrituxe Nozdriov eta Txitxikov hala ikusirik, pipa eskuan bata eta bere jarrera eragabea zuzentzen hasia bestea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 133. orr.

Hogeita bi urte zeramatzatela ezkondurik eta zoriontsu bizi izan zirela, harik eta, zuela bi urte, emazteak ohitura aski eragabeak hartu zituen arte.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 166. orr.

Ez nuen erlojurik aldean eta bezero haietako bati ordua galdetzea gauza eragabea iruditzen zitzaidan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 15. orr.

Zure esku ahalguztidunak, ekai eragabetik mundua sortu zuenak.  Elizen arteko biblia   Jkd 11,17

Buruan kapela eragabe bat zeraman, eta beroki marroi handi bat, soinean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 160. orr.

Lucyk atea irekitzen du, ohe-atorra ere izan daitekeen bata eragabe bat jantzita duela.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 254. orr.

Direnak eta ez direnak ezereztatzen dituen joritasun eragabeari zorroztasun neurritsuaz egin nioan buru.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 95. orr.

Orduantxe ohartu nintzen haurtxo haiek eragabeak, konkordunak, bihurrituak, guztiz itsusiak zirela hirurak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 155. orr.

Aspaldi ahaztu zuen esaten zituen hitzetan non zegoen egia eta non gezurra, eta nahasmendu horrek tabakoaren keak bezala inguratzen zuen beraren bizitza eragabe, lizun eta mozkorra. Sentipen hori desatsegina zen, bere izaeratik eta kideengandik urrundu eta prostituzio-etxera eta hango bizitza eragabe eta gaitzesgarrira hurbiltzen zuelako.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 171. orr.

Goizeko seiak aldera, etxetik irteten ari garela, nahaspila eragabe batekin topo egiten dugu Dutertrek eta biok.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 94. orr.

Halaxe irudikatzen zuen prostitutarekin, maitasuna lanbide zuen emakumearekin igaroko zuen gaua ere, eta zentzugabea iruditzen zitzaion, guztiz nahasia, kaos txiki, eragabe eta lohi samar baten antzekoa.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 114. orr.

2 (adizlagun gisa)

Hortxe ikusten zaitut nire urruntasun liluragarri, eder honetatik: behartsu, eragabe, zakar.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 320. orr.

Anaiek, Jainkoaren maitasunagatik eta karitatez, eskatu zioten zentzaraz zezala komentu hartan bizi zen anaia gazte bat: umeen modura, eta hain eragabe eta lasai portatzen zen, non familia hartako zahar eta gazteak asaldatzen baitzituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1024. orr.

3 eragabeko eragabea.

Bat-batean bere baitan sendi zuen lasterka egiteko behar eragabekoa.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 86. orr.

· Horrela, gaur egun, Adanetik honanzko belaunaldi guztiak onartzen dituenez, jarraitzaile prestuak bereganatu ditu Kaoseko eta Huts Eragabeko biztanle kreazio-aurrekoen artean.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 120. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eragabe eta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus