Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

engainatzaile (orobat enganatzale g.er.) izond/iz engainatzen duena.

Herri errebeldea, seme engainatzaileak dira benetan, Jaunaren irakaspena ez baitute onartu nahi.  Elizen arteko biblia   Is 30,9

Deabru engainatzaile guztiz ahaltsua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 175. orr.

Berriz ikusiko dut emakume hori neure aurrean belauniko, dardaraka eta malkoz bustia, bere boz engainatzaileaz urriki galdez niri oihuka.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 324. orr.

Ez zaitzatela lilura mundu engainatzailearen irudipen hutsalek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1205. orr.

Hango profetak, ahobero eta engainatzaile.  Elizen arteko biblia   So 3,4

Emakume horrek ez du, gure emakume pinpirinen gisara, behako gezurtirik, batzuetan seduzitzaile eta betiere engainatzailerik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 52. orr.

Horrela askatasunaren aldeko bidelapur nomada izan nintekeen tsarraren alderdiaren aurka, De Gasperi engainatzailearenaren aurka, alegia.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 108. orr.

Ausardia handiko engainatzaile bat baizik ez zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 63. orr.

Jauna, gogoratu dugu engainatzaile horrek, artean bizi zelarik, esan zuela: "Hiru egunen buruan piztu egingo naiz".  Elizen arteko biblia   Mt 27,63

Egiazkoa arazoa bien artekoa zela, Costaren eta Raimundo Silvaren artekoa, engainatuaren eta engainatzailearen artekoa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 114. orr.

Gizonak eztitasunez irribarre egin eta, engainatzaile, erantzun zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 282. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus