Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

entzunezko 1 izlag entzutearen bidezkoa, entzutekoa.

«Jorge Oteizarengatik eta Jorge Oteizarentzat prestatutako lana» eskainiko du Antzerkiola Imaginarioak: Hutsaren hotsa entzunezko pieza.  Berria - Kultura   2004-02-28

Inpresio-sekuentzien bidez antolatzen dituzte itsuek beren munduak (ukituzko, entzunezko, usnazko munduak, alegia) eta ez dira gauza, ikusmena dugunok bezala, aldi bereko ikusmenezko pertzepziorako, ikusmenezko eszena bat-batekoak eratzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 133. orr.

Entzunezkoen artean, baziren diskoak, kaseteak eta hi-fi kate bat.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 120. orr.

2 ikus-entzunezko1 (orobat ikusentzunezko g.er.) izlag

Emanaldia ikusentzunezko formatoan grabatzeko asmoa du San Franciscoko bandak.  Berria - Kultura   2004-08-13

Ikus-entzunezko arte garaikidea ulertzeko modu berri bat.  Berria - Kultura   2004-01-13

75 gobernu badira munduan oso gertutik kontrolatzen dituztenak ikus-entzunezko hedabideak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 137. orr.

Ramon Zallo Ikus-entzunezko Komunikazioetako katedradunak.  Berria - Kultura   2004-09-21

Ikus-entzunezko tresna-mordo handi batez inguratuta zegoen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 120. orr.

Baina ongizate birtualak bizi-kaiolako gela bakoitzean gutxienez ikus-entzunezko gailu bana ezarri duenetik, [...].  I?aki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 178. orr.

ik ikusentzungailu.

Ikus-entzunezko kasete batzuetan.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 42. orr.

Behe-solairuan harrera gela, liburutegia, ikusentzunezkoen gela, bilera gelak.  Berria - Kultura   2004-04-08

DVD eta ikusentzunezko baliabideak.  Berria - Kultura   2004-12-11

Ikusentzunezko Kontseilu Gorenean salaketa jarri zuten.  Berria - Mundua   2004-08-21

· Haririk gabeko transmisioen -ikus nahiz entzutekoen- forman.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 36. orr.

3 ikus-entzunezko2 iz

Elkarlan sindikalari buruzko ikusentzunezkoa eman zuten gero.  Berria - Ekonomia   2004-02-21

Diskotetak, ikus-entzunezkoen denda, klub bat, eta izkina batean "Afrika Batua"ren argi basatiak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 314. orr.

Jaurlaritzak ulertu du ikus-entzunezkoen arloa ez dela soilik kultura, industria ere badela. Ikus-entzunezkoak proiektatzeko pantaila.  Berria - Kultura   2004-05-19

Lehen, ikus-entzunezkoen hastapenetan, oso toki jakinetan (taberna batzuetan eta) izaten zen irratia, eta gerora, telebista.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 178. orr.

Ikus-entzunezkoen eta bereziki telebistaren mende bizi diren pertsonak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 29. orr.

Euskal zinematografia eta ikus-entzunezkoen ekoizpena egonkortu nahi da.  Berria - Kultura   2004-12-24

Iruditzen zait elkarrizketaren berezko esparrua ikus-entzunezkoarena dela, hor adierazten dela hoberen norbaitek zer esaten duen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 36. orr.

Ikus-entzunezkoena industria estretategikoa da..  Berria - Kultura   2004-05-19

Ikus-entzunezkoen Europako Legea.  Berria - Euskal Herria   2004-06-09

Nafarroako Ikusentzunezkoen Kontseiluko presidente Ramon Bultoren agerraldia eskatu du.  Berria - Euskal Herria   2006-01-12

IBAIA Euskal Ikus-Entzunezkoen Ekoizle Burujabeen Elkarteko lehendakari da.  Berria - Kultura   2004-05-19

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus