Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elkarte (11.710 agerraldi, 165 liburu eta 5.174 artikulutan; ETCn 145.274 agerraldi) 1 iz helburu jakin batek batzen dituen lagunen multzoa. ik elkargo; erkidego; bazkun; lagundi.

Elkarteak Donostiako jaien dinamikari eusteko funtsezko eragile eta agertoki izan dira.  Askoren artean   «Rataplan» - 55. orr.

Elkarte ("Religio") deitzen ziren garai hartako legedi kanonikoan eta eliz dokumentuetan, gaur ordena edo kongregazio deitzen ditugun elkarteak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 133. orr.

Ezkontza elkartea da; elkarterik naturalena, santuena eta guztien artean ere, urraezinena.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 70. orr.

Elkartea Bob Capa argazkilariak eta Irving Shaw eleberrigileak osatzen dugu.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 74. orr.

Euskal-Billera elkarteak zeresan berezia izan du horretan, batez ere elkarte horren aitzindari eta eragile nagusi izan zen Mauricio Etxanizek.  Askoren artean   «Rataplan» - 62. orr.

Memoriaren Bideak elkarteak bultzatu du ekimena, eta hamaika talderen atxikimendua lortu du.  Berria - Euskal Herria   2004-06-11

Digital Equipment Corporation izeneko elkartearen fundatzaile eta presidenteak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 100. orr.

Agertokiaren atzeko aldagelan, elkartearen idazkari Fitzpatrick jaunari aurkeztu zioten Kearney andrea.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 204. orr.

Nazioen Elkartearen bilkura Diputazioan.  Askoren artean   «Rataplan» - 106. orr.

Gaur gauean, bederatziak laurden gutxiagotan, hileko bilkura elkartearen egoitzan, Ferdinand-Byron karrikako 10ean, A aretoan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 261. orr.

Elkartea ongi zuzentzen duten arduradunek estimu bikoitza merezi dute.  Elizen arteko biblia   1 Tm 5,17

Elkartearen bizimodua: ondasun-erkidegoa.  Elizen arteko biblia   Eg 4,32 tit

Ken bekio abitua, bere bekatu dorpeaz galdua baitu hura janzteko eskubidea; erantz beza erabat, eta gure Elkartetik egotzia izan bedi zeharo.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 142. orr.

Zeren legamidun ogia jango duen oro, etorkina nahiz bertakoa izan, israeldarren elkartetik bota egingo baitute.  Elizen arteko biblia   Ir 12,19

Banketxeen erabiltzaileen elkarteko buruaren hitzetan, gogoeta egin beharra dago, «iruzurra iristen ari den maila ikusita.  Berria - Harian   2005-03-03

Makina-Erreminta Ekoizleen Elkarteko presidente Rafael Barrenetxeak.  Berria - Ekonomia   2004-03-04

Ronnie Cummins AEBetako Kontsumitzaileen Elkarteko buruaren esanetan, genetikoki manipulatutako produktuek «ez dute desagerraraziko gosea, ezta pobrezia bukatuko ere».  Berria - Gaiak   2004-05-18

Anaia, gure elkarteko kide izan nahi baduzu, eman behartsuei eduki dezakezuna, eta desjabetzen zarenean hartuko zaitut.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 398. orr.

Elkartekoak pozik zeuden hura langile finkoen artean edukitzeaz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 122. orr.

-Sar zaitez, elkarteko bazkide direnentzat bereziki gordeta dagoen partea da.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 381. orr.

Lukro-asmorik gabeko elkarteak argitaratu du obra hau, elkartearen sustatzaile eta partaideak honako erakunde hauek izanik: [...].     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 1. orr.

Erakundez Kanpoko Elkarteak eta garapen bideak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 58. orr.

Galesezko telebista eta irratia eskatzeko kanpaina abiatu zuen hizkuntzaren aldeko elkarteak.  Berria - Mundua   2004-03-06

Zientzia eta teknologiaren kontrako mugimenduak sortu dira, eta gobernuz kanpoko elkarteak inoiz baino indartsuago ageri zaizkigu.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 42. orr.

Jostatzeko eta jateko elkartzen garenean bakarrik konpontzen gara ondo, alemaniarrek beren klub eta elkarteetan egiten duten legez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 288. orr.

Elkarteen Irabazien gaineko Zerga edo Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 36. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bata zein bestea Unión Artesana elkarte aitzindariaren kideak ziren.  Askoren artean   «Rataplan» - 18. orr.

FMIn erabakiak elkarte anonimo batean bezala hartzen dira, ez bazkide bakoitzak bozka bat printzipio demokratikoaren arabera. hutsetik sortzen ditugu elkarte filantropikoak, onegintzazkoak eta beste edozein motatakoak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 262. orr.

Elkarte humanitario batean lan egiten dut.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 213. orr.

Banekien askatasun antikontzeptibo eta planifikazio familiarraren alde borrokatzen zen elkarte erdi klandestino batekoa zela.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 24. orr.

Liburua agertu eta urtebetera elkarte suizar batek, Bernako Elkarte Patriotikoak, hartu zuen erabakia.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 7. orr.

Aldi hartan hogeita hamar gizasemek, kleriko eta laiko, Elkarte santuko abitua hartu zuen Frantziskoren eskutik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 221. orr.

Etorriko da Jainkoaren elkarte maite honi etsenplu txarrek bere izen ona kenduko dioten garaia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 378. orr.

Anaia pobreen elkarte jaieratsua ere bidera irteten zaio eta bakoitzak kanta gozoak abesten dizkio Jaunaren gantzutuari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 262. orr.

Elkarte sekretu bateko kide izatea leporatu zioten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 29. orr.

Euskal Herrian ehunka bazkide galdu zituen elkarte ekologistak adierazpen haien ondorioz.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 14. orr.

Oi Jainkoa, bizidun guztien espirituen Jainkoa: gizon batek bekatu egin eta elkarte osoarekin haserretu behar al duzu?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 209. orr.

Demagun, esaterako, baten batek onegintzazko elkarte bat sortzen duela pobreei laguntzeko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 288. orr.

Festa berregiten duen gorputza, historian zehar, aisialdiko elkarteak izan dira, elkarte herrikoiak, inoiz izan den bizitza kolektibo demokratikoenaren adierazpen direnak.  Askoren artean   «Rataplan» - 21. orr.

"Anaia beltzak" isilpeko elkarteko kideak.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 97. orr.

Orduan, israeldar elkarte osoa oihu batean hasi zen, eta gau osoa negarrez igaro zuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 204. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Elkarte kudeantzaren esperientzia eta praktika.  Herria   2004-07-01

Mugimendua Frantziako 1901eko legeak araututako elkarte egitura dauka.  Berria - Euskal Herria   2004-01-18

Elkarte-arduradunak horren berri ematera joan zitzaizkion Moisesi.  Elizen arteko biblia   Ir 16,22

Egia da elkarte-zuzendari izan nahi duenak eginkizun ona nahi duela.  Elizen arteko biblia   1 Tm 3,1

Denak apostoluen irakaspenak entzuteari eta elkarte-bizitzari emanak bizi ziren, ogi-zatitzea eta otoitza elkarrekin egiten zituztelarik.  Elizen arteko biblia   Eg 2,42

Senideok, zeuen elkarte-otorduak egiteko biltzen zaretenean, itxaron elkarri.  Elizen arteko biblia   1 Ko 11,33

Elkarte-herriko ospitale tipian eskuratu kotoia ezartzen zenuen belarri-zuloetan gauero.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 102. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Otxarkoagako Auzo Elkarteari buruzko artikulu bat nahi dut.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 37. orr.

Gobernu, sindikatu eta enpresa elkarteek sinatutako hiruko akordio honek berriz, enplegua eta hezkuntza, lan egoera eta lan harremanei buruzko gomendioak ezartzen zituen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 245. orr.

Sustapen Elkarteko kideez gainera, segizioan hainbat herri elkartetako ordezkaritzak zeuden.  Askoren artean   «Rataplan» - 79. orr.

Torturaren Aurkako Mundu Elkarteak dioenez.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 115. orr.

Aseguru-elkarte bati astero diru-kopuru txiki bat ordainduz, ehun liberako ezkonsaria ziurtatzen zion bi alabetako bakoitzari hogeita lau urte betetzen zituenerako.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 201. orr.

Festa hau, hasiera-hasieran, herri elkarte batzuen egiteko partikularra izan zen.  Askoren artean   «Rataplan» - 13. orr.

Aranzadi zientzia elkarteko 1.500 bazkideek babesa eman zioten Jose Miguel Larrañaga presidentearen lan taldeari martxoaren 24an eginiko hauteskundeetan.  Berria - Kultura   2004-05-27

Zein maitasun handia zioten beren erlijio-elkarteari!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 206. orr.

Belzuntze kultur elkarteko partaide eta laguntzaile guzieri.  Herria   2003-01-28

Kirol, kultur eta gastronomi elkarteak dira, gehienbat gastronomikoak.  Berria - Kirola   2004-06-22

Dantzari-elkartea eratzeko, antzerki-taldea sortzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 64. orr.

1931ko udal hauteskundeetan zinegotzi atera; mendizale elkartea antolatu; herri arteko mendigoizaleen topaketak bultzatu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 94. orr.

1989an, Bertsozale Elkarteak liburu bat eman zuen argitara, Bapatean-88 izenburupean.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 26. orr.

Ikasle-elkarte nazionalista bateko bazkide egin zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 288. orr.

Gizatalde handi bat ikusi dut gugana etortzen, gurekin biziera santu honetako abituz eta erlijioso Elkarte honetako Erregelaren arabera bizi nahirik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 199. orr.

Kristau-elkarteko barne-harremanak.  Elizen arteko biblia   1 P 3,8 tit

Ulertzeko gauza denak uler beza Espirituak eliz elkarteei esaten diena.  Elizen arteko biblia   Mk 4,9

Hau da eliz elkarte guztietan ematen dudan araua.  Elizen arteko biblia   1 Ko 7,17

Mendi-elkartean ezagutu nuen Urko, nire lehenengo senarra.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 13. orr.

Ezkutuko erlijio-elkarteetako partaide haiek.  Elizen arteko biblia   Jkd 12,5

Besoak zabalik, otoitzean ari zen judu-elkarte osoaren alde.  Elizen arteko biblia   2 M 15,12

Ingalaterran, Estatu Batuetan, eugenesia-elkarteak sortu ziren.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 155. orr.

Liburu honetako Bibli aipamenak Bibli Elkarte Batuek eta Euskal Elizbarrutiek argitara emandako Elizen arteko Biblia-tik (EAB) hartuak daude.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 18. orr.

5 elkartzea.

Bi hitzon elkartea, berriz, idatzizko poetika aplikatzen segitu ahal izateko itxurakeria akademikoa besterik ez da.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 137. orr.

Hitz bera oinarri duten hitz eratorriak eta hitz elkarteak pilatzea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 76. orr.

6 elkarte buru (orobat elkarteburu)

Jean Lassalle deputatua da elkarte-burua eta Frantxua Maitia Izpurako auzapeza bulego-kide.  Herria   2003-09-18

Judutarra zen sinesmenez, 50 urtez Angelun bizi izan da, ofizioz hortz artatzaile, BAM-eko judutarren elkarte buru egona da luzaz eta bigarren mundu gerla denboran erreziztentzian parte hartu zuen.  Herria   2005-04-07

Argitxu Noblia elkarte-buruak inguruan zituen Jean Castaingts Ahurtiko auzapeza, André Buros Saint Laurent de Gosse herriko hautetsia, bai-eta "Bakea Bai" elkarteko kide batzu.  Herria   2005-02-24

Hautetsi, kargudun eta elkarteburu, bazen denetarik, bai Kostaldetik eta bai Euskal-Herri barnetik.  Herria   2003-03-10

Hor ziren bilduak, andere auzapezaren inguruan, kontseilukoak, elkarte buruak, jaun erretora, EMAK HOReko kideak, bertzeak bertze.  Herria   2004-04-15

Elkarte-buru ere ikusten ditugu andereak, eta ez sail errexenetan! Joanden asteaz geroz, Ixabel Xarriton dugu Seaskako lehendakari berria, Filgi Claverie miarriztarrari harturik lekukoa.  Herria   2004-09-23

Senideok, elkarte-buru dituzuenei, zuen artean hainbeste lan egin eta zentzarazten zaituztenei, begiramena izateko eskatzen dizuegu Jaunaren izenean.  Elizen arteko biblia   1 Ts 5,12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

adin goxoa elkarte (7); adinekoen elkarte (17); adinekoen elkarte hunek (16); aldeko elkarte (14); arteko elkarte (10); auzo elkarte (8); bat elkarte (16); berri elkarte (12); berri elkarte hunek (11); bertze elkarte (10); beste elkarte (33); bi elkarte (18); da elkarte (22); dantza elkarte (6); dela elkarte (6); den elkarte (21); den elkarte bat (7); dira elkarte (17); diren elkarte (19); ditu elkarte (6); dituen elkarte (10); du elkarte (17); du elkarte horrek (9); duen elkarte (14); dugu elkarte (6); dute elkarte (13); duten elkarte (18); edo elkarte (13); eliz elkarte (19)

elkarte andana (8); elkarte anonimo (15); elkarte antolatzaileak (11); elkarte asko (10); elkarte askok (14); elkarte askoren (8); elkarte askotan (9); elkarte bakoitzak (6); elkarte bat (88); elkarte bat da (10); elkarte bat sortu (14); elkarte batean (27); elkarte batek (30); elkarte bateko (22); elkarte bateko kide (8); elkarte baten (35); elkarte bati (11); elkarte batzu (10); elkarte batzuek (15); elkarte batzuen (13); elkarte batzuk (15); elkarte berri (29); elkarte berri bat (17); elkarte berria (14); elkarte berriak (15); elkarte berriaren (19); elkarte bezala (10); elkarte biltzen (6); elkarte buru (8); elkarte edo (33); elkarte eta (114); elkarte frango (6); elkarte gisa (11); elkarte guziak (11); elkarte guzien (6); elkarte guztiek (11); elkarte guztien (8); elkarte hau (16); elkarte hauek (7); elkarte honek (7); elkarte honen (6); elkarte honetako (10); elkarte hori (40); elkarte horiek (31); elkarte horien (14); elkarte horrek (105); elkarte horren (33); elkarte horretako (18); elkarte horretan (11); elkarte hortako (11); elkarte hortan (22); elkarte hunek (75); elkarte hunek antolatzen (16); elkarte hunek eginen (9); elkarte huntan (9); elkarte kide (7); elkarte nazionaleko (6); elkarte osoa (29); elkarte osoak (10); elkarte osoaren (23); elkarte osoari (14); elkarte osoko (7); elkarte pribatu (10); elkarte pribatua (6); elkarte publikoak (8); elkarte sortu (6)

ere elkarte (16); eta elkarte (119); eta elkarte osoaren (8); euskal elkarte (8); gaizkile elkarte (7); gazte adinekoen elkarte (16); goxoa elkarte (7); goxoa elkarte horrek (7); gure elkarte (6); hainbat elkarte (26); hainbat elkarte eta (11); herriko elkarte (25); hiru elkarte (7); israeldar elkarte (13); israeldar elkarte osoa (6); israeldarren elkarte (22); israeldarren elkarte osoa (11); izeneko elkarte (6); kirol elkarte (15); kultur elkarte (11); sei elkarte (8); tokiko elkarte (6); zen elkarte (6); zuen elkarte (11)

abesbatza elkartea (8); adiskideen elkartea (9); aitzaga elkartea (9); aldeko elkartea (12); bai elkartea (7); bertsozale elkartea (31); bertsularien lagunak elkartea (9); bilboko abesbatza elkartea (8); defentsarako elkartea (10); den elkartea (6); dituen elkartea (8); duen elkartea (14); dute elkartea (9); editoreen elkartea (8); eliz elkartea (10); elkartea antolatzaile (18); elkartea bera (7); elkartea bildu (6); elkartea da (42); elkartea dela (7); elkartea ere (17); elkartea eta (75); elkartea ez (16); elkartea ez da (10); elkartea ixteko (11); elkartea izan (6); elkartea osagarri (6); elkartea osagarri onean (6); elkartea osatu (10); elkartea osatzea (7); elkartea sortu (54); elkartea sortu dute (6); elkartea sortu zen (7); elkartea sortu zuten (6); elkartea sortzeko (8); elkartea sustatzaile (7); elkartea talde (6); elkartea zen (6); eta elkartea (9); euskal editoreen elkartea (7); euskal idazleen elkartea (9); euskara elkartea (9); euskaraz elkartea (6); gurasoen elkartea (10); gure elkartea (6); hatsa elkartea (15); hemen elkartea (6); hiru kultur elkartea (7); idazleen elkartea (14); ikastolen elkartea (18); izeneko elkartea (7); jakintza elkartea (6); kanpoko elkartea (12); kanpoko elkartea osatzea (6); kluben elkartea (11); kultur elkartea (34); lagunak elkartea (10); lagunen elkartea (7); legez kanpoko elkartea (12); traineru kluben elkartea (10); ulsterren defentsarako elkartea (8); usurbilgo aitzaga elkartea (6); zen elkartea (11)

abesbatza elkarteak (8); abesbatzen elkarteak (8); adinekoen elkarteak (9); adiskideen elkarteak (14); aek elkarteak (6); ahaideak elkarteak (8); aldeko elkarteak (26); aldudarrak bideo elkarteak (10); almitza elkarteak (9); arabako enpresaburuen elkarteak (10); aragon elkarteak (7); aranzadi zientzia elkarteak (19); argentina elkarteak (8); ari diren elkarteak (7); askatasuna elkarteak (11); atzo etxerat elkarteak (7); auzo elkarteak (19); avt elkarteak (7); bai elkarteak (13); baigorriko basaizea elkarteak (7); bakea bai elkarteak (10); basaizea elkarteak (16); basques elkarteak (9); begia elkarteak (8); begiraleak elkarteak (9); belagua elkarteak (7); belzuntze elkarteak (18); berri elkarteak (7); bertsozale elkarteak (72); bertsularien lagunak elkarteak (22); bi elkarteak (8); bideo elkarteak (10); biktimen elkarteak (61); biktimen elkarteak avt (14); bilboko abesbatza elkarteak (8); bilboko elkarteak (8); biligarroak elkarteak (10); biltzen dituen elkarteak (7); bizilagunen elkarteak (6); burrasoen elkarteak (14); campoamor elkarteak (9); clara campoamor elkarteak (9); col libre elkarteak (7); dantzak elkarteak (8); deitu elkarteak (9); den elkarteak (7); dio elkarteak (10); diote elkarteak (12); diren elkarteak (14); ditu elkarteak (11); dituen elkarteak (18); du bertsozale elkarteak (10); du elkarteak (56); duen elkarteak (16); duten elkarteak (11); editoreen elkarteak (21); egileen elkarteak (6); elbarrituen elkarteak (6); eliz elkarteak (9)

elkarteak adierazi (6); elkarteak animatzaile (6); elkarteak animatzaile formatzaile (6); elkarteak antolatu (46); elkarteak antolatu du (11); elkarteak antolatua (7); elkarteak antolaturik (94); elkarteak antolatuta (29); elkarteak antolatutako (30); elkarteak antolatzen (110); elkarteak antolatzen ditu (9); elkarteak antolatzen du (74); elkarteak antolatzen duen (14); elkarteak argitaratu (6); elkarteak atzo (17); elkarteak avt (14); elkarteak badu (6); elkarteak berak (10); elkarteak bere (95); elkarteak bere biltzar (23); elkarteak bere urteko (11); elkarteak berriz (10); elkarteak bi (20); elkarteak bultzaturik (6); elkarteak deituta (8); elkarteak dio (7); elkarteak dira (6); elkarteak dituen (6); elkarteak du (13); elkarteak egin (32); elkarteak egin du (16); elkarteak egindako (12); elkarteak eginen (6); elkarteak eginen du (6); elkarteak eginiko (7); elkarteak egiten (6); elkarteak egun (7); elkarteak eie (9); elkarteak emandako (7); elkarteak emandako datuen (6); elkarteak erabaki (6); elkarteak ere (38); elkarteak erredakzioa (10); elkarteak eskaera (6); elkarteak eta (150); elkarteak eta euskal (7); elkarteak euskal (9); elkarteak eusko (10); elkarteak ez (38); elkarteak ez du (17); elkarteak gogor (10); elkarteak gomitaturik (6); elkarteak hartu (7); elkarteak izan (7); elkarteak jakin (7); elkarteak jakinarazi (16); elkarteak jakinarazi duenez (11); elkarteak jakinarazten (8); elkarteak jakinarazten du (7); elkarteak lan (7); elkarteak lehen (6); elkarteak loto (7); elkarteak muntatu (16); elkarteak muntatzen (9); elkarteak proposatzen (12); elkarteak proposatzen du (8); elkarteak salatu (21); elkarteak salatu du (7); elkarteak salatzen (8); elkarteak salatzen du (6); elkarteak sortu (10); elkarteak urte (6); elkarteak urteko (6); elkarteak urtero (6)

emazteek diote elkarteak (11); enpresaburuen elkarteak (31); enpresen elkarteak (9); erabiltzaileen elkarteak (6); eta elkarteak (28); eta interpreteen elkarteak (6); eta lagunen elkarteak (6); eta lesbianen elkarteak (6); etxerat elkarteak (61); etxerat elkarteak atzo (6); europako elkarteak (7); euskal argentina elkarteak (8); euskal editoreen elkarteak (11); euskal haziak elkarteak (19); euskal idazleen elkarteak (20); euskaldunen elkarteak (7); euskara elkarteak (19); euskaraz elkarteak (9); fededunak elkarteak (11); fnaca elkarteak (6); foyer rural elkarteak (6); fusilatuen senitartekoen elkarteak (6); galtzagorri elkarteak (9); garazikus elkarteak (24); garazikus elkarteak antolaturik (8); gazte elkarteak (7); guraso elkarteak (9); gurasoak elkarteak (17); gurasoen elkarteak (17); gure elkarteak (7); hats elkarteak (8); hatsa elkarteak (20); hatsa elkarteak proposatzen (7); hazia elkarteak (12); haziak elkarteak (19); hazparneko elkarteak (6); hemen elkarteak (30); hemen elkarteak antolatzen (6); herri elkarteak (10); herrian euskaraz elkarteak (9); herriko bertsozale elkarteak (7); herriko dantzak elkarteak (8); herriko trikiti elkarteak (6); hiru kultur elkarteak (20)

ibaialde elkarteak (7); idazleen elkarteak (29); idazleen elkarteak eie (9); ihiztarien elkarteak (6); ikastetxeetako zuzendarien elkarteak (6); ikastolen elkarteak (58); ikastolen elkarteak eta (7); interpreteen elkarteak (6); iparraldeko ikastolen elkarteak (23); irisartarrak elkarteak (6); izeneko elkarteak (12); jakintza elkarteak (7); jeunes basques elkarteak (9); kantuzaleen elkarteak (6); kazetarien elkarteak (6); kirol elkarteak (23); kluben elkarteak (6); kontsumitzaileen elkarteak (11); kultur elkarteak (72); kultur elkarteak eta (7); kultura elkarteak (6); lagunak elkarteak (23); lagunen bilboko elkarteak (8); lagunen elkarteak (18); larra belagua elkarteak (7); leia elkarteak (11); leku elkarteak (9); lesbianen elkarteak (6); libre elkarteak (7); limpias elkarteak (8); lokarri elkarteak (30); lokarri elkarteak antolatzen (9); lore elkarteak (7); lur hats elkarteak (8); lurra zain elkarteak (8); manos limpias elkarteak (8); mendi elkarteak (10); musika elkarteak (7); nafarroako bertsozale elkarteak (9); nafarroako ikastolen elkarteak (7); nazioarteko elkarteak (10); nekazarien elkarteak (6); ote lore elkarteak (6); partaide ikastolen elkarteak (7); pilota elkarteak (12); profesionalen elkarteak (6); rio aragon elkarteak (7); rural elkarteak (6); senideen elkarteak (11); senitartekoen elkarteak (9); terrorismoaren biktimen elkarteak (30); trikiti elkarteak (8); trikitixa elkarteak (8); uda leku elkarteak (9); udalen elkarteak (7); zabalik elkarteak (7); zain elkarteak (13); zientzia elkarteak (22); zuen elkarteak (20); zuzendarien elkarteak (8)

