Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Argi da Jaun erabakitzaile horiek, emazte eta neska-mutiko gaztetxoak artoski penalizatu eta baztertu dituztela. Herria 2005-06-09
Berau ez da existentziara heldu existitu gabe egon ondoren, eta beraz ez du izaki erabakitzailerik behar izan. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 235. orr.
Munduaren osotasuna edo horren atal batek izaki erabakitzaile baten premia izanik, horrek frogatzen du mundua sorrarazia izan dela; ez baitu ardura zerorrek horri erabakitzaile, eragile, sortzaile, ekoizle, berritzaile edo xedez jardule esatea, horrek guztiak esangura bera besterik ez daukalako. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 223. orr.
Etorkinek ere «subjektu nazional eta erabakitzaile izan behar dute». Berria - Euskal Herria 2006-03-26
Unibertsitate erabakitzailea, erran nahi baita unibertsitate kondu bere nortasuna osoki finkatua eta segurtatua lukeena, ez beste nunbaiteko unibertsitate baten adar xoil bat. Herria 2003-01-14
Forza Italiako batzorde erabakitzaileko kide izendatzean. Berria - Mundua 2004-12-12
Indarkeriarik gabeko egoera batean elkarrizketa erabakitzailea abiatzeko eragile aktiboa izango gara». Berria - Euskal Herria 2006-03-03
Gazteen hurbil izateko eskaintzetan, gune erabakitzaileetan gazteak izatea beharrezkoa da. Berria - Harian 2005-04-07
Felipe Arramendy besteak beste, bulego erabakitzaileko idazkari bezala. Herria 2004-02-12
Beste kontu bat da kontsulta horrek ez duela botere erabakitzailerik. Berria - Euskal Herria 2006-04-09
Hala ere, «egitura erabakitzaileek laborantza hitzartze egiturako kide batzuen baitan frustrazioa eragitea ulergarritzat» jotzen dute. Berria - Ekonomia 2004-05-13
Fase erabakitzailea: Alderdien arteko elkarrizketa mahaia. Berria - Harian 2005-12-01
Azken lanbide honetan, akademiko askojakinen buruetan, arrazoi erabakitzailearen ametsak (edo loak) mustroak sortarazten ditu erremedio gabe. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 226. orr.
Patxi Nobliak errepikatzen zuen Garapen Kontseilua (proposatzailea) eta Hautetsien Kontseilua (erabakitzailea) ez zirela elkarrekin aski hurbiletik lanean ari. Herria 2004-01-15
Zaharretan zaharrenak elkarrizketatzen zituzten, eguneroko kultur ekoizleak, erabakitzaileak eta kudeatzaileak. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 35. orr.
Zuk zeuk izan beharko zenuke zeure patuaren erabakitzaile. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 223. orr.
Izan zaitez bada nire asturuaren erabakitzaile. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 76. orr.
Eta gero gauzak erabakitzaileak espero ez zuen bidetik joan, eta lagun pila bat han nahastuta. «Kuskue tanden», 2004 - 224. orr.
Izpirituaren auto/nomia horri orain "herriaren inspirazio historikoa" deritzo, eta bera da herriaren destinoen erabakitzailea historian. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 173. orr.
Hala ere, inkoherentzia osoa zen, Obragintza Publikoak aholkulari eta erabakitzaile funtzioak betetzen zituelako aldi berean izaera juridikorik izan gabe. Berria - Euskal Herria 2004-03-27
erabakitzaile bat (5); eta erabakitzaile (3); eta unibertsitate erabakitzailea (8); izaki erabakitzaile (3); unibertsitate erabakitzailea (11)