Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

enpresarial izond enpresarena, enpresari dagokiona.

Administrazioak zorrak barkatzen dizkion neurrian, talde enpresarialen bat ardura hartzeko prest egon liteke.  Berria - Mundua   2004-05-14

Aitortzen den batez besteko lan errentaren eta jarduera enpresarial, profesional eta artistikoen errentaren artean alde handia dagoela.  Berria - Ekonomia   2006-01-29

Kudeaketa enpresariala jorratzeko institutua bultzatu dugu, baina zientzia elkartea ere hor dago.  Berria - Kultura   2004-05-27

Testuinguruen arabera, naturari itsatsi geldoa edo izpiritu enpresarial eta komertzial iradukoa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 98. orr.

Ikuspegi enpresarial eta pragmatiko garbia.  Berria - Harian   2005-10-21

Gizarte proiektua zen berea, ez soilik enpresariala.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 181. orr.

Enpleguaren egonkortasunaz edota proiektu enpresarialarekiko konpromisoaz hitz egiten hasi behar dela uste du patronalak.  Berria - Ekonomia   2004-06-22

2002ko Venezuelan eskuineko indar politiko, militar, eta enpresarialak aginteaz jabetzen saiatu ziren, bortxakeria erabiliz.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 39. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus