Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Basamortuan ez argindarrik, ez telefonorik, ez entxuferik. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 38. orr.
Etxean guardasol bat desagertzen zela, nire erru egiten zuten denek; entxufe bat kiskaltzen zela, ni nintzen hobendun. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 118. orr.
Ez dakit beste ezer egiten, inutil bat naiz, ez dakit entxufe bat aldatzen ere! Berria - Kultura 2006-01-08
Zuzendaria dirudien emakumea azaltzen da agertokira urrats lasterrez, eta haren atzetik larru beltzez jantzitako gizon gazte bat, hormako entxufean lardaska hasten dena. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 34. orr.
Kartzela zaharra zen, eta isolamenduko ziegak kalabozoen antzekoak ziren; 40 watteko bonbilla kanpotik isiotu eta itzaltzen zuten, entxufe eta gisakorik ez zegoen. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 154. orr.
Gelako bertze muturrera garraiatu behar izan nuen trasteria guztia, ez baitzen entxuferik bazter horretan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 84. orr.
Gero, sarrailak, eskuko lanpararen entxufea, tiraderetako zirrikituak, iturriko tutua itsutu genituen bikeaz. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 51. orr.
Zorua garbitzeko makinaren entxufea ez dela atera behar kabletik tira eginez. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 40. orr.
Pentsa, gure gurasoen legean, irratia entxufatuz pizten zen eta saioa amaitzeaz batera, entxufea atera eta kitto! Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 103. orr.
entxufe bat (3)