Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

endredo (orobat endredu g.er. eta endregu g.er.) 1 iz nahastea, katramila.

Poliziak harrapatzen baditu, beste lagun asko ere eroriko dira endredo horretan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 362. orr.

Amonaren esanetan, aitak zauritua zangan utzi izan balu, frantsesek bertan garbituko zuten, atxilotu elbarriek eta gaixoek endredoa besterik ez baitute ekartzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 60. orr.

Barkatu endredoa... garai zailak bizi ditugu...  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 93. orr.

Lantokia berriro aldatzea endredoa izango zen ordea bankuarentzat, eta Iruñean gelditzea erabaki nuen beste bolada baterako.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 147. orr.

Damu dut zuri hainbeste endredo sorrarazi izana.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 181. orr.

Ez nion endredorik sortu nahi, banekien berriro elkartzeak buruhausteak ekarriko zizkigula, batez ere berari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 295. orr.

Burua berriz berotzen badizu, bere endredoetan apurrik ere nahasten bagaitu, bota egingo dut hemendik ezeren gupidarik gabe.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 233. orr.

XVIII-XIX. mendeek endredo askoz gutxiago eta ttikiagoak ekarri zituztela ikusten dugu klimatologiaren orrialdeotan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 27. orr.

Sosik ez diot inori zor, inolako endredotan ez naiz sartzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 229. orr.

Angelori ez zion berebiziko endredorik sortu nik lanari uko egin izanak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 236. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hain zuzen ere, nik esango nuke plazer bi atera daitezkeela testu honetatik: Diderot pertsona eta filosofo moduan ezagutzearena eta endredo-komedia eder bat ikustearena.  Berria - Kultura   2004-01-13

· Ut! eta ut! buru-endredoa eta alferrikako kezka beste deus ez dakarkigun bizitza espirituala.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 78. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

endredoa besterik ez (3); endredorik sortu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus