Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Horregatik izan liteke aberatsa maitasun bat enroilatu gabe ere! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 355. orr.
-Badakizu norekin enroilatu zen atzo Irene? Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 62. orr.
Mutil askorekin enroilatu naiz, askorekin egin dut larrutan eta gustura. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 346. orr.
Nola liteke ordea maite ninduela esaten zidan tipo batek [...] hartu eta bat-batean beste neska batekin enrollatzea? Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 10. orr.
Elkarrekin enrollatuta egongo zirela pentsatu nuen, eta oporraldia luzatu nahiko zutela. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 167. orr.
Amsterdametik itzuli zenean, erabakia zuen lehenbailehen berriro Itxasorekin enroilatzea eta egoera garbi agertzea. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 276. orr.
Behin enrollatu eta pentsatzen dute eurekin ezkondu behar duzula. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 88. orr.
Hemen ikusten dut enroilatu zinen tipo horrekin zakarra izateko arriskua daukazula, ze harekin zaudela ere bestearekin akordatzen zara. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 279. orr.
Jo, baina, lehengoan enroilatu nintzenak ere tiratzen dit. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 279. orr.
-Nik, Asier... ez diat hirekin jarraitu nahi... beste bat maite diat, eta hirekin enroilatu izan banaiz... gustatu zaidak, baina ez nagok hitaz maiteminduta, beste maitasun baten itxaropena neukaan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 329. orr.
Québeceko idazle batekin enroilatu ninduan gau batez; oso pertsona interesgarria, benetan. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 99. orr.
-Ez hadi enrollatu, hi! Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 116. orr.
Nik horrela gainditu nuen karrera osoa: enroilatzeko azterketetan irudimena eta larrua konbinatuz, eta bestelakoetan txuletekin. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 60. orr.
Soziologo, psikologo eta jendilaje horrek azalpen luzeagoak emango lituzke baina, hitz pare batean edonork ulertzeko, tipo enrollatua zela esango nuke. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 86. orr.
enroilatu zinen (3); lehengoan enroilatu (3)