Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eta guztiz endredatuta nagoenean problemaren amaraunean, tak!, deskuiduan bezala, bere desira ezkutua adierazten dizu naturaltasun osoz. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 60. orr.
Emakumea excursus luze batean endredatu zen. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 169. orr.
Osaba Gradelle ernegatu zen, ondo egina zegoela esan zuen, kirten handi horrek zertan endredatu behar zuen gizatxar errepublikazaleekin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 75. orr.
Goizean, batera esnatu dira biak, oraindik elkarren besoetan endredatuta, nagi eta zoriontsu. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 159. orr.
Gogoa dugunean, hirurak endredatzen gara, eta neskak, nahiz eta Paulo Henriquerekin txoratua egon, nirekin ere txoratua dagoela esaten du, dena primeran dago. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 171. orr.
Aurrera joan ahala, gizonaren azalpena endredatuz doa, nahastuz. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 28. orr.
Aurrelariak, aldiz, motelagoak eta mugitzeko zailagoak aukeratu zituen, aurreko koadroetan endredatzeko egokiak. Berria - Kirola 2006-04-06
Eta ama, ileak endredaturik, saia bi eskuez paparrean estutzen, babesik gabe, atzeranzka. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 132. orr.
Errazagoa izaten da horrelakoetan biak endredatzea bat bakarra baino. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 166. orr.
Baina, ez gaitzatela endredatu! Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 44. orr.
Bakea puskatu eta bazterrak endredatzen dituzten mingain-gaiztoen aurka ari da Asteasuko erretorea. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 273. orr.
Ahuntzak neke-aztarna guztiak galdu eta pozik gainezka balira bezala hasten ziren salto eta brinko, bazter guztiak endredatu beharrean. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 187. orr.
Zer uste duzu, eskubidea duzula inoren bizitza horrela endredatzeko? Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 155. orr.
Ana Isabel Moralesek istorio kafkiar baten matazan endredatzen gaitu eta, irakurlea estu hartu ostean, irribarrea marrazten dio ipuina amaitutakoan. Berria - Kultura 2004-11-13
Hire ama endredatu egin zian, askorekin egin zuen moduan. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 37. orr.
Zereginetatik libre gelditu ezkero, zer egin asmatu beharrean aurkitzen da gizabanako librea, eta asmatu ezinik ere bai frankotan, baina zerbait asmatu egin behar bere buruarekin edo itzalarekin endredatzen eta narrasten hasiko ez bada. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 258. orr.
Armairua goitik behera endredatu eta arropetako poltsikoei buelta eman zien. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 50. orr.
Bi hilabete egin zituen gure etxean elementuak, bere ikasle batekin endredatu zen arte. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 9. orr.
Lankide guztiek errepikatu zioten behin eta berriro, nagusiarekin endredatzea ez zela parte oneko kontua. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 25. orr.
Beti dabil auzoko neskatxekin endredatua, alproja hori. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 208. orr.
Elkarrekin endredatuta ibili ziren garaian halako gosariak egiten baitzituzten Edurnek eta biek. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 92. orr.
Emakumeak, baita pentsamolderik estuenekoak ere, ez dira aspaldi sentitzen errudunak txikitan beste neska batzuekin endredatu zirelako, oroitu ere ez dira egiten. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 181. orr.
Berriro endredatu zela antzinako mutilagun harekin: egurtzen zuen harekin. Berria - Kultura 2004-08-10
Sare endredatua osatzen zuten lerro zikinen azpian desagertzen ikusi zuen bere aurpegia. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 109. orr.
Amestutakoa, entzundakoa, bizi izandakoa, imajinatutakoa, denak gordetzen ditugu batera, lurpeko sustrai endredatuak bezala, eta oroitzen duguna bakarrik da geratzen dena, gure bizitzaren laburpen moduko bat. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 366. orr.
Paretik gazte lodikote bat pasa berri zen, txima endredatu koipetsuek estaltzen zioten antiparra biribil batzuk nabarmentzen ziren aurpegia. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 268. orr.
eta endredatu (3)