Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aristide amildegira eraman duen politika, errepublikanoek 2000. urtean onarturiko enbargoarekin hasi zen: AEBen presioaren eraginez, edateko ura, alfabetizazioa eta osasungintzarako Haitirako 650 milioi dolar izoztu zituen Amerika Arteko Garapenerako Bankuak. Berria - Mundua 2004-03-02
Iraken salbuespenarekin -Kuwaiteko inbasioaren ondoren, nazioarteko enbargoaren pean egon zen bertako ekoizpena-, HPEE erakundearen ekoizpen-ahalmena bere goreneko mailatik hurbil zegoen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 128. orr.
Erosgai guztiak Iranetik kontrabandoan ekarriak ziren, Bagdadek enbargoa ipinia baitzien Barzani gure buruzagiak kontrolatzen zituen lurraldeei. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 21. orr.
1985az geroko petrolio gordinaren kontsumoaren gorakadaren erritmoari (%1,6 urteko) eusten bazaio, prezio errealek laster egingo dute gora, Iraken gaineko nazioarteko enbargoa kentzen ez bada behintzat. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 128. orr.
Komunikabideek gertaerei buruz helarazi dien informazioari buruzko enbargoa altxa dezan eskatu diote Sarkozyri. Berria - Euskal Herria 2004-03-05