Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

endredamakila (corpusean endreda-makila eta endreamakila soilik) izond endredatzailea.

Gure gizarte honek badu afizio bitxi propiala, abildadea uste dut dela, astindu-puntturen bat dagoen tokian, hantxe begiak ipini eta endreda-makilaren lanak egitekoa, horixe afizioa!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 44. orr.

Feminista erradikalen diskurtso topikoa, Helena endreda-makilak kutsatua.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 58. orr.

Altube endredamakila hutsa da Orereta Ikastolako soinketa irakaslea.  Berria - Kirola   2004-05-28

Botilaren sistema errepublikarra da azken batean, guztiz nahaspilatzailea endredamakila barraban.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 98. orr.

Argi esan ohi da, bai, zarpail eta endreamakil dabilenean: Hegoaize honek ebitara izango du akaberea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 499. orr.

Tartean badira matxinsaltoak, batetik bestera bazterrak nahasten dabiltzan endreda-makilak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 65. orr.

Eta zu "endredamakila bat", bere aferetan sudurra sartzen segituz gero zeure neurriko zapata aurkituko zenuena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 360. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

endreda makila (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus