Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erabilezin (ETCn 105 agerraldi; orobat erabiltezin ETCn 52 agerraldi, eta erabiliezin ETCn agerraldi 1 ) 1 izond ezin erabilizkoa.

Gernuari, kondoi jadanik erabilezina gehitu nion, hondarreko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 256. orr.

Erabat erabilezina izan ez arren, erabiltzeko egoera kaxkarrean dagoena, adibidez agurea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 263. orr.

Giza atari-txakur horien presentziak, ausardiak eta zaintzak ezinbesteko segurtasuna ematen dute, hau gabe bideak, zubiak eta antzerakoak erabiltezinak izango liratekeelarik agintari inperialentzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 40. orr.

Golfeko makila herdoilduak, makinaria industrial erabilezina, ileordekoz betetako kutxak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 63. orr.

2 (adizlagun gisa)

Hitz horiekin iragarri zuen atzo IRA Irlandar Armada Errepublikanoak borroka armatua utzi eta arma guztiak erabilezin utziko zituela.  Berria - Harian   2005-07-29

Erabilezin utzitako etxeak: 200.000 inguru.  Berria - Mundua   2006-02-16

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus