Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Lehengo eguna lehengo eguna zuan eta gaur gaur duk, entenditzen? Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 70. orr.
Indarretik sortutako errukiaz ari naiz, entenditzerakoan loratu eta gaitzesterakoan umotu denaz. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 296. orr.
Bizi-sistema horrek zerikusi zuzena izango zuen meategiak itxi osteko bizimodua entenditzeko. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 86. orr.
Ez du entenditzen, baina badaki ez duela telefono deia erantzun behar, ez zaiola komeni. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 145. orr.
Ez duzue ezer entenditzen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 66. orr.
Han hasi zunan mutikoa garrasika, eta, italianoa zenez, ez zitzaionan tutik ere entenditzen. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 72. orr.
Zu ere konturatzen zinen ez nuela piperrik ere entenditu. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 23. orr.
Ez zuela zipitzik ere entenditzen erdaraz. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 78. orr.
Zer uste duk, espainolez entenditzen duela, ala! Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 126. orr.
Sugeak bezala sistuka aritzen dira eta horrela dute elkar entenditzen. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 90. orr.
Ez dakit ondo esplikatzen naizen, nik ere lanak ditut nere burua entenditzen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 86. orr.
Entenditzeko moduan esango dizuet. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 143. orr.
Leitu behar ditugun paperak ikusi, entenitzen ez ditugun hitzak esplikatu. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 70. orr.
Hasteko, ez dut entenditzen zer egiten duen hemen. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 301. orr.
entenditzeko moduan (4); ere entenditu (3); ere entenditzen (3)