Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

enparantza (ETCn 245 agerraldi) iz plaza.

Italian enparantza guztiak dira Piazza Garibaldi.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 87. orr.

Enparantzetan eta bidean topatzen zituenei galdera hau egiten zien: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 911. orr.

Enparantzaren erdian iturri bat zegoen eta alboetan, zauririk gabe, zuhaitz batzuk.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 25. orr.

Enparantzako arkupeetan elkartu ginen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 113. orr.

Miliziano gehienak kuartelaren aurreko enparantzan geratu ziren.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 35. orr.

Eliz kalea eskuinera, Herriko Enparantza eta, zuzen, Zumardira ailegatu nintzen.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 60. orr.

Donkin enparantzan, saltokien jabeak badabiltza dagoeneko asto-mahaiak jartzen eta salgaiak mahaien gainean zabaltzen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 95. orr.

Horiz pintatutako taxiek ikusi ezinezko esku batek gidatutako jostailuak ziruditen, Washington Square enparantzan hiri osoko trafikoaren gezurrezko jokoa zuzentzen zuen konputagailua balego bezala.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 42. orr.

Cairoli enparantzara orduko, dena nekien: hobeki esan, gertatuaren datu guztiak nituen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 167. orr.

Etxe-atarian ibilbidez aldatzea pentsatu, eta Artekaletik barik Santa Ana enparantzatik jo zuen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 58. orr.

Caudilloaren enparantza zioen txapazko errotulu batek.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 105. orr.

Horregatik atzo Tuterako Foruen Enparantzan elkarretaratu ziren 250en bat pertsona.  Berria - Ekonomia   2006-02-12

Agintari berriek Errepublika Enparantza, baina jende xeheak ohikoan Herriko Plaza deitzen zutenera iritsi zen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 37. orr.

Jende asko, animaturik, Frantzia enparantzara hurbildu zen, eta han ez zegoen festarik, ez zegoen ezer, beraiek bezala agertu ziren beste mozolo batzuek salbu.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 26. orr.

Lizarrako Foruen enparantzan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 229. orr.

Konstituzio enparantzara abiatzen naiz zuzenean, oinezko batzuei galdetu ondoren.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 15. orr.

Curia kaletik Gazteluko Enparantzara noa.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 75. orr.

Enparantza suerte batera jalgi nintzen; hobeki errateko, patioa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 120. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

enparantzara iritsi (3); errepublika enparantza (5): foruen enparantzan (4); trinitate enparantzan (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus