Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

emagin iz erditzeko dagoen emakumeari laguntzen dion pertsona, eskuarki emakumea.

Erdiminetan zegoela, emaginak esan zion: "Ez izan beldur; mutikoa duzu berriro!".  Elizen arteko biblia   Has 35,17

Jaureneak haurra emaginari utzi omen zion, eliza atarian pausa zezan manatuz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 25. orr.

Hiru-lau eguneko kalapita, Ama Etxeko buruaren bitartekotza eta haur egiteko tenorean laguntza eman zioten medikuaren, emaginaren eta erizainen zina behar izan ziren, inork tronpatu nahi ez zuela buruan sartzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 193. orr.

Erditzerakoan, bikietariko batek eskua atera zuen; emaginak heldu eta hari gorri bat lotu zion, esanez: "Hau da lehenbizi atera dena".  Elizen arteko biblia   Has 38,28

Askotan emaginek eurek arintzen diete lana amei, eta hauen fruituak ur irakinez betetako ontzietan itotzen dituzte, edota ibaira botatzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 264. orr.

Emakumezko bat azaldu zen jujearen aurrean, salatzeko berak ere haragizko harremanak izan zituela nirekin, baina bederatzi hilabeteren buruan ez zuela haurrik izan, baloi bat baizik; eta bera zaindu zuèn emagina jartzen zuen lekuko.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 223. orr.

OMEk dio herrialde pobreetan emagin gisa aritzen diren andreen prestakuntza ez dela ona, eta horregatik, zaila dela amek arazorik ez izatea, erditzean zein umea izan ostean.  Berria - Gaiak   2004-09-30

Emagin hinduek, ergotinatako, beira txikitua behiaren pixarekin nahasirik erabiltzen dute.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 123. orr.

Noesiterapia eskolak jaso dituzten emaginak plazenta eskuz kentzeko gai izan dira, horretarako anestesia erabili beharrik izan gabe, eta episiotomiak ere egin dituzte.  Berria - Gaiak   2004-08-17

Emagin gaude aitona eta biok, inoiz ez da jakiten noiz.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 122. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

emaginak esan (3); eta emagin (4); eta emagina (3); eta emaginak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus