Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
entsaimada (ETCn 9 agerraldi; orobat ensaimada ETCn 8 agerraldi) iz espiral formako hostopila.
Eskuan hiru entsaimada zekartzan, kartoizko kaxa zuri poliedrikoetan txukun-txukun bilduak. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 141. orr.
Hamaiketakoaren tenorean segitu die: Juliak kafesnea eta entsaimada hartzen ditu egunero. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 53. orr.
Ametsa, harrigarriki, oso antzekoa izan zen: haiek hoteleko tabernan, kafea eta kruasanak edo pastak edo ensaimadak hartzen, eta ni kanpoan, amorruz irakiten. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 71. orr.
-Ama, ez naiz jada umea, eta gainera entsaimadak ez ditut batere gogoko. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 142. orr.
Entsaimada, Bilboko erara. Berria - Kirola 2004-02-01