Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elegante (orobat elegant g.er.) 1 iz (pertsonak eta kidekoak) dotorea.

Nor da Londresko Estazioan jaitsi den dama elegante hori, zehaztu gabeko adinekoa?  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 147. orr.

Amaz arrazionalki hitz egin beharko banu, primerako emakumea dela esango nuke: elegantea, azkarra, sen handikoa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 81. orr.

Aurpegi fineko mutil gaztea, arras elegantea.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 142. orr.

Izuak buruan danba jotzen zuen, mailukada bortitzez, kolpe bakoitzean puntaparix bat ziztatuz, erle elegante batek pozoiaz hil nahiko balu bezala.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 137. orr.

Bada homeless mota bat hona etorri aurretik sekula imajinatuko ez nuena: homeless elegantea.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 106. orr.

2 (bestelakoak)

Angeluko leku eleganteenetarik bat duzu Cyber-Bowling birlategia.  Herria   2001-04-26

Elegantea zen Tolosa.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 25. orr.

Ehun eta berrogeita hamar gonbidatutik gora Rouengo hotelik eleganteenean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 63. orr.

Apartamentua elegantea zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 55. orr.

Karro zahar bat, elegantea.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 45. orr.

Solasaldi eleganteak izaten zituen Lucasek Arturasekin.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 86. orr.

Urak bere errotara eramaten ere onena delako, han ziren gehienak bereganatu zituelako, bere hitz jario elegantearekin, bere jakinduriarekin.  Berria - Kirola   2004-11-17

Arraza kontzeptuaren erabilera ez oso elegantea.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 213. orr.

Andrea, fintasuna, dotorezia, emetasun heldu elegantea, zibilizazioaren produktua da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 27. orr.

Aire elegantearekin eskaini zion besoa.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 162. orr.

Karro zahar bat, elegantea.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 45. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Elegante itxura zuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 77. orr.

4 (adizlagun gisa)

-Elegante zoaz, Martintxo!  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 32. orr.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Tronu aretoa elegante eta apain zegoen atzo.  Berria - Euskal Herria   2004-05-21

Lokalaren atzealdeko zutabe baten ondoko aulkian zen Santos, elegante jantzita zegoela erizteko moduko traje eta gorbata grisak jantzita.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 135. orr.

Gizon bizar-urdin bat, txikia eta kaxkarra izan arren, elegante jantzita bai, jaka berde eta gorbata zuri.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 248. orr.

Gero bada beste gauza bat amek elegante egiten dutena: semeak etxea erosten duenean, etxe hori bete.  Berria - Kultura   2004-08-31

Arsenalek bideratua du finalerdiko txartela, Juventus 2-0 menderatu ondoren; erasoan elegante, eta atzean sendo, garaiezin aritu da Hasi ginan eta elegante.  Berria - Kirola   2006-03-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

elegante bat (4); elegante egunean (5); elegantea zen (3); eta elegante (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus