Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Afektuen imitazio hori, Tristurari doakionean, Gupida deitzen da [...]; baina Desirari doakionean, Emulazioa deritza. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 285. orr.
Ez dugu hori erraten badakigulako imitazioaren kausa eta emulazioarena ez direla berdinak. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 369. orr.
Kirurgia-lana hain nabarmenki erraza izateak [...] ez zuen, beharko zukeen bezala, izu-laborririk sortu, emulazioa baizik. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 77. orr.
Gu geu ere animatzen ginen, noizbehinka, goikoen emulazioan; emulazio isilean, erants dezadan, eta ez lehia zaratatsuan, sexuaren alorrean tolerantziaren aldekoak izan arren pertsona diskretuak baikara Aloña eta biok. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 100. orr.
Geroago, iritzi eta izaera ezberdinengatik, emulazioagatik edo inbidiagatik, (gauza horiengatik liskartzen baitira normalean gizonak), zatitu egingo dira berriro eta ez dute nahi izango ez elkarrekin jarduterik, ez bakerik. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 100. orr.