Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

emakoi izond emakumezalea. ik emaztekoi.

Gizon emakoien eta emazteki gizakoien jokamoldea gaitzesten zuela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 55. orr.

Avocats eta associés, deritzan filmetan ikus daitezke saltsa guziak, bat bertzearekin etzaten dena, gizon gizakoia, emazte emakoia ere.  Herria   2003-08-14

Egungo eguneko Danceny emakoi, menturazale eta, ohi denez, doi bat gaiztatuak nahiago ote du neska gazte arrunt ahalketi bat [...] emakume guztiz ohitu eta trebatu baten atsegintasunak baino?     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 491. orr.

Senar emakoiarekiko harreman liskartsu eta sarri bortitza gorabehera, beti izan zen haren lanaren defendatzaile irmoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 56. orr.

Alabainan, hila giza tzar bat da, emakoia, drogazalea, bortxatu duelarik eta, azkenean, hilarazi neska gazte bat.  Herria   2001-05-03

Tripazaia, emakoia, drogadiktoa begi bistako biziatuak dira.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 259. orr.

Emakumeak inguruan izate horrek emakumeak maite izatera eraman zuen, eta, neurri batean, emakoi izatera ere bai.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 14. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus