Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gaztea nintzen oraindik, entera zitezela. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 128. orr.
Baina ardura zitezela inor entera ez zedin. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 171. orr.
Enteratu egingo naiz. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 49. orr.
-Ume honen aita enteratu al da aita izan dela? Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 52. orr.
Hobe, dena den, inor ez enteratzea. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 171. orr.
Ea enteratzen zaren! Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 72. orr.
Ni beti enteratzen naiz azkena. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 91. orr.
Ostatuko etxekoandrea enteratu ez zenik, nekez sinets dezaket. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 276. orr.
Orduan mundu guztia enteratuko duk! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 263. orr.
Prentsaren bitartez enteratu gara. Berria - Kultura 2004-06-30
Aita enteratu zen irrati bidez. Berria - Kultura 2004-04-04
Ez zakiat enteratu haizen baina maitale hori hi haiz. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 44. orr.
-Eta bera enteratu gabe ezin al duzu salbuespenik egin...? Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 166. orr.
Orduak eman zituen lotan bai, ezertaz enteratu gabe. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 187. orr.
Kontsumismoaren amarrua, esaten diet nik, baina nire pisukideok ez dira ezertaz enteratzen. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 94. orr.
Ez pentsa, hemen txutxumutxu horiez guztiez enteratzen naiz. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 83. orr.
Figurante horiek komunikazioak bere baitan dakarren konpromiso etikoaz ez dira enteratu ere egin. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 14. orr.
Azken finean, pentsatu nuen, ipuina eta liburua euskaraz kaleratuko dira, eta inor gutxi enteratuko da bertan esandakoez. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 175. orr.
-Ni ia ez naiz enteratu. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 73. orr.
Oraindik ez dakit nola demontre enteratzen den nire joan-etorriez, baina hala da beti, hutsik egin gabe. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 45. orr.
Estatu kolpea gertatzen denean presidentea da enteratzen azkena. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 96. orr.
Enteratzen badira hura nola dabilen, kapaz dira umea kentzeko. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 173. orr.
Ez haiz sekula enteratuko gizarte honen ehuneko handi batek zenbait objektu pertsonen estimu maila berean dituela. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 20. orr.
Hala eta guzti, bertoko jende gehiena edo ez da enteratzen edo ez du enteratu gura jazotzen denaz. Jon Arretxe «Ekialdeko mamuak», 2003 - 25. orr.
-Hobeto enteratu behar dut arazo horretaz, batzuen gorabeherak badakizkit baina. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 139. orr.
Enteratu egin beharko dut zein den 40 urtekoen artean markarik onena. Berria - Kirola 2004-09-05
Eta berorrek nahi badu enteratuko diot zein den. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 131. orr.
Ez dira enteratzen, baina enteratuenak ere ez du paper errazik. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 48. orr.
-Esan dizut lehen ere, enterau bat da! Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 137. orr.
aita enteratu (3); enteratu ere (5); enteratu ere egin (3); enteratu ez (4); enteratu gabe (4); enteratu zen (3); enteratuko ez (4); enteratuko ez balitz (3); ez dira enteratzen (3); ezertaz enteratu (3); ezertaz enteratzen (4)