Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haragi gutxi egina eta entsalada. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 81. orr.
Menua bakarrik: zizka-mizkak, entsalada, arrain-zopa eta bisigua edo azpizuna. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 63. orr.
Dionisos plater beteko entsalada jaten ari zen: letxuga, tomate, arto, berenjena eta ez dakit beste zenbat koloretako gauzarekin. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 92. orr.
Arropa izerdituak eranzten ari zen komunean, Dionisosek sukaldean entsalada bat prestatu bitartean. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 92. orr.
Entsalada batekin entretenitu dut sabela. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 59. orr.
Ohartu nintzenez, ikustun normalen erara hasi zen jaten, entsaladako tomate zatiak xuxen ziztatuz. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 142. orr.
Letxua entsaladan, espinakak eta letxua egosia: ez dago besterik. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 293. orr.
"Horixe besterik ez dakite egiten batzuek: bazterrak txikitzen", esan du entsaladari ozpin gehiegi bota dion batek. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 130. orr.
-Entsalada zerbitzeko koilararekin ari zara okela zatitzen! Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 180. orr.
Entsalada mistoa eta atuna tomateaz aukeratu genuen, eta edateko, sagardoa. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 16. orr.
Entsalada xume bat, zopa hotza eta purez lagunduriko txerriki xerratxo bat izan da agintariek eskaini diguten oturuntza. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 283. orr.
Despistatzeari ekin nion entsalada txinarra jaten nuen bitartean. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 72. orr.
Aukera handian zeuden entsalada exotikoak. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 50. orr.
Alderdi gastronomikotik, olio ederra baliatzeak entsalada "zaporedun"ari eransten dion ahogozagarria esker on-onekoa da. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 37. orr.
Pastelak, arkumea, entsalada eder horiek. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 113. orr.
Afariko entsalada oliorik gabekoa izan zen. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 150. orr.
Bi entsalada-ontzi ederretan. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 53. orr.
Faiantzazko entsalada ontzi batzuen hondoan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 265. orr.
Gauetan patatak haragi saltsaren ordezkoarekin eta erremolatxa entsalada jaten dugu beti. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 261. orr.
Katuarraina paderako koipetan zirtaka, eta beren burua ikusi zuten patata-entsalada zerbitzatzen platerean. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 347. orr.
-Otarrain-entsalada bukatu dela dio. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 410. orr.
Massenako Mandarin jatetxean bazkaldu ginen eta Txina irentsi nuen, udaberriko borobiletan, kizkira entsaladetan, urdeki saltsetan, -George, niretzat eskatu otarrain erdi bat egosita eta aguakate-entsalada bat! Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 188. orr.
Mahaian eseri eta hanburgerrak, atun-entsaladak eta griselan berotutako gaztazko sandwichak eskatu genituen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 185. orr.
Arroz eta babarrun entsalada prestatu dut afarirako. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 28. orr.
Intxaur eta ezti entsalada prestatu zion. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 52. orr.
Hasteko, urdaiazpikorik onena, txistorra eta marisko entsalada. Berria - Kirola 2004-01-13
Txosna batean entsalada-oilasko ogitarteko bat eskuratu nuen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 168. orr.
Gobernu «sendoa» izatea beharrezkotzat jo zuen, batik bat beste aukera batzuei aurre egiteko; hala nola «Alderdi Sozialistak eta beste batzuk osatzen duten entsaladari aurre egiteko». Berria - Euskal Herria 2004-03-09
Italiako entsalada linguistikoaren osagai nagusia italiera da, baina ez bakarra. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 24. orr.
Entsalada nahasi horretan, denetik izan zen, olioa aukera eta gerokoen epemugak gehitu zuelarik: 1.800 milioi euroren akzioak pasa salerosi ziren. Berria - Ekonomia 2004-10-16
Moncloako sukaldariak behar bezala moldatzen ari direla inkestaren emaitzen taula, Aznarren erara sukaldatutako datu-entsalada helarazteko. Berria - Euskal Herria 2004-03-04
Euskaldunon literatur entsaladari ere ez letorkioke batere gaizki erabili dituzten eta are erabiltzen ari diren errezeten ezagutza. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 24. orr.
Sakonetik sortzen den hitz-entsalada bat. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 149. orr.
Mahaiaren erdialdean, bi entsalada-ontzi ederretan entsalada are ederragoak zeuden, edonork nahierara har zezan. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 53. orr.
Muskuilu egosiak zituen saltzeko, ur garbian igerian, faiantzazko entsalada ontzi batzuen hondoanPixka bat lehenago mahaikideek hustutako platerak eta entsaladaontziak erretiratu zituenez gero, mahaiaren erdi-erdian jarri zuen erretilua. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 265. orr.
entsalada bat (10); entsalada edo (3); entsalada eta (12); entsalada jaten (5); entsalada jaten ari (3); eta entsalada (8); patata entsalada (3)