bertsozale elkartean (10); elkartean direnak (6); elkartean eta (12); elkartean izan (6); elkartean lan (7); elkartean parte (6); elkartean sartu (7); elkartean sartzeko (8); elkartearekin bat (6); elkartearekin batera (9); elkartearekin elkarlanean (8); elkartearekin eta (10); gure elkartean (7); hemen elkartearekin (8); ikastolen elkartean (6); kultur elkartean (6); latsa elkartean (11)

alde elkartearen (10); alde elkartearen babes (6); bai elkartearen (10); bakea bai elkartearen (6); begiraleak elkartearen (10); bertsozale elkartearen (27); bertsularien lagunak elkartearen (9); biktimen elkartearen (9); biltzarra elkartearen (7); da elkartearen (13); duen elkartearen (6); editoreen elkartearen (7); egunkariaren alde elkartearen (10); eliz elkartearen (12); eliz elkartearen aingeruari (7); elkartearen aingeruari (7); elkartearen alde (10); elkartearen arabera (29); elkartearen aurrean (7); elkartearen babes (6); elkartearen baitan (10); elkartearen barruan (12); elkartearen berri (12); elkartearen besta (11); elkartearen bidez (11); elkartearen biltokian (10); elkartearen biltzar (40); elkartearen biltzar nagusia (31); elkartearen bozeramaileak (7); elkartearen buru (11); elkartearen egoitza (12); elkartearen egoitzan (24); elkartearen ekimenez (6); elkartearen esanetan (10); elkartearen esku (7); elkartearen eskutik (36); elkartearen eta (18); elkartearen gelan (7); elkartearen gerizapean (9); elkartearen helburua (7); elkartearen izena (6); elkartearen izenean (37); elkartearen laguntza (7); elkartearen laguntzarekin (19); elkartearen lana (9); elkartearen lehen (6); elkartearen lehendakari (8); elkartearen proposamena (6); elkartearen sorrera (8); elkartearen urteko (7); elkartearen ustez (16); enpresaburuen elkartearen (7); eta elkartearen (16); etxerat elkartearen (7); euskal idazleen elkartearen (8); gerediaga elkartearen (8); hatsa elkartearen (7); hemen elkartearen (13); hiru kultur elkartearen (6); idazleen elkartearen (11); ikastolen elkartearen (14); kirol elkartearen (8); kultur elkartearen (19); lagunak elkartearen (11); zain elkartearen (6)

aldeko elkarteek (13); auzo elkarteek (6); auzo elkarteen (10); auzo elkartek (7); bi elkarteen (9); dute elkarteek (8); duten elkarteek (17); egiten duten elkarteek (7); eliz elkarteari (18); eliz elkarteari idatz (7); eliz elkarteei (14); eliz elkarteei esaten (7); eliz elkarteen (6); elkarteari diru (6); elkarteari eman (9); elkarteari ere (6); elkarteari esker (13); elkarteari eta (8); elkarteari idatz (7); elkarteari idatz iezaiozu (7); elkarteei esaten (7); elkarteei esaten diena (7); elkarteek antolaturik (14); elkarteek beren (6); elkarteek deituta (6); elkarteek ere (10); elkarteek eta (15); elkarteek ez (11); elkarteek salatu (6); elkarteen artean (24); elkarteen arteko (6); elkarteen eta (6); elkarteen federazioak (22); elkarteen gelan (13); elkarteen izenean (6); elkarteetako ordezkariak (15); elkarteetako ordezkariek (10); elkartek bat (7); elkartek bat egin (7); elkartek egin (8); elkartek eta (12); elkartek parte (11); elkartek parte hartu (6); enpresaburuen elkarteek (8); espirituak eliz elkarteei (7); eta elkarteei (6); eta elkarteek (18); eta elkarteen (21); eta elkarteetan (7); eta elkartek (22); etorkinen elkarteen (6); etxeko elkarteen (11); etxeko elkarteen gelan (11); euskal elkarteen (7); euskara elkarteek (9); euskara elkarteen (27); euskara elkarteen federazioak (14); guraso elkarteek (7); gurasoen elkarteek (11); hainbat elkartek (35); herriko elkarteen (10); herriko etxeko elkarteen (11); kontsumitzaileen elkarteek (20); lau elkartek (6); topagunea euskara elkarteen (9); zenbait elkartek (6)

adiskideen elkarteko (9); aldeko elkarteko (14); aranzadi elkarteko (6); aranzadi zientzi elkarteko (7); aranzadi zientzia elkarteko (13); arin elkarteko (14); atxilotuen senideen elkarteko (7); autonomia elkarteko (7); auzo elkarteko (45); auzo elkarteko kideak (7); baztandarrak elkarteko (14); belzuntze elkarteko (9); bertsozale elkarteko (27); bertsozale elkarteko lehendakariak (6); bertsularien lagunak elkarteko (6); biarritz culture elkarteko (6); biktimen elkarteko (34); biligarroak elkarteko (16); culture elkarteko (6); da elkarteko (8); du elkarteko (11); duen elkarteko (6); dute elkarteko (17); dute elkarteko kideek (6); editoreen elkarteko (11); ekoizleen elkarteko (10)

elkarteko arduradun (8); elkarteko arduradunak (8); elkarteko arduradunek (18); elkarteko bazkide (13); elkarteko biltzar (8); elkarteko bozeramaile (12); elkarteko bozeramailea (6); elkarteko bozeramaileak (7); elkarteko buru (13); elkarteko burua (12); elkarteko buruak (16); elkarteko eledun (9); elkarteko eta (11); elkarteko idazkari (24); elkarteko idazkari nagusi (6); elkarteko idazkari nagusiak (8); elkarteko idazkariak (8); elkarteko kide (133); elkarteko kide da (6); elkarteko kide eta (10); elkarteko kide izatea (15); elkarteko kide izateagatik (8); elkarteko kidea (42); elkarteko kidea da (12); elkarteko kideak (90); elkarteko kidearen (16); elkarteko kideei (6); elkarteko kideek (83); elkarteko kideen (11); elkarteko lehen (8); elkarteko lehendakari (62); elkarteko lehendakari eta (6); elkarteko lehendakaria (52); elkarteko lehendakaria da (8); elkarteko lehendakariak (68); elkarteko lehendakariaren (8); elkarteko ordezkari (18); elkarteko ordezkaria (6); elkarteko ordezkariak (45); elkarteko ordezkariek (17); elkarteko partaide (6); elkarteko presidente (42); elkarteko presidentea (18); elkarteko presidenteak (61); elkarteko tke (10); elkarteko zuzendari (11); elkarteko zuzendaria (6); elkarteko zuzendariak (11); elkarteko zuzendaritza (6)

enpresaburuen elkarteko (14); enpresen elkarteko (7); eta elkarteko (19); eta lesbianen elkarteko (6); etxerat elkarteko (9); euskal autonomia elkarteko (7); euskal editoreen elkarteko (7); euskal haziak elkarteko (6); euskal idazleen elkarteko (18); euskara elkarteko (8); gaizkile elkarteko (12); gaizkile elkarteko kide (11); gaiztagin elkarteko (16); gaiztagin elkarteko kide (15); gerediaga elkarteko (7); guraso elkarteko (7); gurasoak elkarteko (27); gurasoak elkarteko kideak (6); gurasoak elkarteko ordezkariak (6); gurasoen elkarteko (15); gure elkarteko (7); hautetsien elkarteko (6); haziak elkarteko (6); idazleen elkarteko (27); ikastolen elkarteko (33); kluben elkarteko (14); kluben elkarteko tke (10); kontsumitzaileen elkarteko (7); kultur elkarteko (13); lagunak elkarteko (12); lagunen elkarteko (6); lauburu elkarteko (6); lesbianen elkarteko (6); merkatarien elkarteko (11); musulmanen elkarteko (6); nafarroako ikastolen elkarteko (11); senideen elkarteko (12); traineru kluben elkarteko (6); traineruen kluben elkarteko (8); zientzi elkarteko (7); zientzia elkarteko (16); zuen elkarteko (11); zuten elkarteko (8)

baztandarrak elkartekoak (6); elkarten gelan (9); etxeko elkarten (9); etxeko elkarten gelan (8); hainbat elkartetako (7); herriko etxeko elkarten (9)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus