Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erabakiortasun (orobat erabakikortasun) iz erabakigarritasuna.

Otutzen zait begi lausoz so egiten diogula denari, gure bizimoduaren argitasun eta erabakikortasuna azalekoa dela, eta gutako bakoitza mundu zarratua dela, parentesi artean bizi garela, nire lagun betikomaitea ia ezezaguna bihurtu baitzait berehalakoan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 95. orr.

Sortu zitzaion zalantzak ez zuen askorik iraun eta, bere izaeraren ezaugarri nagusia zirudien erabakiortasunaz, atea irekitzea pentsatu zuen.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 84. orr.

Nati, eraman erretilu hau sukaldera eta ekarri legatza, mesedez -agindu zion neskameari jarraian, erabakiortasunez.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 60. orr.

Halaxe esan diot, baina ez itxuraz nahiko erabakiortasunez.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 69. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus