Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

entzule (1.361 agerraldi, 140 liburu eta 482 artikulutan; ETCn 12.579 agerraldi; orobat entzula g.er.) 1 iz zerbait, eskuarki hitzaldi edo irratsaio bat, entzuten duena edo entzuten ari den pertsona.

Ez dago gertatutakoa islatuko duen ispilurik, haren lekuan leiho bat dago, eta bertatik irakurleak, entzuleak edo ikusleak gertatutakoa zuzenean ikus dezake, bertan balego bezala.  Berria - Gaiak   2004-03-10

Guk pertsonengan jarriko dugu arreta: mezuaren igorlea den idazle zein hizlariarengan, eta mezu horren hartzailea den irakurle zein entzulearengan.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 161. orr.

Kazetaritzan, aldiz, presenteago dago beti hartzailea, dela irakurle zein entzule edo ikus-entzulea.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 11. orr.

Pertsona gorrak eta entzuleak ia-ia parekoak dira han.  Berria - Harian   2005-11-08

Gramatikak hiztunaren ikuspuntua hartzen omen duelako entzulearenaren kaltean; hots, esaldiak ekoizteko prozesuari arreta jartzen diola, esaldien egitura berregiteko alderantzizko ekintzari ez bezala.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 72. orr.

Bertsogintzan ikusle eta entzulearen erreakzioak, begiak, txaloak, barreak, isiltasunak... sortzailearentzat lehentasunezko inputak dira.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 52. orr.

Musikak ez du beti entzulea gozoki ferekatzen, kolpatu ere egiten du.  Herria   2003-10-23

Hartzailea, berriz, entzule, ikusle nahiz irakurlea, informazio-egarriz kanillako ura esku-ahurrean hartu eta edatera doana.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 161. orr.

Entzule izaiteak, berriz, belarriak zolitu zizkidan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 193. orr.

Jaunak hitza eta espiritua eman zizkien, aldian aldiari zegokion eran, entzule askoren bihotzetan -gazteen bihotzetan zaharrenetan baino gehiago- barrenduko ziren hitz zorrotzak esateko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 483. orr.

"Behin batean" esan, eta entzule guztiak haren inguruan biltzen ziren.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 99. orr.

Bai bertsolariak eta bai entzuleak berbalditzat hartzen du bertso bakoitza.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 100. orr.

Emakume hark hain sentimendu handiz irakurri zuen, non entzule guztiak liluratu baitzituen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 209. orr.

Entzuleak alde egiten hasi ziren kontzertua aurrera zihoan ahala (kantu bakoitzean, hamarren bat lagun).  Berria - Kultura   2004-07-31

Epaiketa hartan entzule zeuden batzuek komentatu omen zioten K jaunari langile hura burutik eginda zegoela.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 35. orr.

Leireren ama isildu egin zen une batez, entzule zituenek jarraitzen ote zioten ziurtatzeko edo.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 100. orr.

Honezkero igarri zenion, entzule, nori ari natzaion agur egiten, ez baitzara batere inuxente.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 98. orr.

Aitorrek bere berbaldiari "hobetuko naiz baina orduan neu izan gabe ordea!" josten dionean, bertsolari-entzule komunikazioak goia joko du.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 108. orr.

Berrogei segundotan nola lor daiteke entzulearen arreta erakartzea?  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 101. orr.

Bere jakitate haundia iturri pare gabetik hola ixuriko zuena, eskolan bezala eskolatik kanpo, entzulearen xoramendua eginez orozbat.  Herria   2001-09-27

Nor da hain auhen bortitzez kexu dena, bere tristura-pleinuz izar alderraiak konjuratu eta haiek geldiarazirik, entzule harridurak joen gisa?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 206. orr.

Xanpaina aspaldi zen nire burura igorik, eta uste dut haririk gabe aritu nintzela aldi batez, pitokeriak eta barregarri izan nahi zuten kontu zentzugabeak botaz, nire entzule marihuanaz erdi hordituek esaten ari nintzenari jarraitzeko ahalegina egiten zuten bitartean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 284. orr.

Ikusmina handia zen, eta 50 milioitik gora entzule izan zituen eztabaidak telebistan.  Berria - Mundua   2004-10-02

Egon Irulegiko irratiaren entzule, jakinen duzue nun eta zer tenoretan ari diren gure puttikoak, ba Panpi Idiart eta Xabi Errekarte!  Herria   2003-04-10

Hazparneko kantaldian, 550 entzule gehienak gazte.  Herria   2002-10-17

Ikusle edo entzule pasibo gisara agertzen direnentzat musika deserosoa da.  Berria - Kultura   2006-03-02

Diska bikoitz hontan 17 kantu dauzkagu lehen zati batean, bigarrenean kantu horien musikak entzungai direlarik, entzule bakotxak kantatzeko gisan, diskarekin betan banatzen den liburuttoari esker.  Herria   2005-03-17

Harantzago, baso txiki eta soildu hartako beste urki batean, beleak zeuden, entzuleak irudi, beleak zeuden zuriz antzaldaturik haiek ere, usoak irudi.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 180. orr.

Uste dut denentzat, desafio eder bat izanen den, eta pentsu dut entzuleak plazer hartuko duela.  Herria   2005-02-03

Entzuleak badira, omen, frantses gobernuan, hala direla diotelarik aho beteka.  Herria   2005-03-17

Aktiboki parte hartu nahi duen entzulearentzako musika da.  Berria - Kultura   2006-03-02

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Buru-argiak jakintza lortzen, entzule zuhurra bila saiatzen.  Elizen arteko biblia   EsZ 18,15

Entzule ona eta behatzaile fina zen eta da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 396. orr.

Entzule onak kontalari onak berak baino meritu gehiago dauzkala esaten ari zaigu Eladioren begirada.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 134. orr.

Koktel-jaialdietako efektua da hori, jendez betetako gelako berbaroaren erdian entzule saiatuari ahots bakar bat edo elkarrizketa bakar bat entzutea ahalbidetzen diona.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 121. orr.

Entzule diziplinatuek ulertu zuten musika arriskutsua izan zitekeela.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 58. orr.

Horrekin guztiarekin entzule gazteen artean zaletasuna ere finkatu egin da, bertsolariek (batzuk eurak bezain gazteak) beren kezka eta gustuei erantzuten dietela ohartzen baitira.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 66. orr.

Mitinak entzutera doan jendea izan zuen hizpide eta lau entzule posible aipatu zituen: «bozkatuko duen alderdia entzutera doana; ziurrenik alderdi hori bozkatuko duen zalea; alderdi guztietako mitinak entzutera doana, ondoren txutxu-mutxuka ibiltzeko; eta infiltratua [...] demokrazia hasierako garaian ohikoa zena».  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

Halakoetan ohi bezala, aretoa bete-bete dago; ez, gainera, entzule arrunt edo xumeez, oso jende ilustreez baizik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 7. orr.

Orkestrak entzutera gero eta jende gutxiago joaten da, entzule zaharrak erakartzen dituelako.  Berria - Kultura   2004-08-21

Kalean, harpalari bat ari zen, biribilean jarritako entzule bakan batzuentzat jotzen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 78. orr.

Gizon santuen etsenpluek atsegin galkorren mespretxua sortzen dute entzule debotoen bihotzean eta betiko salbamenaren desira pizten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1063. orr.

Ez zuen inguruko ezer ikusten, ez bere nagusiak ez bere lagunak, ez eta dama dotoreak ez antzokiko entzule txoratuak ere.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 57. orr.

Ez zen sekula Ebanjelioaren entzule gor izan, baizik eta entzundakoa bere oroimen harrigarriari gomendatuz, arreta osoz hitzez hitz betetzen ahalegintzen zen.  Berria - Kultura   2004-11-27

Izaki bizigabeak zerbitzari bihurtzen, basapiztiak mantsotzen eta adimengabeko izakiak entzule saiatu egiten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 898. orr.

Entzule agurgarri hori: [...].  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 193. orr.

Bertsolariarentzat ezinbestekoa da aurrez aurreko entzulea.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 31. orr.

Zer kantatzen du bertsolariak gaurko entzulearengana nolabaiteko arrakastaz iristeko?  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 57. orr.

Portugaleko Coimbra hiri ospetsuan, izigarriko entzule jakintsu eta bereziki argitu taldearen aitzinean.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 121. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Haren begietan, entzule multzo handia lagun bakar bat bezala zen, eta lagun bakarrari jendetza handiari adinako arduraz predikatzen zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 227. orr.

Entzule eta irakurle multzo horrek eroso eta nekerik gabe jarraitu behar du hedabideen jarduna.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 178. orr.

Horra zergatik gure Artzapezpiku ospetsuak Erramu igandeko joan den egunean, entzule saldo handiaren aitzinean meza eman duen agerian.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 179. orr.

Joanden larunbatean, Josu Jon Imaz alderdi jeltzaleko buruzagia Donibane Lohizunen mintzatu da Euskal Herriaren geroaz eta ukan du entzule andana ederra.  Herria   2004-12-23

Entzule kopuruaren eta komunikazio mota honek berekin duen konplizitatearen ondorioz, bertsolaria nolabaiteko iritzi-erreferentzia bat dela esan daiteke euskal hiztunen komunitatean.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 61. orr.

Erdian mikrofono baten antzeko idazluma egonen da eta lerrodun hutsune bat edukiko du, entzule jendeak mezuak idatz ditzan hor.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 56. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Pertsona da bertso-entzuleari mintzo zaiona, ez pertsonajea.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 80. orr.

300 bat meza entzule ere baziren.  Herria   2003-07-03

Irrati entzuleak, berriz, 1,3 milioi baino gehiago dira.  Berria - Euskal Herria   2004-05-23

Dela musika berez maite nuelako, dela izan ez nuen maitasunaren ordekotzat hartzen nuelako, musika-entzule fin eta nekegabea bihurtu nintzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 121. orr.

5 ikus-entzule (orobat ikusentzule g.er.)

Hilabete osoan 79 kontzertu eta ikuskizun bildu ditu Hamabostaldiak eta 53.000 ikus-entzule izan dira horietan.  Berria - Kultura   2004-09-07

Gogobeterik, ikus-entzuleei begiratu zien.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 54. orr.

Ohi legez nazioa bikain zihoala oroitarazi zien ikus-entzuleei.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 228. orr.

Ikus-entzuleengana hurbildurik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 136. orr.

Ikus-entzuleen parte-hartzea bultzatzeko.  Berria - Kultura   2004-08-21

Ikus-entzuleen kopurua iazkoaren parekoa izan da.  Berria - Kultura   2004-11-07

Gehienak, ordea, telebista ikus-entzuleak dira: ia bi milioi lagun.  Berria - Euskal Herria   2004-05-23

Hartzailea (ikus-entzulea edo irakurlea) bere obra edo bere interpretazioa ulertzera, ederrestera eta oniriztera heltzen delako.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 14. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina entzule (6); bat entzule (10); bere entzule (3); da entzule (4); du entzule (4); ebanjelioaren entzule (4); edo entzule (3); entzule asko (8); entzule askok (4); entzule bakoitzak (6); entzule bakoitzak bere (3); entzule bat (3); entzule batek (13); entzule baten (3); entzule eta (22); entzule eta irakurle (3); entzule gehien (3); entzule gehienak (8); entzule gehienek (5); entzule gisa (4); entzule guziak (6); entzule guziek (3); entzule guzien (5); entzule guzier (10); entzule guzier gau (3); entzule guzieri (3); entzule guztiak (16); entzule guztiek (4); entzule guztien (5); entzule izan (15); entzule izan dira (3); entzule kopurua (4); entzule multzo (3); entzule onak (4); entzule ugari (4); ere entzule (5); eta entzule (30); eta entzule guztiak (3); gau on entzule (3); hartan entzule (4); ikus entzule (15); ikus entzule asko (3); ikus entzule izan (3); ikusle eta entzule (3); irratiaren entzule (3); izan zituen entzule (3); nahiz entzule (4); ni entzule (3); on entzule (4); on entzule guzier (4); zen entzule (3); ziren entzule (3); zituen entzule (7); zituen entzule guztiak (3); zuen entzule (4)

bai entzuleak (4); baina entzuleak (4); da entzulea (5); ditu entzuleak (4); du entzulea (3); du entzuleak (3); entzulea ez (3); entzuleak bere (3); entzuleak biziki (3); entzuleak ere (11); entzuleak eta (9); entzuleak ez (10); entzuleak ez ziren (3); entzulearengana iristeko (4); entzuleari eta (3); eta bai entzuleak (3); eta entzulea (7); eta entzuleak (17); eta entzuleak ere (3); eta entzulearen (7); eta entzulearen arteko (3); eta entzuleari (3); ikus entzulea (3); ikus entzuleak (14); ziren entzuleak (6); zituen entzuleak (3)

agian entzuleek (3); agian entzuleek ere (3); baita entzuleek (4); baita entzuleek mahain (3); bat entzuleren (5); bat entzuleren aintzinean (3); bere entzuleei (4); bertsolariaren eta entzuleen (3); da entzuleen (3); die entzuleei (3); diet entzuleei (3); dira entzuleen (3); dut entzuleer (5); dute entzuleek (4); entzuleei ere (3); entzuleei eta (4); entzuleei hitz (3); entzuleek ere (8); entzuleek eta (3); entzuleek ez (7); entzuleek mahain (3); entzuleek mahain batzuen (3); entzuleen arreta (5); entzuleen artean (62); entzuleen artean ere (3); entzuleen artean ziren (5); entzuleen arteko (6); entzuleen artetik (5); entzuleen aurrean (7); entzuleen bihotzak (3); entzuleen eta (6); entzuleen saria (4); entzuleen txalo (3); entzuleen txaloak (6); entzuleengan emozioa (3); entzuleer erraiten (3); entzuleer erraiten dut (3); entzuleetako askok (3); entzuleetako batek (7); entzuleren aintzinean (4); entzuleren aitzinean (4); entzuleren aurrean (5); erraiten dut entzuleer (3); eta entzuleei (3); eta entzuleek (18); eta entzuleen (20); eta entzuleen artean (4); eta entzuleer (7); eta entzuleer erraiten (3); ikus entzuleei (3); ikus entzuleek (7); ikus entzuleen (12); ikus entzuleengana (3); nahi baita entzuleek (3); zen entzuleen (8); zen entzuleen artean (3); zien entzuleei (6); zioten entzuleek (4); zuen entzuleen (3); zuten entzuleek (5); zuten entzuleen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus