Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

elefante (orobat elefant g.er.) 1 iz ugaztun handia, azal-zimurra, belarri-eroria eta sudur-luzea, bi letagin handi eta ageriak dituena (Loxodonta sp. eta Elephas sp.).

Elefantea eskuarki animalia goxoa eta adiskidetsua da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 168. orr.

Elefanteak Afrikan eta Asia hegoaldean bizi dira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 148. orr.

Piztia erraldoi bat zen, elefante bat bezain motel eta dorpea.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 124. orr.

Elefante bat, adibidez, ezin baita luze-zabalean mugarik gabe hazi.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 192. orr.

Gerta liteke eltxo baten neurriko elefantea existitzea, bai eta elefante baten neurriko eltxoa ere; hori guztia -diote- arrazoimenak onargarri du.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 211. orr.

Elefante bakoitzak oholez eginiko dorre sendo bana zeraman bizkarrean babeslekutzat, uhalez lotua.  Elizen arteko biblia   1 M 6,37

Elefante bakoitzarekin aukerako bostehun zaldun zihoazen.  Elizen arteko biblia   1 M 6,35

-Honek elefanteen hilerria dirudi -esan zion olgetan Lucyk aitari.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 268. orr.

Bigarren itsua, ordea, elefantearen tronpa eman baitzioten ukitzera, ez zegoen inola ere ados.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 177. orr.

Esan nahi da ez dela betetzen, balio kontu hauetan, Bernard Shaw-ek elefante eta arkakusoei buruz zioena, alegia elefantea, normalean, txikiagoa izaten dela marrazkietan errealitatean baino, eta arkakusoa, alderantziz.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 47. orr.

Azken batean, mundua elefante batek sustengatzen zuela uste bazen duela ez hainbeste urte, eta elefante hori bigarren elefante batek eta bigarren hori dortoka batek, argi dago dortoka hori zalantzak bakarrik sustenga dezakeela.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 16. orr.

Elefanteak gara, Patri, txindurriak zapaldutakoan min hartu dugula esanez kexatzen garen horietakoak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 18. orr.

Elefante baten antzera kulunkatzen baitzuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 225. orr.

Elefanteak eta antilopeak ehizatzen dituzte.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 110. orr.

Pentsatzen dut, horren ildo beretik, umetan misterioak egoten direla: etxe abandonatuetan, elefanteen hilerrietan, medikuen burmuinetan.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 54. orr.

Elefanteen Pasabidearen kontrola bere gain hartu zuten tamilek.  Berria - Mundua   2006-02-23

2 (izenlagun eta izenondoekin)

Alfabeto hau izaki harrapaezina da, Neptuno planetan bizi den elefante erraldoiaren leinu berekoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 137. orr.

Elefante izugarrien azpian kokiltzen den inurri baten antzera sentitzen nintzen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 60. orr.

Ez zituen irakurtzen unikornioak agertzen ziren liburuak, ez kilker jakadunak, arrautza hiztunak, ipotx miresgarriak, edota elefante hegaldariak agertzen zirenak ere.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 28. orr.

Elefante emeek ez dute arrazoi gehiegirik kontent izateko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 107. orr.

Diote ere badirela han alimalia miresgarriak, elefante zuriak, adar-bakardunak, eta ortzadarren kolorea duten xori izigarri ederrak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 87. orr.

Eskaileren oinera iritsi nintzenerako, iruditu zitzaidan elefante zuri txiki bati eusten niola besoetan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 77. orr.

Elefante gaixoen azken atsedenleku ziren aulki haietan jesarri zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 321. orr.

Sumatrako elefanteak bost urteren buruan galduko direla dio WWFk.  Berria - Gaiak   2006-04-05

Atzera bota zen Namibiak bertako elefanteen bolia kuota batez merkaturatu ahal izateko eginiko eskaera.  Berria - Gaiak   2004-10-15

Txori-bihotzeko elefantea izan behar nintzela esaten zidaten ordea.  Berria - Kultura   2004-07-24

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Elefante-ehizan ibili ziren Niloren eta itsasoaren artean diren lurraldeetan.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 40. orr.

Eskaileratik elefante urrats baten hotsa urruntzen da; Dussel da, bere alde egin ezineko lekuan kontsolamendu bila doala.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 142. orr.

Elefante hanken itxurako galtza horiek.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 23. orr.

Koipe izpirik gabekoak ziren bi xerrak, elefante-belarri bi miniaturan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 108. orr.

Astar bat edo elefante-kumea hankaz gora botatzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 159. orr.

Iruditzen zitzaidan atsegin izango zuela Afrikako sabanan denboraldi bat egitea eta aholkuak ematea hango elefante-saldoak eta harrapakin diren animaliak -antilopeak eta ñuak- kudeatzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 271. orr.

Gudarostearen erdia eta elefante-taldea utzi zizkion, beraren erabaki guztiak betetzeko aginduz.  Elizen arteko biblia   1 M 3,34

Erregeak berehala Nikanor, elefante-sailaren gudalburua, Judeako gobernari izendatu eta bidali egin zuen.  Elizen arteko biblia   2 M 14,12

Izaro eta Saioari, zuen elefante bizkarretan atseden hartzen uzteagatik; Arrateri, noizean behin sudurra ukitzen uzteagatik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 158. orr.

Elefante-sukar bat etorri ez balitzaio, Jainkoak bakarrik daki zer egingo zuen On Camillok.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 346. orr.

Hasieran, elefante hilerria zela esaten zen, eta hori ez da horrela.  Berria - Euskal Herria   2004-06-06

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nire errua al da ordea [...] ni sobran egotea, nire oinaze egiatiena, lehorrena, herrestan ibiltzea, eta astun jartzea, haragi gehiegirekin eta larru handiegiarekin aldi berean, itsas elefantea bezala, begi handi heze eta hunkigarri baina hain itsusiekin?  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 278. orr.

Gaizkien pasatu zutenak, ordea, kartagoarren guda-elefanteak izan ziren.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 96. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

afrikako elefantea (3); edo elefantea (4); elefante baino (3); elefante baino ez (3); elefante bat (13); elefante batek (5); elefante baten (10); eta elefante (7); eta elefantea (8); eta elefanteak (4); eta elefantearen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus