Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elektroakustiko (orobat elektro akustiko g.er. eta elektro akuztiko g.er.) izond elektroakustikarena, elektroakustikari dagokiona.

Informatika eta elektronika musika sortzaile moduan erabili eta orkestra bateko instrumentuekin uztartuta sortzen da musika elektroakustikoa.  Berria - Kultura   2004-02-04

Jaialdi elektroakustikoak ere badaude, duela hogeita hamar urtetik gora antolatzen dira.  Berria - Kultura   2004-02-06

Bihar Andoaingo Buruntza harrobian Gorka Aldaren obra elektroakustikoak eskainiko dituzte.  Berria - Kultura   2004-08-27

Kontzertu honen bidez, ikus-entzunezkoari aplikatutako konposizio elektroakustikoa nolakoa den erakutsi nahi dute.  Berria - Kultura   2004-02-04

Pop elektroakustikoa egiten dute, art pop-aren bidetik.  Berria - Kultura   2004-04-03

Jesus Guridi talde elektroakustikoa ariko da gaur Gasteizen.Ameriketako bideosormen elektroakustikoa ezagutzeko aukera Artiumen egongo da, hilaren 15ean.  Berria - Kultura   2004-02-24

Aurelien Rotureauk soinu elektroakustikoekin jantzi ditu Amodio vol.  Berria - Kultura   2004-05-21

Jardunaldi elektroakustikoetan Alemaniako, Ipar Irlandako, Kanadako, Quebeceko, Kataluniako, Frantziako, Herbehereetako, Espainiako eta Okzitaniako elektroakustika taldeak aritu dira.  Berria - Kultura   2004-02-04

David Alarcon eta Manuel Macias artistek beren bideo bidezko sorkuntza elektroakustikoa erakutsiko dute, lehen aldiz.  Berria - Kultura   2004-02-04

Musika elektroakustikoko laborategia.  Berria - Kultura   2004-02-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

musika elektroakustikoa (7), musika elektroakustikoaren (4); musika elektroakustikoko (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus