Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elestatu, elesta, elestatzen (orobat eleztatu g.er.) da/du ad mintzatu.

Mintza gaitezen gutaz, elesta gaiten gure eguneroko jardueraz.  Herria   2003-02-20

Orain, goazen etortzekoaz elestatzera: ez dauka zerikusirik joanarekin.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 115. orr.

Denek badakite bakearen ardiesteko bide bakarra dela elgarretaratzea, mintzatzea, buruz buru eta zintzoki elestatzea.  Herria   2002-09-05

Luannyren amarekin elestatzea erabaki nuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 30. orr.

Elestatu lañoki emazte gizonak.  Herria   2003-02-20

Filma egitea, izaki bizidun batekin elestatzearen antzeko.  Berria - Kultura   2004-05-21

"Beharko tiuk erdiak kendu hola segitzen badu", zion elestatu dutan gizon batek.  Herria   2005-07-14

Manana Larre adineko emaztea ur bazterretik artilez hanpatu zakua bizkarrean zetorrela elestatu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 22. orr.

"Corps-Franc Pommiès" beste armako hogeita hamar bat güdari oihal-etxoletan zaudean Ürrüstoiko eliza gibelean, erreka bazterreko oihanxka batetan, eta katexima egünez elestatzen güntüan.  Herria   2001-05-31

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus