Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

engainatu , engaina, engainatzen (ETCn 6.258 agerraldi; orobat enganatu g.er.) 1 du ad gezurrarren edo maltzurkeriaren bidez egia ez dena egiatzat sinetsarazi, iruzur egin. ik atzipetu.

Eliseoren morroiak Naaman engainatu.  Elizen arteko biblia   2 Erg 5,20 tit

Zer, beste gizajotxo bat engainatzen?  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 223. orr.

«Nor engainatu nahi dute?», galdetu dute.  Berria - Euskal Herria   2006-03-01

Gizartea engainatu dute PPk eta PSEk.  Berria - Ekonomia   2004-03-31

Ez zaitut engainatu nahi, ez zara sekula nire amodioa garaitzera helduko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 95. orr.

Aldi hartan, lege-hausle batzuk sortu ziren Israelen eta jende asko engainatu zuten, esanez: [...].  Elizen arteko biblia   1 M 1,11

Banketxeetako orriak imitatzen dituzte iruzurgileek, eta erabiltzaileak engainatzen dituzte beren datuak idatz ditzaten.  Berria - Gaiak   2004-12-30

Eta aldez aurretik sumatua behar duzu ez dudala engaina nazaten jasanen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 487. orr.

Ez zaitzatela engaina Ezekiasek, ezin izango baitzaituzte libratu nire eskutik.  Elizen arteko biblia   2 Erg 18,29

Zergatik engainatu neure burua eta bilatu pozbidea horren garaipen urrian?  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 37. orr.

Banekien, ordea, pentsamendu horrekin neure burua engainatu besterik ez nuela egiten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 106. orr.

Bere burua engainatzen duen gizakia errukigarri azaldu behar zaigu; eta besteak engainatzen dituena gaitzesgarri.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 43. orr.

Ez beza inork bere burua engaina!  Elizen arteko biblia   1 Ko 3,18

Ez dut engainatzen, ez nire burua, ez irakurlea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 200. orr.

Zerorrek zeure burua engainatu nahi ez baldin baduzu bederen.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 157. orr.

Lilurarekin halako antza duen denborak engainatua ninduen berriro ere.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 98. orr.

Mundu guztiak kontrakorik esango balu ere, ni ezin ninteke engainatuta egon; ez nauzue merezi, baina, hala ere, nik zuek salbatzeko lan astuna hartuko dut...  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 32. orr.

Kabroi horrek denok engainatuta eduki gaitu.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 165. orr.

Engainatuta, beti bila ibiltzera kondenatuta, ez dagoena ez baita inoiz aurkitzen.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 27. orr.

Etxera engainatuta eramaten dituen neska gaixoen esplotatzailea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 99. orr.

Ez gaitzala inork engaina.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 206. orr.

Ez ote nauzu haren egoeraz engainatzen?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 376. orr.

Enkargua genuen, bada, Errusiara joanaraztea, anaiak libratzeko promes faltsuarekin engainatuta.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 152. orr.

Engainatzeko grina unibertsala da, gazte, eta behin gizaki batek gustua hartutakoan, ezin da inoiz sendatu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 63. orr.

Dementorrak ezin dira engainatu trikimailuz edo mozorroz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 78. orr.

Gehienak iruzurrez engainatuak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 219. orr.

2 irud/hed

Ibilaldia egingo dugu, gero sabela engainatzeko mokaduaren baten bila joango gara eta harresian jan eta edango dugu aparteko goiz honi begira.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 32. orr.

Galderrek pentsatu zuen Hyde parkean ez zegoela hotza engainatzerik.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 79. orr.

3 (adizlagun baten eskuinean)

Ederki engainatu gaituzte. Oso engainatuta dago maitasunean, lehen aldiz, izen bat ahoskatzea erraza dela uste duena.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 325. orr.

Badakit halaber ezen, ni itsuski engainatu izana ez askietsirik, beldurrik ez duzula karia horretara harrotzeko, zeure buruaz arras bozkariatzeko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 502. orr.

Azalera handiak pixkanaka utzi eta auzoko denda txikira joaz hasiko gara berriro, hiper, mega eta horrelakoek maiz eta larriki engainatu gaituztela frogatu eta sinetsitakoan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 116. orr.

Nola pentsatuko nuen berriro engainatu behar nindutela?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 33. orr.

Baina hala egin bazuen, hobeki engainatzeko izan zen, eskaera eginez gero, Goazen gaztelura, era txarrean erantzungo zuelako beldurrez.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 161. orr.

Rossetti-k ez zion tratu onik eman, eta etengabe engainatzen zuen beste modelo batzuekin.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 132. orr.

Gobernua ez zen nahita engainatzen saiatu.  Berria - Mundua   2004-07-15

Gaineratu beharko da hala pentsatzen dutenak goitik behera engainatuta daudela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 404. orr.

4 (maitasun kontuetan)

Nafkah lizuna zen, eta etengabe engainatzen zuen beste deabruekin.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 24. orr.

Senarrak ez du jotzen, ez du engainatzen: edan egiten du, mozkorturik etxeratzen da gauero.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 40. orr.

Larunbatean, lehenengo aldiz, Elena bere emaztea engainatu du Karlosek.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 39. orr.

Emazteak uste baldin bazuen gaua nesketan galtzen zuela, handizki engainatzen zen, Txoko nesketan ez zelako nehoiz "galtzen".  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 21. orr.

Laura Norarekin engainatu nuenean ez nintzen ezta errudun ere sentitu.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 175. orr.

Eta zenbat aldiz engainatu ninduen hirekin, nire adiskide bakarrarekin, Krisztina nire emazteak, nire bizitzako maitasun benetako eta bakarrak?  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 204. orr.

-Eta emakume horiek beren senargaiek engainatzen dituzte benetan? -galdetu zuen Luluk, alderdi sozialak baino indibidualak kezkatuago.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 276. orr.

Egun batez bere maitalea engainatzeko asmoz irtenik, euritan hoztu zen, eta hil egin zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 354. orr.

Kontxak ez naik engainatuko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 258. orr.

Behin eta berriz engainatzen zuen emazteak Giovanni, harik eta egun batez senarrak pastel bat janarazi zion arte.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 290. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Hauek, guztiona den argi iraunkorrik gabe eta pobreziak jotako botere pean makurtuta, nolabaiteko jaurerri pribatuen jabe izan nahi dute eta morroi engainatuengandik jainkoaren ohoreak eskatzen dituzte.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 355. orr.

Ez zituen soldadu italiar engainatuen gorpuak usaindu nahi.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 22. orr.

Gondorko jendaila eta haren jarraitzaile engainatuak Anduinen beste ertzera itzuliko dira berehala.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 206. orr.

Ni hasiera-hasieratik senar engainatuarekin identifikatu nintzen, zergatik ez badakit ere.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 81. orr.

Egiazko arazoa bien artekoa zela, Costaren eta Raimundo Silvaren artekoa, engainatuaren eta engainatzailearen artekoa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 114. orr.

Prima ballerina-k ondo konpondu du Gisele-ren itxura, hots, maitemindua dagoen pertsonai errugabearena eta engainatuarena.  Berria - Kultura   2006-01-21

6 nahasi.

Harategiz engainatzen zira.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 61. orr.

Anitzetan bidez engainatzen zen, hutsa zein bekatua preziorik garestienean ordainduz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 326. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begiek engainatu (3); bere burua engainatu (12); burua engainatu (25); burua engainatu nahi (10); burua engainatu nahian (3); ederki engainatu (3); engainatu behar (5); engainatu du (3); engainatu duen (3); engainatu dute (3); engainatu egin (44); engainatu egin duela (3); engainatu egin gintuztela (3); engainatu egin ninduen (3); engainatu egin zuela (6); engainatu egingo (6); engainatu egiten (16); engainatu egiten du (5); engainatu eta (16); engainatu ez (4); engainatu gabe (3); engainatu gaituzte (5); engainatu izana (3); engainatu nahi (39); engainatu nahi dute (3); engainatu nahi ez (4); engainatu nahi izatea (3); engainatu nahian (8); engainatu nauzu (6); engainatu ninduela (3); engainatu ninduen (6); engainatu ninduten (4); engainatu zeuen (4); engainatu zeuen buruak (4); engainatu zituen (3); engainatu zuen (10); engainatu zutela (3); engainatu zuten (3); ere engainatu (7); eta engainatu (11); eta engainatu egin (3); ez engainatu (7); ez engainatu zeuen (3); gero engainatu (3); geure burua engainatu (4); gizartea engainatu (3); hark engainatu (3); horrek engainatu (3); inor engainatu (5); jendea engainatu (5); nauzu engainatu (3); neure burua engainatu (4); nola engainatu (6); nor engainatu (5); nor engainatu nahi (3); zergatik engainatu (7); zergatik engainatu nauzu (4); zertarako engainatu (4); zeure burua engainatu (3); zuen engainatu (3)

engainatua izan (4); engainatuta egon (3); engainatuta sentitzen (3); ez nauzu engainatuko (3); inor engainatuko (4); nauzu engainatuko (3)

bat engainatzeko (3); bat engainatzen (3); batekin engainatzen (3); bere burua engainatzen (13); beren burua engainatzen (3); burua engainatzea (3); burua engainatzeko (4); burua engainatzen (39); burua engainatzen ari (3); burua engainatzen du (4); burua engainatzen ez (3); buruak engainatzen (5); du inor engainatzen (3); engainatzeko eta (3); engainatzeko moduko (3); engainatzen ari (9); engainatzen ari da (5); engainatzen dituzte (4); engainatzen du (5); engainatzen duela (5); engainatzen dute (4); engainatzen dutela (3); engainatzen duten (3); engainatzen eta (3); engainatzen ez (8); engainatzen saiatu (7); engainatzen saiatu zirela (3); engainatzen zuen (3); engainatzerik ez (3); eta engainatzen (3); ez engainatzeko (3); geure burua engainatzen (4); inor engainatzeko (3); inor engainatzen (6); neure burua engainatzen (10); nola engainatzen (5); zeure burua engainatzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus