Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elekatu, eleka(tu), elekatzen (orobat elakatu g. er.) 1 da ad hizketan jardun.

Luzaz elgarren artean elekatu ziren Lur, Gaueko, Basoi eta Ermita, bi lagunak joan zirelarik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 200. orr.

Latza kausitzen nuen irratian, enekin eskolan ibiliak demagun, garapen estrategiaz elekatzen hautematean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 88. orr.

Maite zuen bidaiatzea, eta jendearekin elekatu eta arizatea.  Herria   2001-09-27

2 du ad hitz egin.

Aunitz bizkaitarrek ez dutelakoz batuaz baizik elekatzen.  Herria   2001-09-06

Baionako apezpikuak ainitz euskaldun elekatu du, hemengo berriak aipatu, Kristoren Berri ona hedatu.  Herria   2002-09-12

Ez zuen behin ere elekatu.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 30. orr.

Ezagun zen ez zirela Michelcok aipatu Flandriar haietarik, baina ez nintuen elekatu nahi izan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 192. orr.

Zer atsegina enetzat norbait elekatzea.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 10. orr.

Ostalaritzako miseriez ordu erdiz elekatu gintuen, Charlyk eten arte.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 316. orr.

Hainbeste jende badugu elekaturik, hainbeste aldiz esplikatuak ditugu gauzak, hainbeste aldiz uste izan dugu ongi pasatu zela eta ulertu zela, eta gero ez delarik erantzunik izan, [...].  Berria - Euskal Herria   2004-02-05

Nahiz klasikoak diren ene argudioak, Erromako teologo edo Pariseko antropologo batzuen irakaspenetarik ateraiak, bai eta ere berdin, elekatzeko zortea izan dudan idazle ezagun zenbaiten solasei edekiak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 21. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus