Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

epaibide iz epaiketaren bidea.

Epaibide guztiak justiziaren independentzia eta zuzentasuna egoki bermatu ahal izateko, eta epaitzen denaren larritasuna ete hala badagokio zigorraren gogortasuna erabakitzeko, ezinbestekoak dira aztarnetan, prozeduretan eta bermeetan oinarritzea.  Berria - Euskal Herria   2004-05-05

Egotzi egin baititu Frantziako Tourreko antolakuntzak lasterketatik Italian irekitako epaibide batzuetan dopin delitu batean auzipetuta daudelako bi txirrindulariak.  Berria - Kirola   2004-07-13

Errukia, beraz, noiz edo noiz soberanoarentzat tronuko beteharren bertute osagarria izan ohi dena, baztertu egin beharko litzateke zigor biguneko eta epaibide ondo arautu eta garbiko legeria perfektu batean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 115. orr.

Umezurtzei kendu eta beste gizon bati bere lagun hurkoaren ondasunak ematean datzan epaibide hau ezezaguna zen errepublika erromatarreko garai guztietan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Gaia epaibideetan dago, eta erabaki zain daude bi aldeak.  Berria - Kultura   2004-06-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus