Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zer da, ordea, utilitatea? Gaztelaniaz duen esanahia kontuan hartzen bada, eraginkortasunarekin edo erabilgarritasunarekin lot genezake. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 205. orr.
Guraso elebidunengandik Amerikan jaiotako haurrek ez zuten jakiten aiton-amonen italiar ama-hizkuntza, eta, are gehiago, ez zioten erabilgarritasunik ere ikusten. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 325. orr.
Haren horror vacui-a, "Todo a 100"-etan erabilgarritasunik gabeko objektuak erosteko joera hori. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 46. orr.
XX. mendeak erakutsi digu jakitearen erabilgarritasuna, zientziaren berezko, eta ez diru edo ekonomia kontuetan oinarritutako, ontasuna. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 50. orr.
Garbi dago txanponaren erabilgarritasuna areagotu egiten dela zenbat eta eremu handiagoan izan erabilera legala. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 77. orr.
Sendotasuna, erabilgarritasuna eta edertasuna lortuz egin behar dira horiek guztiak. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 590. orr.
Zuhaitzen erabilgarritasuna fruituetan bakarrik eskaintzen zaio gizakiari, ala? Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 70. orr.
Erabilgarritasunaren ikuspegitik begiratuta, OEHk eskaintzen duen informazio guztia erdaratik abiatuta bilatzeko aukera eskainiko lukeen hiztegia osagarri egokia izango litzatekeela uste du Mujika Iraolak. Berria - Harian 2005-11-18
Atrio tetrastiloak angeluetako kolomak ditu habeen azpian, eta horrekin habeek asko irabazten dute erabilgarritasunaren eta sendotasunaren aldetik. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2810. orr.
Zein izan daiteke bizitzarako arau hobea erabilgarritasuna baino, biziza bera handitzea baino? Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 179. orr.
Erabilgarritasunak, bestalde, eskatzen du lekuen banaketa akatsik gabea eta erabiltzeko inolako trabarik gabea izatea. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 590. orr.
Zilbor-hesteko odoletik erauzten diren zelulen erabilgarritasuna oso mugatua da gaur egun. Berria - Gaiak 2006-03-07
Kapituluek eduki nagusiki praktikoa izan nahi dute, erabilgarritasunaren mesedetan, baina aurretik sarrera bat izaten dute beti [...] ondoren etorriko denari oinarri teorikoa emateko asmoarekin. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 170. orr.
Arkitektura zenbakizko arau eta erregela bidez transmititzeko zuen obsesio hori bere arauen erabilgarritasun praktikoaren kalterako izan zitekeela. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 250. orr.
Alegazio horien bitartez Eusko Jaurlaritzako Industria Sailari eskatu diote ez dezala onartu parkearen erabilgarritasun publikoko izendapena. Berria - Euskal Herria 2004-10-27
Bere autoritate osoa ez duela sortzen inolaz ere legearen beharrezkotasunak, baizik bere erabilgarritasun orokor soilak esperientziaren ibilbidean eta bertatik sortutako beharrezkotasun subjektiboak, zeinari berak ohitura deitzen dion. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 260. orr.
Soinuaren ozena, urrundik entzuteko modukoa; erabilgarritasun handia, hala batetik bestera eramateko nola beso arterako. Koldo Izagirre «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 10. orr.
Erregelaren orokortasun hertsia ere ez da erregela enpirikoen berekitasuna, izan ere, hauek indukzioaren bitartez orokortasun alderagarria baino ezin dute lortu, h[au] d[a], erabilgarritasun zabal bat. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 68. orr.
Zaleek futbol zelaia nahi zuten eta hori bakarrik ez, eguneroko erabilgarritasuna izango duen zelaia izango da. erabilitako irizpideak hauek izan ziren: lekuaren ezaugarriak, kokapena, argiztapena eta berehalako erabilgarritasuna. Berria - Kirola 2004-02-06
Saialdi bat egin nahi dugu esakune honen ustezko erabilgarritasunari buruz. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 163. orr.
Gaur egun Gipuzkoan dauden zabortegien erabilgarritasun epeak agortzear daude, gainera. Berria - Euskal Herria 2004-02-19
Nekez froga liteke hizkuntz formaren egiazko ikerkuntzan "esanahiari buruzko intuizioak" erabilgarritasun izpirik duenik. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 131. orr.