Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

epigrafe (orobat epigrafo g.er.) iz idazki baten edukiaren izenburu edo adirazpena.

Lau "argumentu" edo epigrafe zituen hasieran, lehena Nietzscheren Zaratustrarena, bigarrena Kristorena.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 14. orr.

Bereziki garrantzitsua da, alde horretatik, II. liburuko 8. kapitulua, zeinetan, "hormak eraikitzeko erak" epigrafean bipilki esaten baitu era horiek bi direla. II. ataleko 2. epigrafean ikusi dugun bezala, urrun daude arketipoetatik bertsolariek egun landu behar dituzten gaiak edo paperak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 210. orr.

Jarraian, koadrotxo batean, epigrafe modura, Hollywoodeko zuzendari baten adierazpenak datoz: [...]. Bi argitaraldi izan ditu liburu horrek orain arte; bigarrenak Leibniz-en harako aholkua dakar epigrafetzat: [...].  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 41. orr.

Aurreko epigrafean ikusi dugun bezala, ahozkotasunaren teoriaren izaera murriztaileak galarazi egiten digu ahozko jardunak idatzizko generoetan duen eragina ikustea.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 163. orr.

Ricardo Pigliaren liburu hasierako epigrafeak gaztigatzen duenez, deliberatuki etorkizunean kokatzen diren istorioek orainaz argi eta garbi hitz egiteko balio dute.  Berria - Kultura   2006-02-07

Obra honetan azaldutako guztia eduki dugu gogoan oroimenari buruzko epigrafe honetan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 217. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurreko epigrafean (4); epigrafean ikusi (3); epigrafean ikusi dugun (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus