Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

entzute 1 iz entzumenaren bidez sumatzea.

Munduaren Hirugarren Aroaren amaieran, joandako urteen entzuteak eta oroimenak aro berriaren gogoan iraun zuten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 307. orr.

Zenbait urte hauetan "tourra" hemendik eta "tourra" handik entzute eta irakurtze horrek nola min egiten ziguten guri, askotan errana dute HERRIAn.  Herria   2002-08-01

2 (izenondoekin)

Sei metroko burdintzarrak mendiaren eta itsasoaren arteko elkarrizketa proposatzen zuen; hitz egite eta entzute aktiboa.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 84. orr.

-Entzute errazeko musikaz.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 41. orr.

Hizkuntza ezaguna denean ere, denoi gertatu zaizkigu entzute okerrak hitz ezezagunak iristen zaizkigunean belarrietara.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 84. orr.

Mutil gazteentzat ona zen [...] hari entzute soila, hari begiratze soila.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 73. orr.

Alaigarria da zuri entzute hutsa -esan zuen bisitariak-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 430. orr.

Haren eder sotilaren entzute hutsez nagoela harengana maitemindua.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 120. orr.

Kurten izena entzute hutsak begiak arranpalo utzi zizkion aitari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 155. orr.

Benetan diotsut, barrea eragiten didate entzute hutsarekin.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 25. orr.

Haren izena entzute hutsarekin dar-dar hasten dira gazteen bihotz kartsuak, eta ororen begietan distiratzen dute esker oneko malkoek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 198. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Donostian alokatutako etxean zeukan entzute-sistemak soinu oro grabatuta uzten zuen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 43. orr.

Garun-azalean daudela, itxuraz, oroimenaren alderdi konplexuak, ikuste- eta entzute-esperientzien oroitzapen eta asoziazioarekin zerikusia dutenak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 237. orr.

Sor ote liteke ikusteedo entzute-sentipena garuna zuzenean elektrizitatez estimulatuz?  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 251. orr.

Hasieran egun batean bai, bestean ez, joaten zen Faraskourera, gero, lan askorik ez eta, entzute-egunetan baizik ez zen joaten, hau da, astean bitan.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 276. orr.

4 ospea, omena.

Baina Daguerreren entzute eta ospea zela eta, bere aurkikuntza oharkabean joan zen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 255. orr.

Fakzioko herri xehearen aurrean entzute eta botererik handiena dutenak nola bereganatu aztertzeko.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 159. orr.

Lyonen, berriz, arte garaikideko biurtekoaren barruan bere lanak entzute nabarmena lortu zuen.  Berria - Kultura   2006-03-21

Horixe izan zen, hain zuzen, Tiresias igarle sonatuaren kasua, zeinak entzute handia bereganatu baitzuen hainbat jende ospetsuri patua igartzen; besteak beste, Narziso, Edipo eta Herkulesi.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 17. orr.

Bazen hauen artean entzute handiko zaldun bat, gizon ospetsua, Jeronimo zeritzana.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1102. orr.

Arma zuri damaskinatu horietako bat, Karxiko eta Hissarreko armagin entzute handikoek gogor-malgutua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 317. orr.

Entzute handiagoa izango nuen mundu guztian gainera.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 117. orr.

5 ikus-entzute

IBAIAk [...] Euskal Herriko eta Pirineoz bestaldeko ikus-entzute enpresen topaketa antolatu du bihar Miarritzen.  Berria - Kultura   2004-01-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

entzute eta (3); entzute handia (8); entzute handiko (7); entzute handikoa (3); entzute hutsak (7); entzute hutsarekin (6); entzute hutsez (3); eta entzute (5); izena entzute (4); izena entzute hutsak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus