Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

endorfina (orobat endomorfina eta endomorphina) iz guruin pituitarioak eta hipotalamoak jariatzen duten hormona, analgesiko gisa aritzen dena.

Lepoa moztu eta handik 8 segundora, endorfinak askatzen dira; oinazerik gabe hiltzen da animalia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 260. orr.

Kirola egitean, adrenalina bota ondoren, konpensatzeko, endorfinak isurtzen ditugu, halako lasaitasun-sentsazio bat ematen dutenak; eta sexurako gogoa ere bai batzuetan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 68. orr.

Endorfinengatik da hori.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 68. orr.

Endorfinak eragiten ditu eta autoestimua areagotzen du; hobeto egoten laguntzen digu, alaiago eta indarrez beteak. Jende anitzek eskas genituen adrenalina, endomorfina eta serotonina pastillak farmazietan saltzen zirelakoa ona zen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 300. orr.

Apuñatik isuri endomorphina ttanttak premiazkoak zitzaizkidala sinetsiz, ahurrak sabelpera bideratu nituen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 115. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus