Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

enbido (orobat inbido g.er.) 1 interj/iz musean, bi tantoko apustua; enbido egiteko formula.

"Enbido", entzun genuen orduan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 70. orr.

Enbido txikira, Luisek.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 74. orr.

Baina, jakina, Hélène Daudet-ek eutsi egin zion enbidoari, hark uste ez bezala, bere kartetan konfiantza osoa zuelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 271. orr.

Hala ere, atxiki egin nion enbidoari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 243. orr.

-Ordian entseatuko gera inbido egitea.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 44. orr.

2 irud/hed

Erronka latza litzateke 13 egunetan bost kilo gehiago erantsi eta saiakera egitea 280koarekin, baina guk enbidoa botatzen diogu.  Berria - Kirola   2004-12-28

PSE-EEren enbidoari eustekotan egon daitekeela iradoki du Imazek.  Berria - Euskal Herria   2004-03-27

ALTADISEK (%2,1) erreakzio azkarra izan du, Philip Morrisen enbidoari prezioak jaitsiz erantzunda: aurretik erabakitako prezio igoera pipatu eta akzioa kea dariola laga du.  Berria - Ekonomia   2006-02-02

Sarak bere enbidoa bota zidan arte.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 193. orr.

Gatazkaren enbidoa gutxi balitz bezala, hordagoa bota die enpresak Gabonen bezperan: Ernst&Young aholkularitzak eginiko azterketa batean oinarrituta, gaur egun dituen 239 langileetatik 77[...] sobran dituela jakinarazi dio langileen batzordeari zuzendaritzak. Enbidoari hordagoa joz, aurrera egitea erabaki dute hogeita hamazazpi gizonek aho batez.  Berria - Ekonomia   2004-12-24

Hainbeste enbido eta hainbeste hordago.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 43. orr.

Alabaina, demoek hastapenean egindako enbido soilari entzungor eginez ihardetsi dio SNCFk.  Berria - Euskal Herria   2004-01-08

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus