Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

epaitegi (1.190 agerraldi, 46 liburu eta 691 artikulutan; ETCn 23.364 agerraldi) 1 iz auzitegia, eskuarki epaile bakarra duena; hura ezarrita dagoen eraikina.

Epaitegian sartzean, han ikusten ditut ene epaileak mahaian jarririk, taulen goratasunetik eni so.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 85. orr.

Atxilotuta eraman zituzten, eta biharamunean, 180 euroko isuna ezarri zion bakoitzari Iruñeko instrukzioko hirugarren epaitegiko buruak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 10. orr.

Barkatu jauna, epaitegiko idazkaria naiz eta lehen instrukzioa egin behar dut.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 108. orr.

Epaitegiko funtzionario bi ziren, ni atxilotzeko agindu batez hornituak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 22. orr.

Auzi-eskeak milaka iritsi omen dira epaitegira, leku askotatik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 516. orr.

-Instantzia bat idatzi behar didak epaitegira, nire kasua kontatuz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 73. orr.

Auziak epaitegietan egin duen bidea hutsala izan da neurri batean, sententziak gainditzeko gai izan delako Administrazioa.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 38. orr.

Epaitegira jo gabe, eskaini zidan konponbidea onartu nuelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 342. orr.

Epaitegietara joko zuela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 121. orr.

Dibortzioaren kontuak Familiaren Kontseilupekoak ziren; guk epaitegien esku jarri ditugu.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 72. orr.

Epaitegietara eraman nahi omen hau.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 147. orr.

Salaketa bat ezarri dute Epaitegian nire aurka.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 156. orr.

Lasai... ez dago epaitegirik halako kasuetaz deliberatzeko.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 16. orr.

Itoizko Koordinakundeak aurkeztutako helegiteari buruzko erabakia ezagutarazi zuen Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak: urtegiaren aferan giza eskubideak ez direla urratu erran zuen epaitegi horrek.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 16. orr.

Epaitegi batetik bestera ibili zen auzia, eta Ganberara iritsi zen azkenean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 283. orr.

Solidarioek uste dute, gainera, Itoizko Koordinakundeak epaitegietako bidean "gehiegizko konfiantza" izan duela, Bi taldeek epaitegien bidea eta borroka zuzena uztartuko zituztelako.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 73. orr.

Nork, zein herrialdetako epaitegi madarikatuk izan lezake beraz auzi korapilatsu hau epaitzeko eskuduntza?  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 93. orr.

Gero, rapport delako horrekin, presondegi barneko epaitegian pasatzen zira, eta auzi iduriko batean zuzendariak mitard-era kondenatzen zaitu.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 85. orr.

Azpimarratu nahi nuke epaitegietan froga gisa onartzen ez den asko eta asko izaten dela adimenarentzat frogarik hoberena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 159. orr.

Gure prozedura-arauak ez dira epaitegietakoak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 64. orr.

Espainola izan nahi ez duenak, ez dizut esango zer-nolako eguna pasa beharra izaten dizun jaiotzatik ehorzketara, kirol ikuskizunetatik justiziako epaitegira, NAN, autoaren matrikula, eskola, eliza, irrati-telebistako albistegi, jaiegunen kalendario, etab., etab.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 17. orr.

2 (erdi aroan)

Jaunari zegokion bere epaitegiari ohore egitea, eta gizonik adoretsuenak eta zuhurrenak aukeratzea.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 224. orr.

Inor ez zegoenez epaia ematerik ez zeukan epaimahai baten aurrean jardutera behartuta, auzia goragoko jaunaren epaitegira eramaten zen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 223. orr.

Baina jaunak erregeren epailerik lortu ezin bazuen, erregerenean jar zezakeen bere epaitegia, baldin eta zuzenean haren mende bazegoen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 225. orr.

Horregatik ikusten dugu basailu orok jaunari buruz zuen betebeharra, garai guztietan, armak eramatea eta bere pareak haren epaitegian epaitzea zela.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 287. orr.

Ezin ziren faltsutzat jo erregeren epaitegian emandako epaiak.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 225. orr.

Felipe erregeak, dio Défontainesek, bere kontseilu osoa bidali omen zuen Corbieko abadearen epaitegian auzi bat epai zezan.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 225. orr.

Basailutza-gradu desberdinak ezarri zirenean, zenbait basailuk bere epaitegia edukitzeko axolarik ezak sorrarazi zituen apelazio-mota horiek.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 227. orr.

Biltzaileak badu arrazoirik bere obrak baroitzako epaitegiak kontuan zituela dioenean.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 240. orr.

3 (izenondoekin)

Epaitegi Nagusiaren aurrean aurkezteko hitzordua neukan, haien aurrean aitorpena egiteko.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 121. orr.

Gizonak bat bestearen atzetik pasatzen ziren epaitegi militarraren aurretik.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 109. orr.

Nik lan egiten dudan Epaitegi Federalak oso ongi funtzionatzen du: epaituen %95a sartzen dute kartzelara.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 46. orr.

Bortxaketen kontrako 20 epaitegi berezi sortu behar izan dituzte han.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 143. orr.

Nork, zein herrialdetako epaitegi madarikatuk izan lezake beraz auzi korapilatsu hau epaitzeko eskuduntza?  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 93. orr.

Nola zigortu zuen, azkenez, Berlingo epaitegi faxista batek hil bitarteko kartzelara.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 54. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Egin zuen, orobat, "Errege-aulkiaren aretoa" edo "Epaitegi-aretoa" zeritzana ere, bertan epaiketak egiteko.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,7

Eraikuntzaren atean iltzaturik zeuden azken dekretuak bai eta epaitegi erabakiak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 285. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Juan de Beiztegi kapitainak gerra-epaitegiaren mehatxua luzatu zuen, tropei alde egin zezaten animu eman zezakeen edozein ofizialentzat.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 64. orr.

Cheyenneko bake-epaitegian Martharekin ezkondurik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 158. orr.

Bertako zenbait justizia epaitegik garrantzi handiko garraio eskolarreko sistema publikoa jarri zuten martxan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 284. orr.

Kupidoren maite-epaitegian.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 119. orr.

Auzitegi laikoek bata eta bestea onartu zituzten, eta eliz epaitegiek biak errefusatu zituzten.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 211. orr.

Beaumanoirren obran ikus dezakegunez, froga horiek inoiz ez ziren onartu eliz epaitegietan.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 211. orr.

Beaumanoirrek dioenetik, San Luisen lege asko baroitza-epaitegietan sartu zirela ateratzen da.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 240. orr.

6 irud/hed

Enpirismoak erlijioa arrazoi enpirikoen epaitegitik pasaraziko du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 266. orr.

Dialektika uka dezakezue osotara bat-batean legeak eskatzen dituen arrazoimen kritiko baten epaitegian.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 266. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beste epaitegi (4); bilboko epaitegi (4); da epaitegi (5); den epaitegi (4); dio epaitegi (3); donostiako epaitegi (8); donostiako epaitegi batek (6); duen epaitegi (3); epaitegi atarian (3); epaitegi aurrean (12); epaitegi barrura (3); epaitegi bat (6); epaitegi batean (12); epaitegi batek (58); epaitegi batek atzera (3); epaitegi batek hiru (3); epaitegi baten (8); epaitegi baten aurrean (5); epaitegi berezi (10); epaitegi berezia (3); epaitegi bereziak (9); epaitegi bereziko (3); epaitegi berria (4); epaitegi berriak (4); epaitegi eta (6); epaitegi eta polizia (3); epaitegi federalak (3); epaitegi gorenak (10); epaitegi hori (4); epaitegi horrek (7); epaitegi horren (4); epaitegi horren aurrean (3); epaitegi horretan (3); epaitegi konstituzionalean (4); epaitegi militar (4); epaitegi nagusiak (5); epaitegi nagusiaren (4); epaitegi zentrala (10); epaitegi zentrala sortu (3); epaitegi zentralak (9); epaitegi zentralean (3); epaitegi zentraleko (9); epaitegi zentraleko epaileak (4); espainiako epaitegi (3); espetxe zaintzako epaitegi (20); eta epaitegi (22); instrukzio epaitegi (4); zaintza epaitegi (8); zaintza epaitegi zentrala (3); zaintzako epaitegi (20); zaintzako epaitegi zentrala (5); zaintzako epaitegi zentralak (5); zaintzako epaitegi zentraleko (7); zuen epaitegi (5)

arbitratze epaitegiak (4); arloko epaitegiak (5); arloko epaitegiak legez (3); auzialdiko epaitegiak (3); baina epaitegiak (3); bere epaitegia (5); bigarren epaitegiak (3); bilboko zaintza epaitegiak (3); diru kontuen epaitegiak (7); donostiako zigor epaitegiak (3); du epaitegiak (13); eko familia epaitegiak (7); epaitegia bera (3); epaitegia eta (3); epaitegia euskalduntzeko (11); epaitegia faltsutzat (4); epaitegiak arrazoia (5); epaitegiak arrazoia eman (5); epaitegiak atzera (4); epaitegiak atzera bota (4); epaitegiak bere (4); epaitegiak bertan (4); epaitegiak bertan behera (4); epaitegiak bi (5); epaitegiak emandako (4); epaitegiak ere (3); epaitegiak erredakzioa (3); epaitegiak espainiako (3); epaitegiak ez (8); epaitegiak ez du (4); epaitegiak hala (3); epaitegiak hartu (3); epaitegiak hartutako (4); epaitegiak kasua (3); epaitegiak legez (4); eskubideen europako epaitegiak (3); estrasburgoko epaitegiak (3); eta epaitegiak (4); europako epaitegiak (3); familia epaitegiak (9); gernika lumoko epaitegia (3); gernikako epaitegia (4); getxoko epaitegiak (6); gizarte arloko epaitegiak (4); hirugarren zigor epaitegiak (3); instrukzio epaitegia (4); instrukzio epaitegiak (32); iruñ jaunaren epaitegia (4); jaunaren epaitegia faltsutzat (3); justizia epaitegiak (7); kasazio epaitegiak (5); kirol arbitratze epaitegiak (4); konstituzio epaitegiak (3); kontuen epaitegiak (7); lehen auzialdiko epaitegiak (3); lumoko epaitegia (3); lumoko epaitegia euskalduntzeko (3); milango epaitegiak (3); nazioarteko epaitegiak (3); paueko epaitegiak (4); salbuespen epaitegiak (3); sevillako epaitegiak (3); tolosako epaitegiak (3); zaintza epaitegiak (4); zenbakidun instrukzio epaitegiak (3); zenbakiko instrukzio epaitegiak (3); zigor epaitegiak (13); zuen epaitegiak (3)

arbitratze epaitegian (3); atzo epaitegian (3); bake epaitegian (3); bake epaitegiaren (9); bake epaitegiaren aurka (4); bere epaitegian (4); bergarako epaitegian (5); bigarren epaitegian (3); bilboko epaitegian (7); bilboko instrukzio epaitegian (3); donostiako epaitegian (6); du epaitegian (4); eko epaitegian (3); eko familia epaitegiaren (3); epaitegian aurkeztu (3); epaitegian aurkeztuko (3); epaitegian bertan (3); epaitegian epaile (3); epaitegian eta (4); epaitegian euskaraz (3); epaitegian izan (4); epaitegian salaketa (6); epaitegian zabaldutako (3); epaitegiaren aginduz (4); epaitegiaren arabera (9); epaitegiaren atarian (4); epaitegiaren aurka (4); epaitegiaren aurrean (23); epaitegiaren erabakia (4); epaitegiaren esku (15); epaitegiaren esku utzi (5); eta epaitegian (4); familia epaitegiaren (3); gernikako epaitegian (7); getxoko epaitegian (9); horiek epaitegian (3); instrukzio epaitegian (22); instrukzio epaitegiaren (8); instrukzio epaitegiaren esku (5); instrukzio epaitegiari (5); iruñ iruñ kirol arbitratze epaitegian (3); kontuen epaitegiaren (3); lan epaitegian (5); nafarroako lan epaitegian (4); tolosako epaitegian (5); zigor epaitegian (3); zigor epaitegiaren (4); ziren epaitegian (3); zuen epaitegian (3)

auzia epaitegietan (4); auziak epaitegietan (3); baina epaitegietan (3); comodoro py epaitegietan (3); da epaitegien (5); du epaitegietara (4); dute epaitegiek (3); epaitegiek erabaki (3); epaitegien bidea (4); epaitegien esku (6); epaitegietako bide (3); epaitegietako bidea (9); epaitegietako bideak (4); epaitegietako bidearen (3); epaitegietan dago (4); epaitegietan egin (4); epaitegietan izan (3); epaitegietan salatu (3); epaitegietara eraman (9); epaitegietara eraman zuen (3); epaitegietara ere (3); epaitegietara jo (24); epaitegietara jo beharko (3); epaitegietara jo dute (4); epaitegietara jo zuen (4); epaitegietara jo zuten (6); epaitegietara joko (6); epaitegietara jotzea (5); epaitegietatik kanpo (3); eta epaitegiek (7); eta epaitegien (4); eta epaitegietako (3); eta epaitegietan (6); eta epaitegietara (4); europako epaitegietan (4); py epaitegietan (3)

du epaitegira (3); epaitegiko buruak (4); epaitegiko epaileak (13); epaitegiko idazkaria (3); epaitegiko langile (3); epaitegiko partaide (4); epaitegiko partaide izateko (4); epaitegira eraman (12); epaitegira eraman zituzten (3); epaitegira eraman zuten (3); epaitegira eramango (4); epaitegira jo (11); epaitegira jo zuten (3); epaitegira joan (9); epaitegira joan behar (5); epaitegira joateko (3); epaitegira joko (7); epaitegira joko du (3); epaitegira sinatzera (3); epaitegitik atera (6); eskubideen epaitegira (3); eta epaitegira (4); gernikako epaitegira (3); getxoko epaitegira (3); giza eskubideen epaitegira (3); goragoko jaunaren epaitegira (3); instrukzio epaitegiko (20); instrukzio epaitegiko epaileak (8); jaunaren epaitegira (3); lan epaitegiko (5); lan epaitegiko partaide (4); zen epaitegira (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus