Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arazo bat gutxiago, pentsatu bide genuen, egia esatera gorpu baten hurbiltasunak urduritasuna sortzen baitu, edo urduritasuna baino gehiago, enbarazua. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 135. orr.
Lanean sartuta zaudenean horretara zaude eta gogaikarri suertatzen da konpromiso oro, konpainia oro, jan beharra bera ere enbarazu bat besterik ez da. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 85. orr.
Horregatik, enbarazua eta traba besterik ekartzen ez badit ere, poztu ere egiten naiz, nolabait esateko, nire baitan sekretu hori berriro sentitzen dudan unea iristen denean. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 171. orr.
Planteamendu arrazialak enbarazu bat baino ez dira asmo horretan. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 131. orr.
Breeko gau hartatik, enbarazua besterik ez gara izan zuretzat. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 179. orr.
ETAk herri honentzat mehatxuzko eta indarkeriazko enbarazu izateari utzi behar dio, eta Batasunak argi eta garbi egin behar du bide demokratikoen eta politikoen alde. Berria - Euskal Herria 2004-09-05
Enbarazua eta kaltea besterik ez dakarte honelako kontuek. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 179. orr.
Neskak bazuen susmoa, esan zuen, egun batzuetatik, baina ez zion enbarazurik sortu nahi izan, harik eta erabat ziur egon arte. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 45. orr.
-Kaixo George, bene-benetan sentitzen dut zuri eta Mr. Winthrop-i enbarazurik eragin izana. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 463. orr.
Horregatik sinatu dut inolako enbarazurik gabe liburu hori... ez zuen ezer hondatzen. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 145. orr.
Enbarazu-keinu bat egin zuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 329. orr.
Ez zuan garai hartan autoen enbarazu handirik izaten kaleetan. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 57. orr.
Sentitzen zuela esan zion Matiasek atea ireki zion andreari, baina mesede bat eskatu nahi ziola, enbarazu handia ez bazen. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 100. orr.
Beldur horrek uxatu egin dit nire zango bustiek eta esku izoztuek eragiten didaten enbarazu itzela. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 127. orr.
Euri fresko gozoak basoko suteei ere enbarazu polita prestatzen die. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 384. orr.
Esku-burdinak ez direla enbarazu txiki gogaikarri bat soilik. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 105. orr.
Enbarazuan dagoen mendi edo muinoa pasa eta gero, hantxe eguteran. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 101. orr.
"Barkatu, arren", edota "Ez, ez... ni nengoen enbarazuan". Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 141. orr.
Bat baino gehiago omen zebilen gerra bere aldetik egin nahian, lagundu beharrean enbarazu egiten. Aztoratua zegoen, egin berria nion aitorpenak enbarazu egiten zion. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 87. orr.
Inor ez da prostataz gogoratzen, enbarazu egiten hasten den arte. Berria - Gaiak 2004-11-21
-Kanpotarra: jauregian enbarazu egiten jarraitu behar al duk, eskean? Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 154. orr.
Ez nion AEPri enbarazu egin nahi igande goiz batean ateko txirrina joaz. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 129. orr.
-Ez nuke pentsatu ere egin nahi -esan zuen neskak-, lanean enbarazu egin dizudanik. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 34. orr.
Poliziak berriz ere enbarazu egiten badizu, gezurra esaiezu, egizu nahi duzuna, baina batez ere bizi zaitez eta indartsu izan, zugatik eta gure semeengatik. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 61. orr.
Barkatu baina aipamen horrek ez dit egin enbarazu. Berria - Kultura 2004-10-26
· Baina ezetz erabaki zuen; ez enbarazurik egitea. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 67. orr.
Ahapeka, ingurukoei enbarazurik ez egitearren. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 197. orr.
Ez dizu enbarazu handirik egingo. «Kuskue tanden», 2004 - 39. orr.
Bezperatik lainoz eta hodei arrez jositako zeru ilun goibelak ez digu inolaz uzten, enbarazu galanta egin bai. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 161. orr.
Ongi duk, banoak, eta ez diat enbarazu gehiago egingo. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 376. orr.
Goizean hirira joan nahi zuela esan zion Eumeori, ez zuela enbarazu gehiago egin nahi. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 110. orr.
enbarazu besterik (3); enbarazu egin (24); enbarazu egin gabe (3); enbarazu egin nahi (5); enbarazu egingo (7); enbarazu egiteko (3); enbarazu egiten (52); enbarazu egiten ziela (3); enbarazu gehiago (4); enbarazu handia (4); enbarazu handirik (3); enbarazurik egin (11); enbarazurik egin ez (3); enbarazurik egingo (7); enbarazurik egiten (6); enbarazurik ez (5); enbarazurik gabe (4); enbarazurik sortu (4); enbarazurik sortu nahi (3); ere enbarazu (4); eta enbarazu (7); inolako enbarazurik (8)