Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Munduak sortu nahi ditugu eleberrigileok, iraganeko edo egungo munduak bezain errealak, baina, aldi berean, bestelakoak liratekeenak. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 60. orr.
Europa Erdialdeko herrietan etxean bertan jaso duten tradizioa dela oro har eleberrigileak kontatu ez eta jakindakotzat ematen dituenen oinarria. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 8. orr.
Poetak ez du eleberririk irakurtzen eta eleberrigileak nahiago omen du saioa irakurri; poetek eta poesia-irakurleek aspaldi hartu zuten sekta itxura hartzen ari dira narratzaileak eta narrazio-irakurleak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 68. orr.
Elkartea Bob Capa argazkilariak eta Irving Shaw eleberrigileak osatzen dugu. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 74. orr.
Errusiar eleberrigile handi hori bezalakorik ez da izan gauza ezezagun estalien zirrara hori ariman sartzeko. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 214. orr.
X eleberrigile ospetsuak, hainbat maisulan ondu baitizkigu, arreta berezia jarri dio pertsonaia ongi marraztuak aurkezteari. Xabier Olarra «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 69. orr.
Gure eleberrigile modernoen artean ere oso gutxi dira ezer asmatzera ausartzen direnak. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 151. orr.
Gogol eleberrigile eta antzerkigile paregabea izan zen, eta berebiziko eragina izan zuen Errusiako literaturan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 9. orr.