Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elegia 1 iz kexua edo deitorea gaitzat duen poesia lana. ik eresi.

The Nabarra euskal gudari haien aldeko hileta kantua da, hots, Francoren gerraontzi baten aurka bataila galdu zuen arraste-ontzi armatu bateko eskifaiaren elegia.  Berria - Kultura   2004-03-07

Hölderlin poetak zera idatzi zuen bere elegia batean, "hobe lo egitea adiskiderik gabe bizitzea baino".  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 35. orr.

Musika eklektikoa da, Carl Orffen neoklasizismotik gertu, heroikoaren eta elegiaren artean.  Berria - Kultura   2004-07-21

Elegiazko hitzak, begitarte larriak, zeremonia arauek, ez dute lekurik Hilezkorren artean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 128. orr.

Horregatik, ezagutu nuelako eta hain maitea eduki nuelako, ez nuen parte hartu nahi bere omenezko lanturu eta elegietan, nahiago izan nuen, zalantzarik gabe berak nahiko zukeen bezala, pentsatzen segitzea bera esistitu izana bozkario itzelerako arrazoia dela.  Berria - Kultura   2004-03-10

2 (hitz elkartuetan)

Ibai beltzari ezin zitzaion begiratu; euskararen elegia sentimendua eraman ezina zen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 18. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus